Pella (jakia)
(«Esne-torrada» orritik birbideratua)
Esne-torradak, ahizko pastelak edo pellak gozo batzuk dira esnez, azukrez eta irin egosiz eginak. Ondoren, orea zatitu eta frijitzen da, eta azukrez eta kanelaz hautseztatzen. Tipikoak dira Gaztelan eta Euskal Herrian. Euskaraz gaztelaniazko formarekin deitzen dionik bada (letxefrita edo letxe frita)[1][2], eta baita gaztelerazko kalkoarekin, esne frijtua[3][4].
Neguko jakia dira Euskal Herrian[5], inauteriak arte jaten dira, eta bereziki inauterietan prezeski, Debarroan bereziki[6], non pellak forma erabiltzen den, gehienetan pluralez.
Prestaketa
aldatuPlater herrikoia izanda sukaldari beste errezeta daude. Hala ere, hona hemen errezeta gehienetan topa daitezkeen urrats batzuk[7][8]:
- Egosi Esnea, azukre, kanela eta, batzuetan, limoiaren oskola.
- Nahasi Katilu batean azukre, irin eta gorringo.
- Bota Esne epela eta egosi su motelean.
- Utzi lortutako masa gurinez igurtzitako erretiluan, (1-2 zentimetroko geruza sortuz), eta, behin hotza, ebaki ataletan.
- Pasatu atalak irabiatutako arrautza-irinetan eta frijitu. Koipetan frijitzea da Eibarko ohitura, ez oliotan[9].
- Hautseztatu azukre hauts eta kanelaz.
- Platerari itzulia emanda, buruz behera jarrita alegia eta plateraren hondoan pellak ezarrita, horixe da pellak jateko ohitura tradizionala Eibarren[9].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Susa literatura - Ez zaigu ahaztu» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ Berasaluze, Jabier. (). «Santio Eguna, egun handia» Lumane (Amasa-Villabona) (8) (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ «Esne frijitua» https://guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ «ESNE FRIJITU EDO PEILAK» sukaldean.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-04).
- ↑ «Torradak eta pellak San Antonetatik Karnabalak arte - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ «Aratusteak | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ gorkaazk. (2010-02-12). «Pellak» Bihar da berandu (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ Hiru: Kremazko tostada
- ↑ a b «Pellak» groups.google.com 2005-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).