Euskararen Aholku Batzordea
Euskararen Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 11ko 5/1982 Dekretuan sortutako erakundea da.
Euskararen Aholku Batzordea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Herrialdea | Espainia |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Historia | |
Sorrera | 1982 |
Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzorde aholku-emaile gisa, euskararen arazoetan Jaurlaritzari erabakiak hartzen laguntzeko. Bi xede nagusi zituen sorreran: Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz aholku ematea eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak koordinatzea euskarari zegokionean.
Hasierako batzordekideak hainbat erakunderen ordezkari gisa aukeratu ziren: Luis Aranberri (Kultura Saila), Mikel Zalbide (Hezkuntza Saila), Jose Antonio Obieta (Lehendakaritzaren idazkaritza), Jean Haritxelhar (Euskaltzaindia), Koldo Mitxelena (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Patxi Altuna (Deustuko Unibertsitatea).
Carlos Garaikoetxea lehendakariak dekretuz beste kide sorta bat aukeratu zuen, euskalgintzan zuten ospeagatik: Josu Oregi, Jose Maria Satrustegi, Jesus Altuna, Juan San Martin, Pako Garmendia, Joseba Arregi, Lino Akesolo, Ibon Sarasola, Ander Manterola, Jesus Eguzkitza eta Jose Mari Aranalde.
Hiru mailatan antolatu zuten Batzordearen funtzionamendua: Batzar nagusia, batzorde iraunkorra eta batzorde bereziak. Batzar nagusia batzordekide guztiek osatzen zuten Carlos Garaikoetxea buru zutela. Batzorde iraunkorra, aldiz, Luis Aranberri, Mikel Zalbide, Joseba Arregi eta beste bi kidek osatzen zuten. Batzorde bereziak, azkenik, arloz arloko[1] espezialistek osatzen zituzten.
HABE aldizkariaren 4. zenbakian (1982ko martxoa) argitaratutakoaren arabera: "Lanak, plangintzak eta bestelako eginbeharrak Batzorde Iraunkorrak eragin beharko ditu. Aranberrik eta Zalbidek jaso beharko dute erbia. Batzorde Iraunkorraren eta Batzarre Nagusiaren arteko giltza eta lokarri, berriz, Joseba Arregi izango da."
Geroztik erakundearen egitekoak eraldatu egin dira eta batzordekideen kopurua hazi egin da, Eusko Jaurlaritzaren, besteak beste, 370/1987, 156/1996, 132/2000 eta 176/2007 dekretuetan jasota gelditu den bezala
2003ko otsailaren 27an Aholku Batzordeak bilera berezia egin zuen Euskaldunon Egunkariaren itxieraz jarduteko. Eztabaida luzearen ondoren adierazpen ofiziala onartu zuen.
2014ko azaroaren 27an, hemezortzi kide berri sartu ziren. Joan egin ziren Jon Juaristi eta Joseba Arregi; Jon Sarasua, Kike Amonarriz eta Kirmen Uribe sartu egin ziren[2].
2017an izendatutako kideak
aldatuHauek dira 2017an izendatu zen Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera:[3]
- Lehendakaria: Iñigo Urkullu Renteria jauna, lehendakaria
- Lehendakariordea: Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
- Miren Dobaran Urrutia, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
- Jokin Azkue Arrastoa jauna, HABEko zuzendari nagusia.
- Odile Kruzeta Olañeta andrea, EITB Irratiaren zuzendaria, Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak proposatua.
- Ane Urkiola Alustiza andrea, Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerbitzu zuzendaria, Ogasun eta Ekonomia sailburuak proposatua.
- Jon Iñaki Urbina Garcia de Vicuña jauna, Hezkuntza Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria, Hezkuntza sailburuak proposatua.
- Maite Iruretagoiena Ibarguren andrea, IVAPeko zuzendari nagusia.
- Igone Martínez de Luna Unanue andrea, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
- Lorea Bilbao Ibarra andrea, Euskara eta Kulturako Foru diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
- Mikel Irizar Intxausti jauna, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.
- Aitor Aldasoro Iturbe jauna, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria.
- Andres Urrutia Badiola jauna, euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren proposamenez izendatua.
Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:
- Joseba Álvarez Forcade jauna.
- Gotzon Egia Goienetxea jauna.
- Iván Igartua Ugarte jauna.
- Garbiñe Mendizabal Mendizabal andrea.
- Xabier Olabarrieta Arnaiz jauna.
Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatuak:
- Juanjo Alvarez Rubio jauna.
- Kike Amonarriz Gorria jauna.
- Esti Amorrortu Gómez andrea.
- Iban Arantzabal Arrieta jauna.
- Josune Ariztondo Akarregi andrea.
- Beñat Arrabit jauna.
- Mikel Arregi Pérez jauna.
- Joseba Arruti Lafuente jauna.
- Lourdes Auzmendi Aierbe andrea.
- Miren Azkarate Villar andrea.
- Paul Bilbao Sarria jauna.
- Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.
- Allande Boutin jauna.
- Jasone Cenoz Iragi andrea.
- Joseba Iñaki Etxezarreta Alberdi jauna.
- Maite Goñi Eizmendi andrea.
- Pedro Garcia Larragan jauna.
- Jokin Gorozika Bidaurratzaga jauna.
- Jone Miren Hernandez Garcia andrea.
- Patxi Juaristi Larrinaga jauna.
- Pilar Kaltzada Gonzalez andrea.
- Elena Laka Muñoz andrea.
- Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea.
- Koikili Lertxundi Del Campo jauna.
- Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba jauna.
- Mertxe Mugika Balanzategi andrea.
- Nerea Mujika Ulazia andrea.
- Maialen Olabe Aguirre andrea.
- Eneko Oregi Goñi jauna.
- Erramun Osa Ibarloza jauna.
- Xabier Paya Ruiz jauna.
- Pello Salaburu Etxeberria jauna.
- Jon Sarasua Maritxalar jauna.
- Miren Segurola Larrañaga andrea.
- Kirmen Uribe Urbieta jauna.
- Miriam Urkia Gonzalez andrea.
- Ana Urkiza Ibaibarriaga andrea.
- Ibon Usarralde Lasarte jauna.
- Jon Zarate Sesma jauna.
Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:
- Josune Zabala Alberdi, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak egindako txostena. (2021-05-21). «Eusko Jaurlaritzak euskara ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024 aldirako bide orria» www.habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ Garikoitz Goikoetxea, «Hemezortzi kide berri Euskararen Aholku Batzordean», Berria, 2014-11-28
- ↑ «AGINDUA, 2017ko urriaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.» www.euskadi.eus 2017-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
- ALTZIBAR, Joan (1982): "Euskararen Aholku-Batzordea dela eta". Jakin, 22, 131-134. [1][Betiko hautsitako esteka]
- EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEAren web gunea Eusko Jaurlaritzaren atarian [2]
- IZENGABE (1982): "17 lagun euskararen alde". HABE, 4 (1982ko martxoa), 9. [3][Betiko hautsitako esteka]
- LOPEZ DE ABERASTURI, Aitor (2003-02-28): "Euskararen aholku batzordearen adierazpena". [4]
- SUSTATU (2003-02-27): "Euskararen Aholku Batzordearen bilera berezia gaur". [5]