Finlandiako lurraldeak

1997. urtean, 1634. urtetik irauten zuen banaketa hautsi egin zen eta 12 ziren probintziak 6 probintzietan gelditu ziren. 2009 urte bukaeran deuseztatu egin ziren.

Probintzia bakoitzak Finlandiako gobernurako aukeratzen dituen gobernadoreetako bat izan ohi da bertako presidente, bozkatuena gehienetan. Honek, 7 ministro aukeratzen ditu:

  • Erreskateko ministroa
  • Gizarte arazo eta Osasun ministroa
  • Hezkuntza eta Kultura ministroa
  • Justizia ministroa
  • Kontsumo eta Ogasun ministroa
  • Segurtasuneko ministroa
  • Trafiko ministroa

Gainontzekoaz (polizia, hauziak...), eskualdeak edota udalerriak arduratzen dira.

Hala ere, probintziek, ez dituzte folklore, dialekto eta ohitura desberdinak banatzen, eta antzinako probintziek hobeto bereizten dituzte, nahiz eta azken urteotan Finlandia osoaren ohiturak berdintzen joan diren. Åland Uharteak beste probintzietatik desberdintzen dira, autonomia maila altuagoaz gozatzen dutelako, finlandiarrengandik bereizten dituzten ohiturengatik.

Finlandiako Probintziak
Finlandiako Probintziak
Zn. Probintziak Armarriak Finlandieraz
Suedieraz
Hiriburua Hiri Handiena Biztanleria (2005) Azalera (km²)
1. Hegoaldeko Finlandia Hegoaldeko Finlandia Etelä-Suomen lääni
Södra Finlands län
Hämeenlinna
Tavastehus
Helsinki 2.116.914 34.378
2. Mendebaldeko Finlandia Mendebaldeko Finlandia Länsi-Suomen lääni
Västra Finlands län
Turku
Åbo
Tampere 1.848.269 74.185
3. Ekialdeko Finlandia Ekialdeko Finlandia Itä-Suomen lääni
Östra Finlands län
Mikkeli
Sankt Michel
Kuopio 582.781 48.726
4. Oulu Oulu Oulun lääni
Uleåborgs län
Oulu
Uleåborg
Oulu 458.504 57.000
5. Lappi Laponia Lapin lääni
Lapplands län
Rovaniemi
Rovaniemi
Rovaniemi 186.917 98.946
6. Åland Uharteak¹ Åland Uharteak Ahvenanmaan lääni
Ålands län
Mariehamn
Maarianhamina
Mariehamn 26.000 6.784

1/ Nahiz eta Finlandia probintzietan banatua egon, Åland Uharteetako probintziaren gobernuaz uharte bereko agintariak arduratzen dira.


Kanpo estekak

aldatu