Bretainiako dukerria (bretainieraz: Dugelezh Vreizh, frantsesez: Duché de Bretagne) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, Armorikar penintsulan Mont-Saint-Micheletik mendebalderantz eta Nantesetik iparralderantz zabaltzen zena. Hau da, Britainia historiko eta politikorekin bat egiten du, kulturan eta hizkuntzan, eta egungo Frantziako eskualdea baino handiagoa zen.

Bretainiako dukerria
Dukelezh Vreizh
Duché de Bretagne
851 – 1532
Dukerria
Bretainiako dukerriko bandera

Bretainiako dukerriko armarria

Geografia
HiriburuaEz
Nantes (de facto)
Rennes (de facto)
Vannes (de facto)
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa (ofiziala)
Bretainiera, Galo
Historia
Jenglandgo gudua851
Frantziarekin lotunea1532
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Merovingiar erregeek VI. mendean sortua, IX.an eta X. mendeetan erresuma izatea lortu zuen, gero, berriro dukerri bihurtzeko. Politikoki ez zen inoiz Karolingiar Inperioaren zati bat. Hala eta guztiz ere, bere erakundeak Mendebaldeko Frantziaren modukoak ziren. X. mendera arte bikingoen erasoak jasaten zituenez, dukeen boterea ahula izan zen.


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.