Erregaliz
Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, "sustrai" glyk, "gozo".
Erregaliz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Galegeae |
Generoa | Glycyrrhiza |
Espeziea | Glycyrrhiza glabra |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | liquorice root (en) , Makil-goxo eta licorice extract (en) |
Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere.
Zurtoin zuzen adartsua du, eta hostoa ezpelaren itxurako orri txikiz osatua. Lorea sortan antolatua, hosto-oinaren gainaldean hazten dena eta kolorez arrosa du, eta fruitua leka egiturakoa. Berez ekialdean eta Europako hegoaldean hazten da, baina horietan bezalako klima ez den lurraldeetara ere ongi egokitzen da. Oso zain urrintsua du. Sortu eta hiru urtera, hostoak horitzen hasten zaizkionean, ateratzen da enborra. Gero zainak lehortzen uzten dira, eta edabe modura edo pastilak eginda hartzen da. Lasaigarria eta ultzerarentzat ona da.[1]