Francis William Aston
Francis William Aston (Birmingham, 1877ko irailaren 1ean - Londres, 1945eko azaroaren 20a ) fisikari, kimikari eta unibertsitate irakasle ingelesa izan zen, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo erradioaktibo ugari aurkitu zituelako. masa espektrografoaren bidez.
Francis William Aston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Harborne (en) eta Birmingham, 1877ko irailaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cambridge, 1945eko azaroaren 20a (68 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Malvern College (en) Trinity College Birminghamgo Unibertsitatea (1893 - |
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua Zientzietako doktorea |
Tesi zuzendaria | Joseph John Thomson |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | John Henry Poynting William A. Tilden (en) Joseph John Thomson |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea Birminghamgo Unibertsitatea (1903 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Biografia
aldatu1903an, Birminghamgo Unibertsitatean ikasteko beka bat lortu zuen. 1909an, Cambridge-eko Cavendish Laborategira joan zen, Joseph John Thomsonek gonbidatuta, non neon isotopoak identifikatu eta presio baxuko hodietan deskarga elektrikoak ikertu zituen. Gero, Cambridge-ko Trinity College-ko irakaslea izan zen eta 1921ean Royal Society-n sartu zen eta 1935ean Nazioarteko Batzorde Atomikoaren presidentea hautatu zuten.
Ikerketa zientifikoak
aldatu1919an, Mundu Gerraren ondoren ikasketa hauetara itzuli zen eta masa espektrografo bat asmatu zuen, masa desberdintasunak direla eta, hainbat isotopo identifikatu zituen elementu ez-erradioaktiboetan (212 baino gehiago, 287 isotopo naturaletatik).
1922an, Kimikako Nobel saria jaso zuen isotopo ez-erradioaktibo ugari aurkitzeagatik masa espektrografo baten bidez.
Bere lanen artean daude Isotopes (1922) eta Mass-Spectra and Isotopes (1933).
Eskertzak
aldatu- 1922. urtean lortu zuen Hughes domina, Royal Society-k emandakoa "elementu ugarien isotopoak aurkitu zituelako izpi positiboen metodoaren bidez".
- Bere omenez Aston ilargiaren kraterra bataiatu zuten.
Kanpo estekak
aldatu