Espartza (Zaraitzu)
Espartza[4][a] (zaraitzueraz: Ezpartza)[b] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Espartza Zaraitzu—[c] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 77,7 kilometrora. Altuera 676 eta 1404 metro artekoa da, eta 26,92 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 74 biztanle zituen.
Espartza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko ikuspegia iparekialdetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Esparza de Salazar / Espartza Zaraitzu | ||
Alkatea (2019-2023) | Itziar Senberoiz Garralda (Ageregi) | ||
Posta kodea | 31453 | ||
INE kodea | 31095 | ||
Herritarra | espartzar, ezpartzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°51′38″N 1°05′33″W / 42.86048584°N 1.09255169°W | ||
Azalera | 26,92 km² | ||
Garaiera | 676-1404 metro | ||
Distantzia | 77,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 74 (2023: 0) | ||
Dentsitatea | 0,03 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 34,73 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0,8 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 34,00 (2018: %) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) |
Zaraitzu ibaiak zeharkatzen du, eta Espartzako zubiaren bidez komunikatutako bi zatitan banatzen da: erdigunea eta zeharkarrika. Herriaren erdian dagoen presa bat du, urte osoan ibaian etengabeko ur-maila mantentzen duena. Bere arkitektura zaraitzuar tradizionala da, altuera handikoa izan eta nabarmenagoak dira teilatuak, lau isurialde baitituzte. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak espartzarrak (zaraitzueraz: ezpartzarrak) dira.
Izena
aldatuEspartza edo Ezpartza toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Esparza
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Esparza
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
- Esparça (1068)
- Esparza (1072)
- Esparza (1254)
- Esparça (1268)
- Sparça (1349)
- Esparça (1366)
- Sparça (1459)
- Esparça (1534)
- Sparça (1591)
- Esparza (1802)
- Espartza (1921)
- Esparza (1945)
- Espartza (1966)
Etimologia
aldatuHerria modu tradizionalean deitu izan da Espartza, nahiz eta modu informalean Espartza Zaraitzukoa deitu ohi zitzaion, Nafarroa Garaian dagoen izen bereko beste herriarengandik, Galar Zendean, bereizteko. 2006an ofizialki Esparza de Salazar/Espartza Zaraitzu izen elebiduna hartu zen, "Zaraitzu" bereizgarriarekin.
Espartza izena euskaratik dator, -tza amaiera hizkuntza honetan oso ohikoa den ugaritasun atzizkia baita. Hala ere, ez dago hain argi espar terminoaren esanahia, ustez toponimoak ugaritasun handia adieraziko lukeena. Hainbat etimologia proposatu dira: "espartzu", "ezpara" eta "esparra" (mahatsondoei eusteko erabiltzen den hesola deitzen duen zaraitzuerazko hitza).
Espartza euskara batuan egindako bertsioa da eta Ezpartza zaraitzuera euskalkian erabilitakoa.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuEspartzako armarria Zaraitzuko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo gorri batez eta aurrean otso beltz batez osatuta dago, urrezko azazkalekin eta ahoan arkume zuri batekin, urrezko adar eta apatxekin. | » |
Bandera
aldatuEspartzako bandera Zaraitzuko bandera da. Armarria, gainean kasket bat eta bi aldeetan lanbrekinak dituela irudikatzen da, baita azpian "Azkenean konta" goiburua duela ere. Bandera honek Zaraitzuko armarri eskuinerantz biratzea dauka San Andresen gurutze gorri baten gainean, hiruki berdez inguratua. Bandera hau bera da Zaraitzu osatzen duten herri guztientzat, Otsagabiarentzat izan ezik; izan ere, herri honek bandera bera erabiltzen du, baina hiruki urdinak ditu.
Geografia
aldatuEspartza Zaraitzu ibaxan barruan dago. Ibar hau Pirinioetako ibarra da, Aezkoa eta Erronkaribar ibarren artean. Ibarra zeharkatzen du Zaraitzu ibaiak, Irati ibaiaren adarrak.
Mugakideak
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuIruñea Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzu ibaxan, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du bai eta, iparraldetik hegoaldera, Zaraitzu ibaiak ere. Aretako mendilerroak herria mugatzen du mendebaldean, Erremendia eta Beiegu ttonttorrak tartean.
Klima eta landaredia
aldatuEspartzak klima atlantiko eta mediterraneoaren ezaugarriak dauzka, zenbat eta iparralderago edo hegoalderago egin tenperatura eta prezipitazioak gehiago aldatzen dira. Urteko batez besteko tenperaturak 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.
Estazio meteorologikoak
aldatuEspartzan dagoen, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Espartza, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 25.0 | 28.0 | 32.0 | 36.0 | 38.0 | 38.0 | 35.0 | 29.0 | 23.0 | 21.0 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 9.6 | 12.6 | 14.2 | 18.7 | 23.5 | 26.8 | 26.6 | 22.6 | 17.4 | 11.7 | 8.6 | 16.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 4.3 | 6.8 | 8.7 | 12.6 | 16.6 | 19.2 | 19.1 | 15.6 | 11.6 | 6.8 | 4.1 | 10.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.0 | 1.0 | 3.2 | 6.6 | 9.7 | 11.5 | 11.5 | 8.5 | 5.8 | 2.0 | -0.4 | 4.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -14.0 | -13.0 | -4.0 | -2.0 | 1.0 | 3.0 | 0.0 | 0.0 | -3.0 | -10.0 | -13.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 106.8 | 99.9 | 88.5 | 124.4 | 101.6 | 64.1 | 45.4 | 51.2 | 79.7 | 122.1 | 136.5 | 139.0 | 1159.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 63.5 | 51.0 | 55.7 | 45.4 | 42.7 | 53.0 | 57.4 | 82.0 | 76.0 | 111.2 | 77.0 | 74.2 | 111.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.4 | 11.7 | 12.1 | 15.5 | 15.9 | 10.1 | 7.7 | 8.4 | 10.1 | 14.2 | 14.6 | 13.8 | 147.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4.8 | 5.2 | 3.7 | 2.7 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.9 | 4.1 | 23.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuGartzea Ezpartzakoa jaunak, Espartza eta Ezkarozeko jaunak, 1046an, azken toki horretako eliza sagaratzearen ondorioz, Leireko San Salbatore eta Antso Larrosa apezpikuari dohaintza egin zien. Antzinako dotazioa duen familia honen oinetxeak oraindik jarraitzen du, herriko jauregia delarik.
Bertako bizilagunak lekuko gisa joan ziren 1072an Orhi mendian Leireko monasterioaren alde kubilare batzuk ematera. Garai hartan Zaraitzuko Unibertsitatea osatzen zuten hiribilduen artean zegoen. Gizarte-egoera bilauko bizilagunek Nafar Koroari ematen zioten urteroko bularra, ibaxako gainerakoekin batera. 1238an, bestela, Lope Ezpartzakoa Jakue I.a Aragoikoaren alde borrokatu zuen, Valentziako Erresuma konkistatzeko. 1469an Zaraitzu ibaxak, Joan II.a Aragoikoaren banderia hartuta, kaparetasun titulua jaso zuen bertako biztanle guztientzat.[9]
Espartzak ibaxari lotuta jarraitu zuen Aro Modernoan zehar. Espartza sorginkeria-prozesu batean murgildu zen 1539an. Auzitegiek bidalitako legelaria Camus komisario gaztea izan zen. Akusatuen artean, Lope Ezpartzakoa Zaraitzuko alkatea bera zegoen, Otsagabiko lau sorginekin eta Espartza, Itzaltzu, Ezkaroze eta Jaurrietako beste batzuekin batera. Lope Ezpartzakoak egozten zizkioten gertaera fantastikoei emandako erantzuna zentzuzko eredua eta fede lanbide sentitua da. Errege Kontseiluak erbesteko hilabete batzuetako epaia eman zuen ustezko sorgin horien aurka.
1545ean, Errege Kontseiluaren epai batek Espartzako hiru kapareri ahalmena ematen zien, hiru Pazkoako bakoitzean mendian egur lodiko hiru karga egin ahal izateko. Nekazariek eskubide hori deuseztatu nahi izan zuten, baina, azkenean, bete egin behar izan zuten.
1633an, Piarres Etxebertze Espartzako jauregia herriarekin eztabaidatzen ari zen, eta uko egin zion kuartel gisa zegozkion hileko sei tarja ordaintzeari. Jauregiko jaunak zioenez, bere abizenen noblezia zela eta, ez zuen kontribuziorik ordaindu beharrik.
1846an, administrazio-unitate gisa desagertu zenean, udalerri independente bihurtu zen. 1847an eskola bat zuen, 1400 errealekin hornitua, eta Irunberrirekin lotzen zuen errepidea zuen, baita bertako bide batzuk ere, irin-errota bat zegoen eta tokiko erabilerarako oihalak egiten ziren; saltoki nagusia artilea Zuberoara esportatzea eta artile-azienda, eta ardoa, pattarra, olioa, mihiseak eta lihoa adarrean inportatzea zen. 1855eko maiatzaren 1eko desamortizazio legea betez, 1862an, herri horretan errota bat eta batan bat saldu ziren; 1870ean, 18 landa-finka. XX. mendearen hasieran ongintzako fundazio bat zegoen, Pedro Jauregi jaunak sortua, ikasketa handiagoak ordaintzeko.[10]
Demografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 74 biztanle zituen Espartzak.[11]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
342 | 371 | 348 | 423 | 355 | 376 | 341 | 363 | 341 | 327 | 310 | 320 | 330 | 232 | 160 | 136 | 103 | 89 | 74 |
Ekonomia
aldatuEspartzako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Lurren ehuneko bera abelburuak elikatzeko larretarako erabiltzen da. Basogintzak ere garrantzia handia izan du historikoki, ibaxako beste udalerrietan bezala. Gaur egun, herriko basoetan pinuak daude batez ere.
Politika
aldatuEspartzako udaletxea erdigunean dago, eta idazkaria, era berean, Galozeko, Gorzako eta Sartzeko Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotziak osatzen dute. Egungo alkatea Itziar Senberoiz Garralda da, Ageregi hautagai gisa aurkeztu zena.
Hauteskundeak
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuAlderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Ageregi | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 3 |
Espartza Zaraitzu | - | - | - | - | - | - | - | - | - | 3 | - |
Lisisoa | - | - | - | - | - | - | - | - | 3 | - | - |
Arrola Zaraitzuarrak | - | - | - | - | - | - | 4 | 1 | - | - | - |
Espartzako Talde Independentea | - | - | 5 | 5 | 5 | 4 | - | 0 | - | - | - |
Espartzako Gazteak | - | - | - | - | - | 1 | - | - | - | - | - |
Espartzako Gazte-Hautesleen Elkartea | - | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Espartzako Hautesle Independenteen Elkartea | 3 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Donader hautesle-elkartea | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Ezkerren Nafar Batasuna | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
aldatuHauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udala
aldatuUdalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
Egungo banaketa
aldatuEspartzako Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Itziar Senberoiz Garralda da, Ageregi zerrendakoa. Zinegotziak 2 daude:
- Marta Bascones Gandarias (Ageregi)
- Miriam Elarre Elizondo (Ageregi)
Alkateak
aldatu1979tik, Espartzak 10 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
Santiago Sanz Maisterra | 1979 | 1983 | Espartzako Hautesle Independenteen Elkartea | |
Jesus Esarte Goiena | 1983 | 1987 | Espartzako Gazte-Hautesleen Elkartea | |
Maria Joakina Landa Arana | 1987 | 1991 | Espartzako Talde Independentea | |
Juan Pablo Perez Landa | 1991 | 1995 | Espartzako Talde Independentea | |
Santiago Galtzabarra Moso | 1995 | 1999 | Espartzako Talde Independentea | |
Alejandro Ramirez Ramirez | 1999 | 2003 | Espartzako Talde Independentea | |
Idoia Elarre Elizondo | 2003 | 2011 | Arrola Zaraitzuarrak | |
Gregorio Beaumont Esandi | 2011 | 2015 | Lisisoa | |
Albina Senberoiz Beaumont | 2015 | 2019 | Espartza Zaraitzu | |
Itziar Senberoiz Garralda | 2019 | jardunean | Ageregi |
Garraioa
aldatuNafarroako Autobus Konpainiak Zaraitzu Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Zaraitzuko herri guztiak sailkatu zituen, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, hegoaldeko Pirinio ibarretik bakarra.[13]
Koldo Zuazok, 2010ean, Zaraitzuk atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[14]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Zaraitzuera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Zaraitzuko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 2 zaraitzuerazko euskaldun behintzat baziren Otsagabian eta Jaurrietan, 93 eta 86 urtekoak.
Janzkera
aldatuOhiko janzkerari dagokionez, Zaraitzu ibaxak adierazpen aberatsa du, kanpoko modismoen eraginei aurre egin dien nortasun errotua transmititzen duena. Jantzi horietako batzuk egun seinalatuetan ikusten dira oraindik, jaiak, erromeriak eta beste ekitaldi batzuk direla eta. Nafarroako artxiboan dagoen 1817. urteko dokumentu baten arabera, Zaraitzu ibaxako bizilagunak eta bertakoak beren jantziagatik bereizten ziren. Oihal horiek beraiek egiten zituzten beren aziendaren artilearekin, eta beren etxeetan garbitzen, iruten eta ehuntzen zituzten. Oihalezko piezak, gero, batanatuak, ehunduak eta tindatuak izaten ziren. Haiek ebaki, josi eta egiten zituzten arropak.
Apretagileak
aldatu1860tik aurrera, Erronkaribar eta Zaraitzu ibarretako neskek Zuberoako Maulera bidaiatzen zuten abarketaren sasoia lantzeko. Lana gogorra zen. Urtez urte udazkenetik udaberrira arte lan egiten zuten, eta horregatik ziren ezagunak "enarak" bezala. Abarketaren merkatuak garai oso bat markatu zuen Maule-Lextarreko ekonomian, eta ibar horien emigrazioak biztanleria nabarmen handitu zuen. Apretagile batzuk 14 urterekin joaten ziren beren adinari buruz gezurretan lan egitera.
Maulera iristean, etxe beretan bizi ohi ziren, eta etxejabeei ordaindu egiten zieten lo egin eta jateagatik. Denek partekatzen zuten lehen platera, bigarrena neskek erosi behar zuten. Bertakoekin euskaraz komunikatzen ziren, euskalkiak nahiko antzekoak baitira. Tailerretan, bakoitzak lan bat egiten zuen. Batzuek oihala josten zuten, beste batzuek soka jartzen zuten, etab. Bizi zuenak dioenez, batzuetan besoetako minagatik ezin zuten lorik egin, egunean zehar egindako ahaleginagatik.
Gertaera bitxi eta garratzak gertatu dira abarketen inguruan. Eaurtar batek dioenez, urtebetez, nesketako batzuk Gabonak pasatzeko itzultzea erabaki zuten, baina ez ziren Jaurrietara iritsi, ezta Maulera itzuli ere. Handik irten eta ez ziren hona iritsi. Abodi mendilerroa, elur-ekaitz batekin, oztopo fisiko gaindiezina da. Udaberrian, elurra joan zenean, hilda agertu ziren denak Abodin, Paso Zabalean, eskutik helduta.[15]
Tradizioak
aldatuOgi bedeinkatuaren tradizioa, Zaraitzun, antzina-antzinakoa da, eta oraindik bizirik dirau ibaxako herri batzuetan (Otsagabia, Ezpartza, Jaurrieta, Ezkaroze, Orontze, etab.). Igandero, herriko familia batek eramaten du ogia xerratan moztuta igandeko mezara. Ogia, herriko etxe bakoitzetik astero txandakatzen joango den egurrezko artesa batean lekualdatzen da. Ogi hau mezaren sagaratzean bedeinkatzen da eta honen ondoren fededun bakoitzari banatzen zaio. Duela urte gutxi arte, Otsagabian, ogia gizonei bakarrik banatzen zitzaien, baina udalaren erabaki batek tradizioa aldatzea eragin zuen eta, gaur egun, gizonen eta emakumeen artean banatzen da. Ogia sagaratu ondoren, salacenkoek ekitaldiari buruzko abesti bat abesten dute. Ohitura da, halaber, ogi honen zati bat etxe bakoitzera eramatea. Entregatzeko unean, honela zioen bere artean: "Bakea eta ogia izan itzazu urte osorako".
Hildakoen argia duela urte gutxi arte mantendu den tradizioa da, ibaxako herrietan. Zaraitzuar baten hileta-egunean, familiak maindire zuri bat jartzen zuen elizaren albo batean. Bere gainean argizaiolak jartzen ziren, handiak eta txikiak. Argizari horiek oihal beltz batean bildutako egur zati bat -hildakoa heldua bazen behintzat- edo zuria -hildakoa haurra bazen ere- ziren, argizarizko kordoia biltzen zuena. Heriotzaren hurrengo urtean, senide batek egunero eraman behar zuen mezatara argizari txikia. Gantzudura Santuaren garaian ere, gaixoaren senide hurbilenek hildakoen argizaria edo argia eraman behar zuten.[16]
Musika
aldatuEspartzako Kantak herri honetako bi kanta tradizional dira: "Eguberria" eta "Espartzakoa Eria". Abesti hauek, mendez mende, belaunaldiz belaunaldi pasatu dira, ahoz aho.
Jaiak
aldatu- Done Andereseko xeiek, abuztuaren lehen asteburuan
- Done Andereseko xei, azaroaren 30ean
Ondasun nabarmenak
aldatu- Done Anderes eliza, XVII. mendean eraikitako kristiau eliza.
- Espartzako zubia, Zaraitzu ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikita, erromaniko estiloan.
- Espartzako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Espartzar ezagunak
aldatu- Fortuño Espartzakoa (1500-1566), fraide, Mesedetako komendadore Parisen eta Iruñean.
- Diego Artieda Txirinos (1533-1591), Costa Ricako Esparza hiriko fundatzaile eta gobernadore.
- Simeon Ginda Apeztegi (1660-1737), apaiz, La Seu d'Urgellgo apezpikua eta Andorrako printzekidea.
Irudiak
aldatu-
Etxe bateko atea
-
Maiatzaldea
-
Etxe bat
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Espartza - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Espartzako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «EZPARTZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | EZPARTZA ZARAITZUKOA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- ↑ «Ezpartza» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Enara apretagileak» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
- ↑ «Kultura eta usadioak» Zaraitzu ibaxa (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).