Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foronda (argipena)».

Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da).

Foronda
 Euskal Herria
Foronda herria eta Zalla ibaia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W / 42.89838; -2.72276
Garaiera517 m

Historia

aldatu

Antzina udalerri independente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazal guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen.

Forondako udalerria honako herriskek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.

Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.

Demografia

aldatu
Forondako biztanleria

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 hektareako lursail batean.
  • San Martin eliza.
  • Forondako pikota.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Ikus, gainera

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu