Deutsche Welle
Deutsche Welle ([ˈdɔʏtʃə ˈvɛlə], "Alemaniar uhina" alemanez) edo, akronimo eran, DW, Alemaniako estatuak kontrolatutako nazioarteko hedabide publikoa da, Alemaniako zerga aurrekontu federalak finantzatua. [1] Zerbitzua 30 hizkuntzatan eskuragarri dago. Satelite bidezko telebista zerbitzuak eta irrati zerbitzuak eskaintzen ditu ingelesez, alemanez, gaztelaniaz (amerikarraz, ez europarraz) eta arabieraz, besteak beste. [2] Haren lana Deutsche Welle Legeak arautzen du[3], eta lege horren araberea, DWren edukiak garaian garaiko gobernuaren eraginetik independentea da. European Broadcasting Union (EBU) kidea da. [4]
Deutsche Welle | |
---|---|
Made for minds. | |
Datuak | |
Izen laburra | DW |
Mota | hedabidea, broadcaster (en) , public television station (en) , public-law institution (Germany) (en) , public radio station (en) , espezialitatezko kanala, state media (en) , international broadcasting (en) eta Albiste-agentzia |
Jarduera sektorea | teledifusioa eta kazetaritza |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | ARD, German Media Council (en) , Informations-Verarbeitungs-Zentrum (en) , German Commission for UNESCO (en) , Europako Irrati-Telebista Batasuna eta ITU Telecommunication Standardization Sector (en) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles eta aleman |
Agintea | |
Zuzendaria | Peter Limbourg (en) |
Egoitza nagusi (2003–) | |
Legezko forma | public-law institution (Germany) (en) |
Jabea | ARD |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1953ko maiatzaren 3a |
webgune ofiziala |
Aldizka eguneratutako artikuluak eskaintzen ditu albisteen webgunean. Bere zentro propioa zuzentzen du nazioarteko bitartekoak garatzeko: DW Akademia. Irratiaren helburuak hauek dira: albiste fidagarrien estaldura sortzea, alemanera sarbidea ematea eta herrien arteko ulermena sustatzea.[5]
1953tik transmititzen du. Egoitza nagusia Bonnen du hasieratik, eta oraindik ere han sortzen dira irratsaioak. Dena den, telebistarako eduki ia guztiak Berlinen ekoizten dira. Bai Bonnen, bai Berlinen, bi ekoizpen zentroetan sortzen dira DWko berrien webgunerako edukiak.
YouTube webgunearen bidez eta eduki digitalen ekoizlea da, gailu mugikor eta erreproduzitzaile batzuen bidez ikus daitezke zuzeneko berrien hornitzailea ere bada.
2019tik aurrera, 1.500 langile eta 60 herrialdetako 1.500 freelance inguru ari dira lanean Deutsche Wellerentzat, Bonn eta Berlineko bulegoetan.[6]
Logoak
aldatu-
Jatorrizko logotipoa (1953).
-
Deutsche Welleren logotipoa (1992-1995), 1992an Deutsche Welle TVren hasieran erabilia.
-
Deutsche Welleren logotipoa (1995-2012).
-
DW logotipoa (2012tik aurrera).
Hedabidean erabiltzen diren hizkuntzak
aldatuHizkuntza | Hasiera | Utzia | Oharrak |
---|---|---|---|
alemana | 1953[7] | telebista | |
Ingelesa * | 1954[7] | Irratia eta telebista | |
frantsesa * | Irratia | ||
gaztelania | telebista | ||
portugesa | Irratia | ||
arabiera | 1959[8] | telebista | |
persiera | 1962[9] | ||
turkiera | |||
errusiera | |||
poloniera * | |||
txekiera * | 2000[10] | ||
eslovakiera | 2000[10] | ||
hungariera * | 2000[10] | ||
serbokroaziera | 1992[11] | ||
swahilia | 1963[9] | Irratia | |
hausa | Irratia | ||
indonesiera | |||
bulgariera | |||
errumaniera * | |||
esloveniera | 2000 | ||
grekoa | 1964[9] | Irratia | |
haziera | |||
bengaliera | |||
urdua | |||
Italiera * | 1998[12] | ||
txinera | 1965[13] | ||
amharera | Irratia | ||
sanskritoa | 1966 | 1998 | |
japoniera | 1969[13] | 2000[10] | |
makedonioa | |||
paxtunera | 1970[14] | Irratia | |
daria | Irratia | ||
serbiera | 1992[11] | ||
kroaziera | |||
albaniera | |||
bosniera | 1997:[12] | ||
daniera * | 1965 | 1998[12] | |
norvegiera * | |||
suediera * | |||
neerlandera * | 1967 | ||
ukrainera | 2000[10] | ||
bielorrusiera | 2005[15] | 2011 baino lehen |
* neurri batean Deutschlandfunk (1993 arte)
DW Akademie
aldatuDW Akademie Deutsche Welle nazioarteko zentroa da, komunikabideetako aholkularitza eta kazetaritza-prestakuntza garatzeko. Trebakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie mundu osoko bazkideei. Irratiekin, komunikabide-erakundeekin eta unibertsitateekin lan egiten du, bereziki garapen-bidean eta trantsizio-bidean dauden herrialdeetan, komunikabide libre eta independenteak sustatzeko. Alemaniako Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Ministerio Federalak finantzatzen du, batez ere, lana.[16] Beste babesle batzuk Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministerioa eta Europar Batasuna dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ What kind of company is Deutsche Welle?. Deutsche Welle.
- ↑ «About DW» dw.com.
- ↑ Deutsche Welle Act. Deutsche Welle.
- ↑ European Broadcasting Union (EBU). (28 February 2019). «Members» ebu.ch.
- ↑ Profile DW. Deutsche Welle.
- ↑ Profil DW. Deutsche Welle.
- ↑ a b 1950–1954. Deutsche Welle.
- ↑ 1955–1959. Deutsche Welle.
- ↑ a b c 1960–1964. Deutsche Welle.
- ↑ a b c d e 2000–2005. Deutsche Welle.
- ↑ a b 1990–1994. Deutsche Welle.
- ↑ a b c 1995–1999. Deutsche Welle.
- ↑ a b 1965–1969. Deutsche Welle.
- ↑ 1970–1974. Deutsche Welle.
- ↑ «Broadcasting Democracy to Belarus» Belarus Digest.
- ↑ Who we are. Deutsche Welle.
Bibliografia
aldatu- McPhail, Thomas L. Global Communication: Theories, Stakeholders, and Trends. 2006, Blackwell Publishing. ISBN 1-4051-3427-5.
- Wallis, Roger, and Stanley J. Baran. The Known World of Broadcast News: International News and the Electronic Media. 1990, Routledge. ISBN 0-415-03604-6.
- Wood, James. History of International Broadcasting. 2000, Institution of Engineering and Technology. ISBN 0-85296-920-1.