Erromako Senatua
Erromako Senatua (latinez: Senatus) Antzinako Erromako erakunde politiko bat izan zen. Rol garrantzitsua jokatu zuen Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioa gobernatzean. Senatus hitza senex-etik dator, latinez gizon zaharra. Hortaz, literalki, Senatua "Zaharren Biltzarra" zen eta dagoeneko latinoen artean bazen[1]. Gaur egun, oraindik hizkuntza modernoetan Senatua bezalako hitza erabiltzen dugu gobernuko instituzio bat izendatzeko.
Erromako Senatua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | political institution (en) , governing body (en) , botere legegilea eta Aristokrazia |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta |
Fundazioa
aldatuLegendaren arabera, Romulok fundatu zuen Senatua, gobernariak aholkatzeko. Horretarako 100 familietako buru (latinez pater) kokatu zituen. Erromatar Monarkia bukatutakoan, Luzio Junio Brutok, Erromako liberatzaileak, senatarien kopurua 300eraino igo zuen.
Boterea
aldatuErromako populazioa bi taldetan zegoen banandurik, Senatua eta Herria, SPQR laburdurak adierazten duen bezala: Senatus PopulusQue Romanorum (Erromako Senatua eta Herria).
Senatuak ez zeukan legeak egiteko botererik. Senatus consultum-ak (Senatuak ematen zituen ebazpenak) lege zein praktika politikorako aholkuak baino ez ziren. Senatuko ebazpen horiek kontuan hartuta, Erromako batzarrek egiten zituzten legeak eta aukeratzen zituzten magistratuak. Joera hau Erromatar Errepublika berantaren garaian aldatu zen.
Hala ere, Senatuak botere handia bazeukan. Enbaxadak hartzen eta igortzen zituen; lur publikoez (probintziez ere) arduratzen ziren magistratuak eta gerrarako jeneralak Senatuak izendatzen zituen; altxor publikoa ere bere esku zegoen. Larrialdi kinketan, Senatuak baimena eman behar zien kontsulei diktadore bat izendatzeko. Errepublika berantean, ordea, senatus consultum de republica defendenda edo senatus consultum ultimum izeneko ebazpenak jarri ziren indarrean Errepublika pertsona baten menpean gera ez zedin. Gerra-lege gisa hau, Zizeronek ezarri zuen Katilinaren konspirazioari aurre egiteko adi bidez.
Senatuak baldintza erlijioso batzuei eutsi behar zion. Esaterako, tenplu kontsakratu batean baino ez zuten biltzerik, normalean Curia Hostilia izenekoan. Biltzarra otoitz baten ondoren hasten zen. Askotan, sakrifizioak ere egiten ziren, igorleek etorkizuna irakur zezaten. Erromako Biltzarrak biltzen ari zirela ezin zen bildu Senatua. Julio Zesarrek senatua biltzeko eraikin berri bat egiten hasi zen, Curia Julia. Zesar Augustok bukatu zuen eta gaur egun oraindik zutik dirau.
Senatariak
aldatuSenatariak 300 ziren Erdialdeko Errepublikaren eta Errepublika berantean. Zentsoreek senatari bati eserlekua kentzeko eskubidea zuten, moral publikoaren kontra joz gero.
Magistratu guztiak bizitza osorako onartzen ziren Senatuan. Baina senatari guztiak ez ziren magistratu ohiak. Azken horiek senatores pedarii zuten izena, eta ez zuten hitz egiteko eskubidea. Horren ondorioz, hainbat familiak Senatuko eserleku gehienak eskuratzen zituen.
Errepublika beranteko Senatua
aldatuGarai hartan, senatari atzerakoien talde bat sortu zen, Optimates izenekoa. Marko Emilio Eskauro, Kinto Lutazio Katulo, Marko Kalpurnio Bibulo eta Katon Minor ziren haien buru.
Talde horrek eta Populares izenekoak sekulako ika-mikak izan zituzten Erromatar Errepublika berantean boterea eskuratzerakoan. Haien arteko bortizkeria ohiko bihurtu zen. Azkenean, Erroma gerra zibilera eraman zuten.
Optimates taldean Sila edo Ponpeio Handia (azken urteetakoa) sartu beharko lirateke. Populares taldean, berriz, Gaio Mario, Zina edo Julio Zesar. Taldeak, nolanahi ere, ez ziren hain garbiak, eta politikariak taldeaz aldatzen ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890), SENATUS» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).