Denda
Produktuak edo zerbitzuak saltzen diren lekua
Merkataritzan, denda txikizkako salmentarako saltoki mota bat da, gehienetan espazio itxi txiki bat hartu eta hiri bateko kaleetan zehar kokatzen dena. Gehienetan dendak produktu berezituak saltzen dituzte; horrela arropa-dendak, erremintak eta etxerako tresneria saltzen dituzten burdindegiak, liburu dendak, elikagai-dendak eta abar daude. Denda batzuetan produktuak erosleak berak hartu eta ondoren kutxa erregistratzaile batetik igaroz ordaindu egiten ditu, autozerbitzu izeneko sistemaren bitartez; beste batzuetan (okindegietan esaterako), berriz, ohikoagoa da erosleak produktuak eskatu eta saltzaileak ekartzea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |