Diuretiko potasio aurreztaile

Diuretiko potasio aurreztaileak nefronako hodi biltzailean eragina duten farmakoak dira. Hauen helburua diuresia lortzea da sodioa eta ura kanporatuz baina potasioa aurreztuz.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diuretiko potasio aurreztaile
MotaDiuretiko
Identifikatzaileak
MeSHD062865

Ekintza mekanismoa

aldatu

Diuretiko potasio aurreztaileak bi taldetan sailkatzen dira ekintza mekanismoaren arabera;

  • Aldosteronaren inhibitzaileak. Aldosterona bere hartzaileetara lotzen denean, Na /K ponpa estimulatzen du sodioa birxurgatu eta potasioa kanporatuz. Aldosteronaren inhibitzaileak hartzaile hauetara lotu eta inhibizioa burutzen dute aurkako eraginak sortuz, hau da, sodioa eta ura kanporatzen dira baina potasiorik ez.
  • Sodio erretenen blokeatzaileak. Sodio erretenak zuzenean blokeatzen dituzte, sodioa kanporatu eta diuresia bultzatuz. Sodio birxurgapena gutxitzen denez, potasio gutxiago kanporatzen da.

Eragin farmakologikoak

aldatu

Sodio birxurgapena gutxitzen dutenez, diuresi ahula eragingo dute. Bestalde, potasio eta hidrogeno iraizketa ere murriztu egiten denez, potasioa aurreztuko da.

Eragin desiragaitz gisa hiperkalemia aipatu beharrekoa da, honek bihotz erritmoaren asaldurak eragin baititzake.

Diuretiko mota hauek konbinaketetan erabiltzeko aproposak dira.

Erabilgarritasun terapeutikoa

aldatu

Potasio aurreztaileak ondoko kasuetan erabil daitezke:

Zenbait diuretiko potasio aurreztaile

aldatu

Aldosteronaren inhibitzaileak

Sodio erretenen blokeatzaileak

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu