Francisco Jiménez de Cisneros

Francisco Jiménez de Cisneros edo Cisneros kardinala (Torrelaguna, Madril, Espainia, 1436Roa, Burgos, Espainia, 1517ko azaroaren 8a) espainiar elizgizona eta politikaria izan zen.

Francisco Jiménez de Cisneros

High Inquisitor of Castille (en) Itzuli

1507ko ekainaren 5a - 1517ko azaroaren 8a
kardinal

1507ko maiatzaren 17a -

Toledoko artzapezpikua

1495eko urriaren 11 - 1517ko azaroaren 8a
Pedro González de Mendoza
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) Itzuli
erregeorde


Primado de España

Bizitza
JaiotzaTorrelaguna, 1436
Herrialdea Espainia
HeriotzaRoa1517ko azaroaren 8a (80/81 urte)
Hobiratze lekuaAlcalá de Henaresko katedrala
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, itzultzailea, apaiz katolikoa, inkisidorea, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Cardenal Cisneros
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Biografia

aldatu

Familia handiki batean sortu zen. Alcala de Henaresen eta Salamancan egin zituen apaiz-ikasketak. Frantziskotar ordenatu, eta ordena horretako herrialde-burua (1494), Toledoko artzapezpikua (1495), kardinala eta Gaztelako Inkisidore Nagusia (1507) izan zen. Fernando Katolikoa erregea hil zenean, Aragoiko erregeorde egin zuten, 1516. urtean.

Berrikuntza handiak bultzatu zituen monasterio eta erlijio-ordenetan eta, erlijio-jendearen ezjakintasuna zuzentzeko, Alcala de Henaresko Unibertsitatea sortu zuen (1498); teologiaren, grekoaren eta hebreeraren irakaskuntza indartu zituen han (Salamancatik eta Paristik ekarri zituen irakasleak). Bibliaren argitalpen berri bat agindu zuen (Alcalako Biblia Políglota Complutense).

1499tik aurrera, gogor jokatu zuen islamiarren aurka; Granadako eta Alpujarretako matxinadak gupidarik gabe zapaldu zituen (1502an arabiar guztiak kristautu egin behar zutela agintzen zuen errege-pragmatika eman zuen). Estatu-gizon nagusi bihurtu zen Elisabet Katolikoa erregina hil ondoren (1504). 1507tik aurrera, Ipar Afrika konkistatzeko ahaleginak egin zituen, Espainiako Inperioa Mediterraneo aldera zabaldu nahi izan zuen Fernando Katolikoaren gogoaren aurka. Espainiako Inperio katolikoaren babesle porrokatua zelarik, Nafarroaren burujabetasunaren aurkako erasoen alde azaldu zen, eta Ipar Afrikaren konkistari ekin zion, Bizargorri berbereak hutsean utziko zuen saioa gertatu bazen ere. 1516an Fernando erregea hil eta, erregeorde gisa, gogor zapaldu zuen Nafarroako erregea Joanes III.a Nafarroakoa Iruñera itzultzeko ahalegina. Cisneros kardinala 1517an hil zen, Karlos I.a Espainiako errege berria Espainiara etorri eta berehala.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Jiménez de Cisneros