Françoise Giroud, jaiotzez Lea France Gourdji (Lausana, Suitza, 1916ko irailaren 21a- Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2003ko urtarrilaren 19a) frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria izan zen.[1]. Frantziako Gobernuaren ministroa izan zen bi alditan: Jacques Chiracekin (1974-1976) eta Raymond Barrekin (1976-1977). Giroud abizena 1964ko uztailaren 12an argitaratutako dekretuaren bidez hartu zuen. Bere bikotekidea Jean-Jacques Servan-Schreiber izan zen.[2]

Françoise Giroud


Gosearen Kontrako Ekintzako lehendakari

1984 - 1989
Alfred Kastler - Guy Sorman
ministro


estatu-idazkari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLea France Gourdji
JaiotzaLausana1916ko irailaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis2003ko urtarrilaren 19a (86 urte)
Hobiratze lekuaNeuilly-sur-Seine
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSalih Gourdji
Ezkontidea(k)Anatole Eliacheff
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Molière (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, gidoilaria eta idazlea
Lateralitateaeskuina
Enplegatzailea(k)Elle (aldizkaria)
Le Nouvel Obs (en) Itzuli
L'Express (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaGosearen Kontrako Ekintza
Association for the Right to Die with Dignity (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna
Alderdi Erradikala (Frantzia)

IMDB: nm0321003 Allmovie: p160649 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bere aita, Salih Gourdji, jatorriz Turkiakoa; bere ama Elda Farragi zen. Ez zituen unibertsitateko ikasketak egin. Ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen, neska zein mutila. Oso aktiboa ze eta, Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentziako agente sindikala izan zen. Gestapok atxilotu eta Fresnesen espetxeratu zuten. Bere uste sakonak, ordea, ahuldu beharrean indartu ziren. Konpromezu hori beste gaietan ere erakutsi zuen, esatearako Aljeriako gerraren aurkako konpromisoan, emakumeen borrokan eta prentsa askatasunaren alde.

Frantziako prentsa politikoaren alorreko pertsonalitate nabarmenetako bat izan zen. Jean-Jacques Servan-Schreiberrekin batera, L'Express astekaria sortu zuen 1953an: beste hedabideetan ere lagundu zuen: France Dimanche eta Le Nouvel Observateur. Elle aldizkariaren zuzendaria izan zen, bestetik.

Politikari gisa, Jacques Chiraceko Gobernuko Emakumeen Egoerarako Estatu Idazkaria izan zen (1974-1976]]) eta Raymond Barrerekin Kultura ministroa, 1976 eta 1977 artean. Parti Républicain, Radical et Radical-Socialiste alderdiaren lehendakariordea izan zen eta Union pour la Démocratie Française alderdian ere aritu zen.

Bihotzekoak jota hil zen Neuilly-sur-Seineko Ospitale Amerikarrean, 86 urte zituela.[3]

Literaturan

aldatu
  • Françoise Giroud vous présente le Tout-Paris, L'Air du temps bilduma, Gallimard, 1952. Marcel Acharden hitzaurrea.
  • Nouveaux Portraits, Gallimard, 1953.
  • La Nouvelle Vague, portraits de la jeunesse, L'Air du temps bilduma, Gallimard, 1958.
  • «L'Aventurier du journalisme», Entretiens, Roger Vailland, éditions Subervie, 1970.
  • Si je mens, Stock, 1972.
  • Une Poignée d'eau, Robert Laffont, 1973.
  • La Comédie du Pouvoir, Fayard, 1977.
  • Ce que je crois, Grasset, 1978.
  • Une femme honorable, Fayard, 1981, Marie Curieren biografia.[4]
  • Le Bon Plaisir, éditions Mazarine, 1983.
  • Christian Dior, Éditions du Regard, 360 or., 500 ilustrazio, 1987.
  • Ecoutez-moi : Paris-Berlin, aller-retour, Günter Grassekin, Maren Sell, 1988.
  • Alma Mahler, ou l'art d'être aimée, Robert Laffont, 1988.
  • Leçons particulières, Fayard, 1990.
  • Jenny Marx ou la Femme du diable, Robert Laffont, 1992.
  • Le Journal d'une Parisienne, Le Seuil, 1994.
  • Mon très cher amour, Grasset, 1994.
  • Les Hommes et les femmes, Bernard-Henri Lévyrekin, Orban, 1994.
  • Cœur de tigre, Plon-Fayard, 1995.
  • Cosima la sublime, Plon-Fayard, 1996.
  • Chienne d'année : 1995, Journal d'une Parisienne vol. 2, Le Seuil, 1996.
  • Gais-z-et contents : 1996, Journal d'une Parisienne vol. 3, Le Seuil, 1997.
  • Arthur ou le bonheur de vivre, Fayard, 1997.
  • Deux et deux font trois, Grasset, 1998.
  • Les Françaises, de la Gauloise à la pilule, Fayard, 1999.
  • La Rumeur du monde, journal 1997 et 1998, Fayard 1999.
  • C’est arrivé hier. Journal 1999, Fayard, 2000.
  • Histoires (presque) vraies Fayard, 2000.
  • Profession journaliste, conversation avec Martine de Rabaudy, Hachette Littératures, 2001.
  • On ne peut pas être heureux tout le temps, Fayard, 2001 (autobiografia).
  • Lou, histoire d'une femme libre, Fayard, 2002.
  • Demain déjà, journal 2002-2003, Fayard 2003.
  • Les Taches du léopard, Fayard, 2003.
  • Histoire d'une femme libre, Gallimard, 2013.

Zinema gidoiak

aldatu

Film askotan aritu zen. Hemen bakarrik gidoilari gisa egin zituenak jaso dira.[5][6]

  • 1932 : Fanny, Marc Allégretek zuzenduta
  • 1932 : Lac aux dames, Marc Allégretek zuzenduta
  • 1933 : Remous d'Edmond, T. Grévillek zuzenduta
  • 1937 : La Grande Illusion, Jean Renoirrek zuzenduta
  • 1942 : Promesse à l'inconnue, André Berthomieuk zuzenduta
  • 1943 : Le Secret de Madame Clapain, André Berthomieuk zuzenduta
  • 1945 : L'Ange qu'on m'a donné, Jean Chouxek zuzenduta
  • 1945 : Marie la Misère, Jacques de Baroncellik zuzenduta
  • 1946 : Au petit bonheur, Marcel L'Herbierrek zuzenduta
  • 1946 : Mensonges, Jean Stellik zuzenduta
  • 1947 : Fantômas, Jean Sachak zuzenduta
  • 1947 : Antoine et Antoinette, Jacques Beckerek zuzenduta
  • 1949 : Ce siècle a cinquante ans
  • 1949 : Dernier Amour, Jean Stellik zuzenduta
  • 1950 : La Belle que voilà, Jean-Paul Le Chanoisek zuzenduta
  • 1951 : Les Petites Cardinal, Gilles Grangierek zuzenduta
  • 1952 : L'Amour, Madame, Gilles Grangierek zuzenduta
  • 1952 : Une fille sur la route, Jean Stellik zuzenduta
  • 1953 : Un trésor de femme, Jean Stellik zuzenduta, moldaketa eta elkarrizketak
  • 1953 : Julietta Marc Allégretek zuzenduta
  • 1959 : La Loi (La Legge), Jules Dassinek zuzenduta
  • 1976 : Maso et Miso vont en bateau
  • 1985 : Le Quatrième Pouvoir, Serge Leroyk zuzenduta
  • 1991 : Marie Curie, une femme honorable, (telebistarako), Michel Boisrondek zuzenduta.

Bibliogafia

aldatu
  • Christine Ockrent, Françoise Giroud, une ambition française, 2003.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu