Gaixoen oliadura

kristau erlijioan ustez hilzorian egon daitezkeen gaixoekin egiten den erritoa. Sakramentua

Gaixoen Oliadura, Gaixoen igurtzia edo Gantzudura gaixotasunak ahuldutako adineko edo gaixoei Jaungoikoarekin behin betiko topaketa prestatzeko grazia berezia ematen dien sakramentua da. Bekatuen barkamena eta gaixoari osasuna ala eritasuna eramateko indarra ematea du helburu[1].

Roger van der Weydenen 'Azken igurtzia', 1445.

Teologia kristauaren arabera, beste sakramentuak bezala, Jesukristok sortua izan zen. Hala ere, ez dago Itun Berrian sorrera horren berria ematen dion testurik. Adituek, berriz, Santiagoren eskutitzaren pasabide bat aipatzen dute[2]. Hona hemen:

« Zuetako norbait gaixo dagoela? Dei egin diezaiela eliz arduradunei, gaixoaren alde otoitz egin gaixoen alde olioz igurtzi otoitz egin eta Jaunaren izenean olioz igurtz dezaten. Fedez egindako otoitzak osasuna emango dio gaixoari otoitzak osasuna emango dio gaixoari jaikiaraziko du Jaunak eta jaikiaraziko du Jaunak, eta barkatu egingo dio, bekaturik egin badu. »
Santiago 5, 14-15

Vatikanoko II. kontzilioa baino lehen, sakramentu honek Azken Igurtzia zuen izena, in extremis bakarrik, hau da, hiltzerakoan, egiten dutelako[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Oliadura. .
  2. Oxford Dictionary of the Christian Church (Oxford University Press 2005 ISBN 978-0-19-280290-3): "unction"
  3. Messina Rosario, La unción de los enfermos, San Pablo, 2002


Kanpo estekak

aldatu