Derek Walcott
Derek Alton Walcott (Castries, Santa Luzia, Antilla Txikiak, 1930eko urtarrilaren 23a - Cap Estate, Gros-Islet, Santa Luzia, 2017ko martxoaren 17a) Antilletako idazlea izan zen.
Biografia
aldatuTrinidadeko uhartean hazi zen, eta Jamaikako unibertsitatean egin zituen ikasketak 1950-1954 urteetan. Bere garaiko ingelesezko poeta handienetako bat izan zen (Beste amodio bat; Poema hautatuak, 1964-1977; Omeros, 1990), eta antzerki idazle gisa ere nabarmendu zen (Tximinoaren mendiko ametsak, 1972; O Babilonia, 1976; Azken ihauteria, 1989).
Betiere bere afrikartasunari uko egin gabe, Antilletako lurra eta giroa, eta hango biztanleen askotariko jatorria zituen hizpide bere poemetan. Bostongo unibertsitateko literaturako irakaslea izan zen.
Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1992an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu