Diyala
Diyala[1] —Diyala ibaia bezala ere ezaguna— (Sîrwan kurdueraz), ibai bat da, Tigrisen ibaiadarra. Bere ibilgua, Iran eta Irak artean egiten du, ekialdetik mendebaldera. Orotara, bere ibilguak, 445 kilometroko luzera du.
Diyala نهر ديالى (ar), دیاله (fa), Sîrwan (ku) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 231 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°17′22″N 45°09′18″E / 34.2895°N 45.155°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 30.000 km² |
Arro hidrografikoa | Persian Gulf Basin (en) |
Ur-emaria | 130 m³/s |
Iturburua | Zagros mendiak |
Bokalea () | Tigris |
Hamadandik gertu jaiotzen da, Zagros mendietan, Iranen. Lurralde menditsutik jaisten da, eta, 32 kilometrotan, bi herrialdeen arteko nazioarteko muga eratzen du. Azkenik, Tigris ibaian isurtzen ditu bere urak, Bagdadetik hegoaldera.
Ez da posible Diyala ibaiaren goialdeko zatian nabigatzea, bere ibilgua, zati horretan, oso estua baita, baina ibaiaren harana, Iran eta Irak arteko merkataritza ibilbide garrantzitsu bat da.
Ibaiaren emaria, Behe Diyalaren haranean dagoen presa baten bidez kontrolatzen da, uholdeak kontrolatu eta Bagdadetik iparmendebaldeko eremua bustitzen duena.
Ibaiak, bere izena Diyala probintziari ematen dio.