Discovery Channel
Discovery Channel EEBBko kable bidezko telebista katea bat da, Discovery Communications konpainiaren jabetzakoa. Bertako saioak aisia, kultura eta hezkuntzaren ingurukoak dira, mundu osoan zehar tokian-tokiko ordaindutako telebista kateen bidez hedatzen delarik. Naguziki zientzia eta naturaren inguruko saioak nahiz dokumentalak izateagatik ezaguna da, beste gaietako saioak ere badituelarik.
Discovery Channel | |
---|---|
Datuak | |
Mota | telebista kanala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Warner Bros. Discovery |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1985eko ekainaren 17a |
Sortzailea | John Hendricks (en) |
webgune ofiziala |
Lehenbiziko aldiz EEBBtan 1985eko ekainaren 17an aireratu zen.
Mundua
aldatuDiscovery Channel telebista kateak 160 herrialdeetan ikusi ahal da, bere seinalea 450 milioi etxebizitzetara iristen delarik. Hauetako herrialde askotan, Discovery Channel katea satelite bidezko plataforma digitaletan ikusgai dago, jatorriz ingelesez aireratzen da baina aipatutako herrialde hauetan hizkuntza ezberdinetan nahiz azpitituluekin ere ikus daiteke (hizkuntza horien artean honako hauek daude: gaztelania, alemana, italiera, daniera, portugesa, greziera, poloniera, hungariera, errumaniera eta hindia).
Merkatua eta markak
aldatu2004ko Frantziako Tourran Discovery Channel konpainiak 2005an Discovery Channel Pro Cycling Team txirrindularitza taldea babestuko zuela iragarri zuen, bertan Lance Armstrong txirrindularia zegoelarik.
Bestalde, Discovery Channel kateak eta Lowell Behatokiak Discovery Channel Telescope teleskopioa eraiki dute.
Saioak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Discovery Channel katearen webgunea (Ingelesez)
- Discovery Channel katearen denda (Ingelesez)
- Discovery Channelen Youtubeko katea ikusgai (Ingelesez)