Dolor y gloria
Dolor y gloria 2019ko Pedro Almodóvar espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penélope Cruz, Julieta Serrano eta Leonardo Sbaraglia aktoreek antzeztu zuten.
Almodóvarrek film oso autobiografikoa egin zuen berriro ere, La ley del deseo edota La mala educación-ekin egin zuen bezala. Izan ere, protagonista zinema zuzendari bat da; bere ibilbide artistikoaren amaieran dago, eta oroitzapenekin borrokan bizi da. Almodovarren alter ego-a haren ibilbideari estuki lotuta dagoen aktore batek egin zuen: Antonio Banderasek.[1]
2019ko Cannesko Zinemaldian Gizonezko Interpretazio Onenaren Saria (Antonio Banderas) irabazi zuen.[2]
Argumentua
aldatuSalvador Mallo gainbeheran dagoen zinema zuzendari txalotu bat da. Bere oroitzapenek 1960ko hamarkadan gurasoekin batera Paternako herri valentziarrean bizi izan zuen haurtzarora eramaten dute, bere lehen amodioetara, bere lehen maiteminera, amarengana, hilkortasunera, 1980ko hamarkadan Madrilen gizon heldu bezala izan zuen lehen amodio erlaziora, erlazio bizi hau hautsi zenean izan zuen minera, zinemagintzaren aurkikuntza goiztiarrera, eta filmatzen jarraitu ezinaren hutsunera.
Aktoreak
aldatu- Antonio Banderas: Salvador Mallo
- Penélope Cruz: Ama gaztea
- Raúl Arévalo
- Leonardo Sbaraglia
- Asier Etxeandia: Alberto Crespo
- Kiti Mánver
- Cecilia Roth
- Pedro Casablanc
- Nora Navas
- Susi Sánchez
- Julieta Serrano: Ama zaharra
- Carmelo Gómez
- Julián López
- Paqui Horcajo
- Rosalía
- Marisol Muriel
- César Vicente
- Asier Flores: Salvador haurra
- Neus Alborch
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Atzera begirakoa ibilbide artistiko eta pertsonalari» Berria 2019-03-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Bong Joon-Ho zuzendariaren 'Parasite' lanak irabazi du Urrezko Palma» Berria 2019-03-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.