Ernst Heinrich Philipp August Haeckel (1834ko otsailaren 16a, Potsdam, Brandenburgo1919ko abuztuaren 9a, Jena, Turingia) alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filoso bat izan zen.

Ernst Haeckel

rector of the University of Jena (en) Itzuli

1884ko urria - 1885eko apirila
rector of the University of Jena (en) Itzuli

1876ko apirila - 1876ko urria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnst Heinrich Philipp August Haeckel
JaiotzaPotsdam1834ko otsailaren 16a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Weimarko Errepublika
 Prusiako Erresuma
HeriotzaJena1919ko abuztuaren 9a (85 urte)
Familia
AitaCarl Haeckel
Ezkontidea(k)Anna Sethe (en) Itzuli
Agnes Huschke (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFrederiko Gilen Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaJohannes Peter Müller
Doktorego ikaslea(k)Hans Driesch
Arnold Lang
Otto Schmiedeknecht
Hizkuntzakalemana
latina
Irakaslea(k)Albert von Kölliker
Franz von Leydig
Rudolph Carl Virchow
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, medikua, zoologoa, filosofoa, naturalista, ekologoa, ornitologoa, unibertsitateko irakaslea, iktiologoa, botanikaria, esploratzailea, argazkilaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Londresko Zoologia Elkartea
Linzeen Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Accademia delle Scienze di Torino
Deutscher Monistenbund (en) Itzuli

Musicbrainz: ec9955c3-3d0b-44c9-909d-16c7d0395c05 Discogs: 2098306 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Berlin, Würzburg eta Vienako unibertsitatean medikuntza ikasketak burutu zituen. Alemanian Charles Darwin britainiarraren lanak ezagutzera eman zituen. Filum eta ekologia hitzak ere berak sortu zituen.

Zoologia irakasle izan zen Jenako unibertsitatean (1862). Darwin ezagutu ondoren (1866), XIX. mendeko darwinzalerik gailenetarikoa izan zen. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: protozooak, belakiak, zelenteratuak eta gisakoak. Halaber, ontogeniaren eta filogeniaren artean dagoen paralelismoa azpimarratu zuen. Haren esanetan, ontogenia filogeniaren laburpen bat da. Proposamen horri oinarrizko biogenetika legea deitu zion, eta geroztik funtsezko lege bilakatu da biogenetikan (1866). Animalia mota oinarrizkoenen azterketatik abiaturik, berez sortuak baitziren haren ustez, animalia moten bilakaeraren aldiak argitzen saiatu zen. Gizakiaren jatorriari dagokionez ere, aldaketaren tesiak baliatu nahirik, tximino antropoideen eta gizakiaren artean zegokeen tarteko forma bat aurkitu zuen eta Pitecanthropus izena eman zion hari; hipotesi hura azaldu zuen (gerora E. Dubois-en aurkikuntzak baietsi zuena). Bidaia anitz egin zituen, eta itsas animalia mota asko ezagutu eta sailkatu zituen. Liburu ugari idatzi zituen, besteak beste: Izadiko legeen arabera eraturiko izakien sorreraren historia (1868), Antropogenia (1874), Biziaren mirariak (1904).

Lan nagusiak

aldatu
  • Erradiolarioen monografia (1862)
  • Organismoen monografia orokorra (1866)
  • Unibertsoaren enigmak (1899)
  • Naturaren artelanak (1899-1904)
  • Sorreraren historia naturala (1868)
  • Haeckelen enbrioiak

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Haeckel