E4 linea (Euskotren)

Euskotrengo aldiriko zerbitzua

Euskotren Trenako E4 linea (Euskotrengo 3. linea, lehena) Eusko Trenbideak enpresak Matiko eta Bermeo geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea hegomendebaldetik iparekialdera doa, Ibaizabal eta Oka haranarekin.

Matiko ↔ Bermeo

Map

Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko trena
EskualdeakHego Uribe, Durangaldea
Busturialdea eta Bilbo,
 Euskal Herria
Geltokiak26
Bidaiariak2 753 094 (2018)[1]
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Webguneawww.euskotren.eus
Ustiapena
Hasiera1888ko abuztuaren 4a
EragileaEuskotren Trena
Ibilgailuak44 (beste linearekin)
Ibilgailuen luzera52-69 m
Maiztasuna30' - 60'
Datu teknikoak
Luzera51,032 km
Galiboa1 000 mm
Abiadura maximoa90 km/h

Lehen bidaia 1888ko abuztuaren 4an egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Amorebieta eta Gernika arteko geltokietan.

26 geltokietatik 7tan Bilboko metroarekin lotura dago.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zornotza-Bermeo trenbidea»

Linea irekitzea

aldatu

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, Bilbo-Donostia trenbidearen parte zen Zornotzako geltokitik Gernikako geltokira 14,51 km-ko trenbide adar bat eraikita, zabalera metrikoan. Lau geltoki zituen: Zornotza, Zugastieta, Muxika eta Gernika.

Bizkaiko Burdinbide Nagusiaren Konpainiarekin akordioan zerbitzu batzuk Bilbora heltzen ziren.

Lehenengo luzapena

aldatu

1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrieta udalerrira luzatu zen, 9,48 km luze den tarte berri baten bidez. Tartea irekitzearekin batera Institutoa-Gernika, Forua, Murueta, Busturia San Kristobal, Busturia Axpe eta Sukarrietako geltokiak ireki ziren.

Bigarren luzapena

aldatu

1955eko abuztuaren 16an trenbidea Bermeora heldu zen, lineari Mundaka eta Bermeoko geltokiak gaineratuz, 4.850 metroko luzapenaren bidez.

1965eko irailaren 24an Espainiako gobernuak Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa sortu zuen, eta Zornotza-Bermeo trenbidea bere esku gelditu zen.

1969an Institutoa-Gernika geltokia ireki zen.

1973ko maiatzaren 29an FEVEk linea elektrifikatu zuen eta trenbidearen trazadura berrikuskatu eta hobetu zen. Zornotzan Bilbo-Donostia trenbidearekin lotura trenbide berria eraiki zen, geraleku berria eraiki zen eta material mugikorra berritu zen.

Euskotren

aldatu

1979ko ekainaren 1.an trenbidea Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion. Honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu zuen trenbideen kudeaketarako.

1980an UT-3500 serieko tren unitateak ezarri ziren linea honetan. Horretarako Eusko Trenbideak sozietatearen menpeko trenbidearen osoko berrikuntza eman zen, trenbide guztia aldatuz eta nasen altuera handituz.

1985n Muruetako geltokia itxi zen, bidaiari eskaerarik ez zegoelako.

1988an UT-3100 seriea ere linean zerbitzu ematen hasi zuen.

1989tik tren guztiak Bilbora heltzen dira, eta ez dute geldialdirik egiten Zornotzako geltokian, baizik eta geltokitik 500 bat metrora dagoen Zornotzako geralekuan. Bilbo eta Bermeo artean zerbitzu guztiak zuzenekoak izatera pasa ziren, Zornotzan linea aldaketa egitea saihestuz.

1990ean Lurgorri-Gernika geltokia ireki zen, eta gainontzeko geltokiak berritu ziren. Urte berean material mugikorra berritu zen, eta UT-300 serieko tren unitateak ezarri ziren.

1996an UT-200 serieko tren unitateak gaineratu ziren linea honetara, UT-3100 seriea ordezkatzeko, 2001ean burutzen amaitu zena.

2011n EMU 900 serieko tren unitateak linea honetan erabiltzen hasi ziren.

2013ko uztailaren 6an UT-3500 serieak azkeneko zerbitzuak eskaini zituen, ondoren seriea bajan emateko.[2]

Bilboko metroaren 3. linea (Matiko - Kukullaga-Etxebarri)

aldatu

2019ko irailaren 9an Atxuri eta Kukullaga-Etxebarri geltokien arteko trenbide tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, eta horren ordez, trenek Bilboko metroaren 3. linea erabilitzen dute Matiko eta Kukullaga-Etxebarri geltokien artean. Ondoren, Bermeoko geltokiraino ohiko trenbidea erabiltzen dute. Aldaketa honen ondorioz Bolueta eta Atxuriko geltokietako lotuneak –metroarekin eta tranbiarekin, hurrenez hurren– galdu dira. Aldiz, loturak irabazi dira Zazpikaleetako geltokian –metroarekin– zein Matikoko geltokian –Euskotrenen E3 linearekin–.

Geltokiak

aldatu
Geltokia Gunea Udalerria Konexioak
    Matiko 1. gunea Bilbo         
    
    Uribarri 1. gunea Bilbo         
    
    Zazpikaleak 1. gunea Bilbo         
          
    Zurbaranbarri 1. gunea Bilbo         
    
    Txurdinaga 1. gunea Bilbo         
    
    Otxarkoaga 1. gunea Bilbo         
    
    Kukullaga 2. gunea Etxebarri         
    
    Etxebarri 2. gunea Etxebarri       
    Ariz–Basauri 2. gunea Basauri       
    Zuhatzu–Galdakao 2. gunea Galdakao       
    Usansolo 2. gunea Galdakao       
  Galdakaoko ospitalea 
    Bedia 2. gunea Bedia       
    Lemoa 3. gunea Lemoa       
    Amorebieta-Geralekua 3. gunea Zornotza
    Zugastieta 4. gunea Muxika
    Muxika 4. gunea Muxika
    Lurgorri 4. gunea Gernika-Lumo
    Gernika 4. gunea Gernika-Lumo
    Institutua 4. gunea Gernika-Lumo
    Forua 4. gunea Forua
    San Kristobal 4. gunea Busturia
    Busturia-Axpe 4. gunea Busturia
    Itsasbegi 4. gunea Busturia
    Mundaka 4. gunea Mundaka
    Bermeo 4. gunea Bermeo

Geltokien izena

aldatu
Ikus zerrenda: «Euskotrenen geltokiak»

Euskotren Trena sareko geltokiak Euskal Trenbide Sarea enpresak kudeatzen eta mantentzen ditu 2004ko irailaren 2tik. Hala ere, Eusko Trenbideak enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.

Azpiegitura

aldatu

Lineak Bilbo—Donostia burdinbidea eta Zornotza—Bermeo burdinbidea erabiltzen du, Matiko eta Bermeo geltokien artean, Amorebieta geralekutik.

Planoa

aldatu
 


Ustiapena

aldatu

Linea Eusko Trenbideak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.

Maiztasunak

aldatu

Lanegunetan lehenengo trenak goizeko 5:52etan abiatzen dira Gernikako geltokitik Bermeokora, eta 6:10etan Matikoko geltokitik Bermeokora. Kontrako norantzan 6:15etan hasten dira Gernikako geltokitik Matikokora, eta 6:18etan Bermeoko geltokitik Matikokora, 30 minutuko maiztasunaz eta 23:07ak arte. Eguneko azken zerbitzuen artean, Matikotik irteten diren 19:40, 20:40 eta 22:10etako trenak Gernikara baino ez dira heltzen. Gainera, Gernikatik Matikora 6:58etan irteera duen zuzeneko zerbitzu bat dago.[3]

Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak 7:10etan hasi eta 23:48etan bukatzen dira, ordubeteko maiztasunaz.

Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da bi ordutan behin, eta tren aldaketa egin behar da Amorebietako geltokian.

Euskotren Trenaren   linearen maiztasunak
UDAKO ORDUTEGIA NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera Larunbat eta Jaiegunak Astelehenetik Ostiralera Larunbat eta Jaiegunak
6:10 > 19:10 19:10 > 23:07 7:42 > 19:12 19:12 > 23:11 6:10 > 23:48 7:42 > 23:11
30' 60' 30' 60' 30' 60'

Batez besteko denborak

aldatu

Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.

  lineak Matiko geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[4]

Gaur egun, Ruskotren Trenaren flota 44 ibilgailuarik osatzen dute.[5]

Euskotren Trenaren ibilgailuak
Eraikitzailea Modeloa Kopurua Entregatzeko urteak Luzera (m) Eserlekuak Guztizko edukiera
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S-900 30 2011 - 2014 69,458 214 400
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S-950 14 2016 - 52,458 94 296

Tarifak

aldatu

Guneak

aldatu

Linea horrek, guztira, 4 gune zeharkatzen ditu:

Bidaiariak

aldatu
  linearen bidaiarien bilakaera 1998-2018 (milioi bidaiari)[6]

1979tik 2004ra bidaiarien gorakada handia eman zen, 774.000 bidaiari izatetik 2.199.683 zenbatzera pasatuz, eta 2000n 2.445.000 lagun garraiatuz.

Azken urteotan bidarien kopuruak ez du aldaketa handirik jasan, 2014tik 2018ra urtez urte 2 milioi eta erdi balioztatze inguru zenbatu direla.

Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  2. Euskotren Trena. «Bihar larunbatean 3500 serieko materialekin azken tren zerbitzua eskainiko da» (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Ordutegiak | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).
  4. «Sarrera | Euskotren» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-28).
  5. EUSKOTREN S/900 ALDIRIKO TRENA
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu