Formoso
Formoso[1] (Ostia, c. 816 - † Erroma, 896ko apirilaren 4a) Eliza Katolikoaren 111. Aita Santua izan zen 891 eta 896 urteen bitartean.
Formoso | |||
---|---|---|---|
891ko urriaren 10a - 896ko apirilaren 4a ← Eztebe V.a - Bonifazio VI.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, c. 816 | ||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||
Heriotza | Erroma, 896ko apirilaren 4a (79/80 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
Heriotza modua | : pozoitzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, apaiz katolikoa eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Bere agintaldia istilutsua izan zen oso. Ageltrude enperatrizarekin etsaitu zen, haren seme Lamberto ez zuelako nahi izan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu, eta Ageltruderen etsaiekin, karolingioekin, lerratu zen Arnulfo Karintiakoa enperadore izendatuz. Ondorioz, Ageltrudek eta Lambertok Erromatik ihes egin behar izan zuten. Baina Arnulfo perlesiak jota geratu zen izendapenetik gutxira, eta aita santua bera ere garai bertsuan hil zen.
Orduan, Ageltrude Erromako politika kontrolatzera itzuli zen, eta aita santu berriaren izendapena inposatzeaz gain, Formosoren gorpua hilobitik ateratzeko agindu zuen, eta epaitzeko. Halaxe egin zen, Gorpuaren sinodoa esan izan zaion espektakulu bitxian.
Formosoren aurkako akusazioak egin ziren: lege kanonikoak zionearen aurka egoitzak transmigratzea, zin egite faltsua, eta apezpiku izatea benetan laikoa zenean. Epaiak Formoso erruduna zela ebatzi zuten. Gorpuari arropak kendu zizkioten eta eskubiko eskuko hiru hatz moztu zizkioten, bizirik zegoenean horiek erabili baitzituen bedeinkazioak emateko. Formalki, gainera, bere agintaldiko ordenazio eta agindu guztiak bertan behera geratu ziren.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Formoso |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |