Donna Summer
Donna Summer, jaiotze izena LaDonna Adrian Gaines (Boston, Massachusetts, 1948ko abenduaren 31 – Florida, 2012ko maiatzaren 17), estatubatuar abeslaria izan zen.
Haurretan gospel-abesbatza batean kantatu zuen. 1967an Bostongo rock talde batean (The Crow) kantari izan zen denboraldi labur batez, Hair (Ilea) musikalean garrantzizko papera jokatzera Alemaniara joan baino lehen. 1973rako Municheko Musicland estudioetan hasi zen lanean, eta Giorgio Moroder eta Pete Bellote ezagutu zituen. Handik gutxira Hostage eta Lady Of The Night grabatu zituzten, eta 1975ean Love to Love You Baby. Estatu Batuetako Casablanca Records diskoetxeak kontratatu zuen, eta berehala Love To Love You Baby abestia zerrendetako bigarren posturaino igo zen Estatu Batuetan, eta laugarreneraino Ingalaterran. 1979an bi Grammy sari irabazi zituen. Urte hartan bertan Bad Girls disko bikoitza argitaratu zuen, eta zerrendetako lehen lekuari eutsi zion sei astez. 1980an beste Grammy bat irabazi zuen eta On The Radio (Irratian) bilduma argitaratu zuen, Casablanca Recordsek argitaratua azkena. Urtea bukatu baino lehen Geffen Records etxearekin egin zuen kontratua, eta The Wanderer kanta kaleratu zuen, arrakasta handikoa hau ere. Izen bereko diskoak, baina, ez zuen harrera onik izan, eta 1987. urtea arte itxaron behar izan zuen aurreko urteetako arrakasta izateko. Beste zenbait lan aipagarri: I Feel Love (1977); Last Dance; McArthur Park (1978); Another Place & Time (1989); Mistaken Identity (1991); Christmas Spirit (1994).
Bost aldiz irabazi zituen Grammy sariak. Bere ibilbidean 150 milioi kopia baino gehiago saldu zituen mundu osoan, eta, ondorioz, garai guztietan salmenta handienak izan dituen abeslarietako bat da[1].
Diskografia
aldatuEstudioetan grabatutako albumak
aldatu- 1974 Lady of the Night
- 1975 Love to Love You Baby
- 1976 A Love Trilogy
- 1976 Four Seasons Of Love
- 1977 I Remember Yesterday
- 1977 Once Upon a Time
- 1978 Live and More
- 1991 Mistaken Identity
- 1993 The Donna Summer Anthology
- 1994 Christmas Spirit
- 1994 Endless Summer
- 1996 I'm a rainbow
- 1999 Live & More Encore!
- 2004 The Journey*The very best of Donna Summer
- 2008 Crayons
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «14 of the best sunshine-filled songs that scream Summer» Independent.ie (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala