Charles Stewart Parnell

politikari irlandarra

Charles Stewart Parnell (1846ko ekainaren 27a, Avondale,Wicklowko konderria1891ko urriaren 6a, Brighton) irlandar politikari nazionalista eta Irlandako Alderdi Parlamentarioaren sortzailea izan zen. Bizi zela Koroarik gabeko Irlandako erregea ezizenaz ere ezaguna egin zen. Ingeles jatorriko familia protestante bateko semea zen, baina bera irlandarren alde borrokatu zen.

Charles Stewart Parnell

member of the 24th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1886ko uztailaren 1a - 1891ko urriaren 6a
Barrutia: Cork City (en) Itzuli
Hautetsia: 1886 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 23rd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1885eko azaroaren 24a - 1886ko ekainaren 26a
Barrutia: Cork City (en) Itzuli
Hautetsia: 1885 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 22nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1880ko apirilaren 15a - 1880ko maiatzaren 5a
Barrutia: Mayo (en) Itzuli
Hautetsia: 1880 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 22nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1880ko apirilaren 10a - 1885eko azaroaren 18a
Barrutia: Cork City (en) Itzuli
Hautetsia: 1880 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 22nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1880ko martxoaren 31 - 1880ko maiatzaren 5a
Barrutia: Meath (en) Itzuli
Hautetsia: 1880 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 21st Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1875eko apirilaren 19a - 1880ko martxoaren 24a
Barrutia: Meath (en) Itzuli
Hautetsia: UK Parliamentary by-election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWicklowko konderria1846ko ekainaren 27a
HerrialdeaIreland
HeriotzaBrighton1891ko urriaren 6a (45 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Familia
AitaJohn Parnell
AmaDelia Tudor Stewart Parnell
Ezkontidea(k)Katharine O'Shea (en) Itzuli  (1891ko uztailaren 2a -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMagdalene College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Londres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Irlandako Alderdi Parlamentarioa
Home Rule League

Find a Grave: 4127 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Aita lurjabe anglo-irlandar eta ama estatubatuar baten semea izan zen. Ziur aski Daniel O'Connellekin batera XIX. mendeko irlandar nazionalismoaren pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen.

1874. urtean Parlamentuko Behe Ganberan sartu ondoren, Home Rule League alderdi autonomistaren buruzagi izendatu zuten. Diziplina zorrotza ezarri zuen alderdian, eta bitartekari-lanak egin zituen kontserbadoreen eta liberalen artean. Irlandarentzako autogobernua eta Home Rule legearen aldekoa izan zen, 1875. urtetik aurrera Erresuma Batuko Komunen Ganberan Meatheko konderria ordezkatu zuen. 1877. urtetik aurrera Irlandako Lurraren Ligaren presidentea izan zen, erakunde horretan ari zela britainiar agintarien aurkako taktika eragozleak hobetu zituen.

1879. urtean Irish Land League, Nekazarien Ligako lehendakari izendatu zuten, eta nekazarien matxinada zapaltzeko 1880. urtean ezarritako legearen aurka borrokatu zen, baina porrot egin zuen. 1881ean kartzelan sartu zuten, Kilmainhamen. Kartzelan zegoela, liberalen buruzagiak, Gladstonek, proposaturiko ituna sinatu zuen (Kilmainham Treaty), eta aske utzi zuten; horren arabera, nekazarien matxinada geldiarazteko ardura hartu zuen Parnellek, Ingalaterrako gobernuaren eskaintza batzuen truke.

Handik gutxira, Irlandarako idazkari ingelesa hil zuten Phoenix Parken (1882); atentatu horrek britainiarrengan sorrarazi zuen haserreak kalte handia egin zion Parnellen politikari, eta zapalkuntza-lege berrietarako bidea erraztu zuen. 1887an, Parnell atentatuaren egileekin lotzen zuten dokumentu batzuk argitaratu zituen Times egunkariak; epaitegian, egozten zioten guztia gezurra zela frogatu ahal izan zuen. Horrek britainiarren iritzia aldatu, eta garaipena gertatu zen Home Rule Partyrentzat. Familiako arazo batek amaiera eman zion Parnellen politika-ibilbideari: bere lankide baten emaztearekin harremanak zituela eta, dibortzio-prozesu bat bideratu zen, eta Parnell errudun atera zen (1890). Gladstonek eta Alderdi Liberal osoak Parnellekin zituen harremanak eten egin zituen, eta Irlandako Elizak gogor gaitzetsi zuen; bere alderdiaren gehiengoa ere aurka jarri zitzaion. Handik gutxira hil zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Stewart Parnell