Adrenalina

Giltzurrunetatik hurbil dagoena
Epinefrina» orritik birbideratua)

Adrenalina, epinefrina ere deitua,[1] giltzurrungaineko guruinek jariatutako hormona da, C9H13NO3 formula duena. Katekolamina bat da, hots, katekol eta amino taldeak dituen molekula bat. Katekolamina guztien antzera tirosina aminoazidotik eratorria da.

Adrenalina
Formula kimikoaC9H13NO3
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CNC[C@@H](C1=CC(=C(C=C1)O)O)O
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno eta karbono
Mota(±)-adrenaline (en) Itzuli
Estereoisomeroa(S)-racepinefrine (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua218 ℃
Masa molekularra183,089543276 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaAuvi-Q (en) Itzuli, Epinephrine autoinjector (en) Itzuli, Adrenalin (en) Itzuli eta Symjepi (en) Itzuli
Tratatzen duopen-angle glaucoma (en) Itzuli, bihotz-biriketako geldialdi, airway obstruction (en) Itzuli, Hipotentsio, bradikardia, Shock septiko, anafilaxi, Fibrilazio bentrikular eta janari-alergia
Interakzioaklinezolid (en) Itzuli, phenelzine (en) Itzuli, trimipramine (en) Itzuli, trimipramine (en) Itzuli, trimipramine (en) Itzuli, amitriptyline (en) Itzuli, amitriptyline (en) Itzuli, amitriptyline (en) Itzuli, (E/Z)-doxepin (en) Itzuli, (E/Z)-doxepin (en) Itzuli, (E/Z)-doxepin (en) Itzuli, imipramina, imipramina, imipramina, clomipramine (en) Itzuli, clomipramine (en) Itzuli eta clomipramine (en) Itzuli
ElkarrekintzaAdrenoceptor alpha 1A (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1B (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 1D (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2A (en) Itzuli, adrenoceptor beta 2 (en) Itzuli, adrenoceptor beta 3 (en) Itzuli, Adrenoceptor beta 1 (en) Itzuli, Adrenoceptor alpha 2B (en) Itzuli eta Adrenoceptor alpha 2C (en) Itzuli
HaurdunaldiaUS pregnancy category C (en) Itzuli
Rolaalpha-adrenergic agonist (en) Itzuli, Adrenergic beta-2 Agonists (en) Itzuli, adrenergic beta-agonists (en) Itzuli, Neurotransmisore eta stress hormone (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyUCTWMZQNUQWSLP-VIFPVBQESA-N
CAS zenbakia51-43-4
ChemSpider5611
PubChem5816 eta 139148732
Reaxys2368277
Gmelin28918
ChEMBLCHEMBL679
ZVG510500
EC zenbakia200-098-7
ECHA100.000.090
MeSHD004837
RxNorm3992
Human Metabolome DatabaseHMDB0000068
KNApSAcKC00029643
UNIIYKH834O4BH
NDF-RTN0000146377
KEGGC00788
PDB LigandALE

Hormona izateaz gain adrenalina neurotransmisorea ere bada, hots, neuronen arteko edo neurona bat eta beste zelula baten arteko mezu elektrikoen transmititzailea.

XIX. mendearen amaieran aurkitu zuten, eta bere sintesi kimikoa 1904. urtean lortu zuen Friedrich Stolz-ek.

Jatorria

aldatu

Giltzurrungaineko guruinek bi zati dituzte: azala eta muina. Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu (hormona esteroideak). Muinari, berriz, adrenalina eta noradrenalinaren ekoizpena dagokio.

Muinak nerbio-bukaera ugari ditu, oso inerbatua da. Azalak, aldiz, ez.

Lotura estua dago nerbio-sistema eta katekolaminen artean. Jakina da, esaterako, nerbio-sistemaren zati batzuen estimulazioak (hipotalamoarena, adibidez) adrenalinaren askapena eragiten duela.

Alderantziz, adrenalinak ere nerbio-sistema begetatiboari eragiten dio, nerbio-sistema sinpatikoari batez ere.

Azkenik, hainbat nerbio-kinadak adrenalinaren askapena eragiten dute, giltzurrungaineko muinari ukitzen baitiote.

Funtzioa

aldatu

Adrenalinak sortzen dituen efektuak askotarikoak dira, eta nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten dituenaren antzekoak. Zilegi da esatea adrenalinak organismoa prestatzen duela alarma egoera bati erantzun azkarra emateko (esaterako, arrisku baten aurrean animaliek arreta eta esfortzu fisiko handia egin behar dutenean).

Eragiten dituen aldaketa fisiologikoen artean hauek dira aipagarrienak:

  • bihotz-taupadak azkartzen ditu, erritmo kardiakoa handituz
  • odol zirkulazioa bizkortzen du; ondorioz, odol gehiago iristen da giharretara.
  • begi-ninien dilatazioa eragiten du, ikusmena hobetuz.

Laburbilduz, arnasketaren eta erritmo kardiakoaren aldaketek eta glukosa eta oxigenoaren ekarpenak giharrei prozesu katabolikoen areagotzea eragiten dute, energia gehiago agertuz. Arrisku baten aurrean giharrek behar duten energia eskura izaten dute adrenalinari esker.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017] eta [Albaitaritza Hiztegia] [2023]

Kanpo estekak

aldatu