Donostiako autobus geltokia

Donostiako autobus geltokia Gipuzkoako Donostia hiriburuko autobus geltoki bat da.

Donostiako autobus geltokia
Donostiako autobus geltokiaren barnealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′01″N 1°58′39″W / 43.316931°N 1.977392°W / 43.316931; -1.977392
Map
Inaugurazioa2016ko otsailaren 5a
Arkitektura

Kokalekua

aldatu

Egia auzoko Frantzia pasealekuan dago, Donostiako tren geltokia eta Maria Kristina zubiaren parean.

Historia

aldatu

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izatearekin batera estreinatzea pentsatzen zen.

2016ko urtarrilaren 15ean lehenbiziko autobusa ateratzea aurreiragarria zegoen, ondoren urtarrilaren 16ra atzeratu zen, baina seguritate arazoak zirela medio, beranduago jarri behar izan zen martxan. Suhiltzaileen txostenaren arabera sute larriei aurre egiteko kaia ez zegoen prestatuta.[1]

Azkenik urte bereko otsailaren 5an inauguratu zen.

Ezaugarriak

aldatu

Urumea ibaia, Maria Kristina zubia eta Iparraldeko geltokiaren artean kokatua, autobus geltoki berria 24.920 metro karratu eta 102.000 metro kubikoko eraikin bat da, hiru solairu eta solairuarte batean banaturik dago:

  1. Solairu nagusian autobus geltokia dago eta 24 geraleku daude.
  2. Solairuartean geltokirako sarbide-irtenbideak, bulegoak, txirrindu aparkalekua eta turismo bulegoa daude.
  3. Azkenik, gainontzeko bi solairuetan lurpeko aparkalekua dago, denera 400 leku ditu, horietatik 13 mugikortasun mugatuko pertsonentzako egokituak.

Geltoki zaharra

aldatu

Aurretik geltokia Amara Berri auzoko Kortazar arkitektoak kalean zegoen, Amara Plaza hotela, Pio XII.a plaza, Urumea ibaia eta Agirre Lehendakaria zubiaren artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Irekitzear zela, atzera egin dute.» Berria 2016ko urtarrilaren 15a. (Noiz kontsultatua: 2016-01-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia