El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo
El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo (euskaraz Borjamari eta Pocholoren mundu harrigarria) 2004ko Juan Cavestany eta Enrique López Lavigne espainiar zinema zuzendariek zuzendu eta Santiago Segurarekin batera idatzi zuten komedia film bat da. Santiago Segura Silva eta Javier Gutiérrez Álvarez aktoreek antzeztu zuten.
El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Juan Cavestany (en) Enrique López Lavigne (en) |
Antzezlea(k) | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentua
aldatu1980ko hamarkadako gauetan, Borjamari eta Pocholo (Santiago Segura eta Javier Gutiérrez) madrildar anai txolin eta gazteak Aguacates diskotekan nahieran ibiltzen dira. "Neskatoei" txantxa "alprojak" egiten adituak, beren lotsagabekeriaz diskotekako jaun eta jabeak dira.
Hogei urte beranduago, denak berdin dirau. Nahiz eta orain, bi anaiak modaz pasatutxoak egon eta Aguacates diskotekan nahiz mundu berrian jada inor ez diren, baina bi anaiak 1980ko hamarkadan bizi balira bezala eta jada berrogei urte inguru izan, oraindik nerabe balira bezala beren txantxekin jarraitzen dute. Orduan, nerabetzaroan beren txantxen jomugetako bat izan zen Pelayo (Guillermo Toledo) lehengusua agertuko da: orain eskiatzaile modernoa, gonazalea eta ospetsua bilakatua. Denborak ez du bere mendeku nahia hozterik lortu, eta Borjamari eta Pocholoren ankerkeriez mendakatu asmoz, Mecano taldea berrelkartu eta kontzertu bat ematera doala iragarriko die. Borjamari eta Pocholok amua irentsi eta "neska izatetik emakume izaterako" prozesuan dagoen Paloma (Pilar Castro) izeneko neska erromantiko eta emozionalki konplexuarekin batera kontzertura bertaratzeko abenturari ekingo diote. Palomak bere aitatxoren autoaren giltzak ditu, bai eta Borjamari eta Pocholoren zorionarenak ere.
Aktoreak
aldatu- Santiago Segura: Borjamari
- Javier Gutiérrez: Pocholo
- Pilar Castro: Paloma
- Guillermo Toledo: Pelayo Snow
- Cote Soler: Kitín O'Shea
- Carmen de la Maza: Concha de Robles
- Gerardo Malla: Gustavo Robles
- Antonio de la Torre: Richy
- Patricia Vico: Ana
- María Ruiz: Piedad
- Andrés Lima: Irakaslea
- Javivi: Atesa saltzailea
- Carles Sans: Fernando
- Loles León: Cayetana O'Shea
- Pablo Portillo: Motordun polizia
Kanpo estekak
aldatu- El asombroso mundo de Borjamari y Pocholo filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)