Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Euskadiko Ezkerraren Gazteak (EGAZ) Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra) gazte antolakundea da. Bere jatorrizko izena, gaztelaniaz, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE, Euskadiko Gaztedi Sozialistak) da, eta sigla ofizialak JSE-EGAZ, JSE bere horretan Espainiako gaztedi sozialistena ere baita, Juventudes Socialistas de España[1]. Halaber, Ramon Rubial izena gehitu ohi dio antolakundeak bere siglei (JSE-EGAZ Ramon Rubial), Euskal Kontseilu Nagusiaren lehen presidentearen omenez.
Euskadiko Ezkerraren Gazteak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta gizarte mugimendua |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | sozialdemokrazia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1903 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Izenaren afera
aldatuNahiz eta antolakundearen erdal izena eta euskarazkoa literalki bat ez etorri, zentzua PSE eta EE alderdien fusioan bilatu behar da; 1993ko martxoan, jatorriz abertzale independentista zen EE, sozialistekin bat egitea onartu zuen[2], Kataluniako sozialisten atzeko batura Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) eramateko zioaz. Horren ondorioz, PSEren eta EEren gaztediek ere erakunde bakarra antolatuko zuten, oraingo izen eta siglei bidea eginez. Alta, JSE-EGAZek bere sorkuntza 1903an kokatzen du, Tomas Meabek Erandion sortutako lehen gazte antolakunde sozialistaren bidetik[3], EE 1977ra arte sortu ez bazen ere.
1985etik hona 10 presidente izan ditu JSE-EGAZek, horietako bat Patxi Lopez EAEko lehen lehendakari sozialista izanik, PSE eta EEren arteko fusioa gertatu aurretik postu hura betetzen ibili zena (1985-1987).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Juventudes Socialistas de España | Web oficial de las Juventudes Socialistas de España. (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
- ↑ Euskal Sozialismoaren Historia. , 7 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) GESMATICA. «Historia de JSE» www.jse-egaz.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).