Celebesko itsasoa
itsaso
(«Celebes itsasoa» orritik birbideratua)
Celebesko itsasoa[1] (filipineraz: Dagat Selebes) edo Sulawesiko itsasoa[1] (indonesieraz: Laut Sulawesi) Ozeano Barearen mendebaldeko itsasoa da, Filipina uharteen, Borneoren eta Sulawesiren artean dagoena.[2]
Celebesko itsasoa Sulawesiko itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Indonesia Malaysia Filipinak |
Kontinentea | Hego-ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 3°N 122°E / 3°N 122°E |
Azalera | 280.000 kilometro koadro |
Sakonera | gehiena: 6.200 metro |
Geografia
aldatuIparraldean Sulu uhartedia du, Suluko itsasoan, eta Mindanao uhartea, Filipinetan, ekialdean Sangihe uharteak, hegoaldean Sulawesi eta mendebaldean Borneo. Oso itsaso sakona da (6.200 metro). 280.000 kilometro koadroko eremua hartzen du guztira.
Itsaslapurreta
aldatuCelebesko itsasoaren itzala bere faunaren aldaki handiei baino piratei zor zaie, hauek bai itsasontzi txikiak bai zamaontziak erasotzen baitituzte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.