Ezka
Ezka[1][a] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Ibaiaren beheko zatia Espainiako Aragoitik ere igarotzen da. 36,7 kilometro luzerarekin, Erronkaribarreko Izaban jaiotzen da, Belagua eta Belabarze ibaiek bat egin zutenetik, 771 metroko altueran, eta Aragoi ibaian isurtzatzen da, Zigoze udalerriko Ezkoze herriko inguruan, 447 metroko altueran.
Ezka Ezka ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 36,7 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′33″N 0°55′38″W / 42.85905867°N 0.92735879°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 506 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 3,05 m³/s <> 10,826 m³/s (Izaba <> Zigoze) |
Iturburua | Izaba (Erronkaribar) (771 m) |
Bokalea (Aragoi; eskuinaldea) | Escó (Berdungo kanala) (447 m) |
Ibilbidean zehar, 506 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Izabatik igarotzean 3,050 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko, eta 10,826 metroraino igotzen dira Zigoze parean. Izabako minimoa 0,621 da abuztuan eta 5,688ko maximoa martxoan; Zigozeko zifrak 1,972koak dira abuztuan eta 19,482koak otsailean.[2][3]
Bere ibilbidean, Erronkariko ibaxa eta Berdungo Kanala zeharkatzen ditu.
Ibilbidea
aldatuIbaiadarrak
aldatuEzka ibaia osatzen duten ibaiak:
Ezka ibaia bezala:
- Zolako erreka (eskuinaldea)
- Belozkarreko erreka (eskuinaldea)
- Urrutiagako erreka (ezkerraldea)
- Orobaleko erreka (eskuinaldea)
- Mendigatxako erreka (ezkerraldea)
- Ibargoitiko erreka (eskuinaldea)
- Errekagatxako erreka (ezkerraldea)
- Anzkako erreka (eskuinaldea)
- Gardalar ibaia (ezkerraldea)
- Bizkanzuko erreka (ezkerraldea)
- Kuskulletako erreka (eskuinaldea)
- Botxolako erreka (ezkerraldea)
- Olegiko erreka (ezkerraldea)
- Arandarigoitiko erreka (eskuinaldea)
- Ugañaingo erreka (ezkerraldea)
- Axandako erreka (ezkerraldea)
- Basariko erreka (ezkerraldea)
- Bintze ibaia (eskuinaldea)
- Texarreko erreka (ezkerraldea)
- Txaretzeko erreka (eskuinaldea)
- Arandaribeitiko erreka (eskuinaldea)
- Zurrustapeko erreka (eskuinaldea)
- Gazteluberriko erreka (eskuinaldea)
- Garonako erreka (eskuinaldea)
Zehartatutako herriak
aldatuNabarmendutako zubiak
aldatuIrudiak
aldatu-
Ibaia Urzainkin
-
Ibaia Erronkarin
-
Ibaia Burgin
-
Ibaia Burgin
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Ezka Izaban)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Ezka Zigozen)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).