Galdera-marka
(«Galdera ikur» orritik birbideratua)
Galdera-marka galdera adierazten duen perpaus baten amaieran doan ? ikurra da.
Zenbait hizkuntzatan, gaztelaniaz eta galizieraz adibidez, perpausaren hasieran ere adierazten da, ¿ alderantzizko galdera-markaz.
Jatorria
aldatuGaldera-marka latinezko quaestiō (QVAESTIO) hitzetik dator, bere garaian Qo gisa laburbiltzen zena. Denborarekin, Q letra o-aren gainean idazten hasi zen eta hortik bide dator egungo ikurra; hala ere, beste hipotesi baten arabera, ahoskera identifikatzeko ezartzen zen irudi ondulatu batetik dator.
Kanpo estekak
aldatu