Euskal txerria Euskal Herriko bertako txerri arraza bat da. Batzuetan txerri txuri eta beltza ere esaten zaio. 2016tik jatorri deitura babestua du, Kintoa izenarekin, bertan izan baitu garapen handia azkenaldian[1][2].

Euskal txerri
Txerri arraza
EspezieaSus scrofa
Jatorria Okzitania  Euskal Herria

Aspalditik hazia eta ustiatua izan arren, 1920ko hamarkadan hartu zen ofizialki arrazatzat[2]. Euskal txerria, aspalditik Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroa Garaiko iparraldean zabaldutako arraza izanik, azken urteetan Hego Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu da. Garai batean bere banaketa eremuak Pirinioetako ekialde osoa hartzen zuen, bi isurialdeetan.[3]

Euskal txerria hain ospetsua egin den Baionako xingarraren jatorrian dago.

Arrazaren historia

aldatu
 
Euskal txerriak Pauen, joan den mendean.

Iparraldeko agiritegi historikoetan ageri denez, zerrien hazkundearentzat lege eta zergak ezarriak ziren XV. mendetik aurrera. Udazkenean gaztaina, ezkur eta antzekoak jatera eramaten omen zituzten mendietara zerriak. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkatzeko.

Nafarroako errege-erreginek "quinta" izeneko zerga bat hartzen zuten "Erregearen mendietan" bertan zerriak ibiltzearen sari gisa: 5 zerrietarik 1 hartzen zuten. Zerga horrek "iurdea" edo "ehiurdea" izena zeukan.[4] Harez gain, zerrizainek beste zerga batzuk ere ordaindu behar omen zituzten.

Ustiapenaren gainbehera eta berreskuratzea

aldatu

Basogabetzeak eta bereziki gaztainondoen urritzeak euskal zerriaren ustiapena murriztu zuen XX. mendean. Beste arrazekin alderatuz gantz gehiago eta kumaldi txikiagoa dituenez, txerri ekoizleen lehentasuna izateari utzi zion. XX. mendearen erdialdera, Euskal Txerri arrazako ale gutxi zeuden Euskal Herrian. 1929an 158 000 ale baziren, 1980ko hamarkadan 25 edo 30 ale soilik geratzen ziren[1]. Ordurako desagertuta zeuden euskal txerriaren bi beste arraza hurbilak, Gasteizko muturmotz txerria eta Baztango txerria. Edonola ere, zenbait abeltzainen adoreari eta determinazioari esker, bereziki Aldudeko Pierres Oteizari esker, erabat galtzeko arriskutik atera zen arraza hau[1].

Ingurura ezin hobe moldatuta, berriro ere euskal lurraldeak bereganatuz joan da euskal txerria. Iparraldean, 1989an, 25 ale zeuden Nafarroa Beherean; 2000. urtean, ostera, 1500 ale. 2000ko hamarkatik aurrera Hegoaldera ere asko zabaldu da. Gaur egun 4500 euskal zerri daude Euskal Herrian, horietatik 3000 kintoan[1].

Etimologia

aldatu
 
Euskal txerriak Iparraldeko gaztainadi batean.

Euskal txerria, kintoko txerria, xuri beltza, euskal hankabeltz txerria eta nabar beltza deitzen zaio euskaraz. Frantsesez, pie noir du Pays Basque du izen ofiziala.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d https://web.archive.org/web/20180429223109/https://www.berria.eus/paperekoa/1911/018/001/2018-04-29/txerrien_euskal_abizenak.htm
  2. a b SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-08-23). «KINTOTIK ABIATUTA, EUSKAL TXERRIAK BERE SOR-MARKA LORTU DU» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  3. Fiche descriptive du porc Pie noir du Pays basque sur le site web officiel de l'ITP (Institut Technique du Porc)
  4. L’élevage des porcs en Basse- Navarre au XVIe siècle. E. Goyenetche, 1965.

Kanpo estekak

aldatu