Colin Powell
Colin Luther Powell (New York, 1937ko apirilaren 5a - Bethesda, Maryland, 2021eko urriaren 18a) estatubatuar jenerala izan zen. Vietnametik itzuli zenean (1968), Gudarosteko ofizial exekutibo eta Estatu Gorenaren buruzagi nagusiaren laguntzaile izendatu zuten. 1971n, bigarren lizentzia lortu zuen, Enpresa Zientzietako Eskolan, George Washington Unibertsitatean. Koreara bidali zuten lehenengo, eta Defentsa-idazkariaren bulegoan lan egitera gero. George Bush lehendakariak Estatu Gorenaren hamabigarren lehendakari izendatu zuen. Lehendakariaren, Defentsa idazkari Richard Cheneyren, eta Nazio Segurtasun Kontseiluko kideen laguntzaile nagusi bihurtu zen. 1991n, Iraken aurkako Persiako golkoko gerran, Basamortuko Ekaitza izeneko operazio militarraren arduradun nagusia izan zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colin Powell |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |