Bolueta
Bolueta Bilboko auzoa da, Begoñako barrutian kokatua. Auzoak 4.486 biztanle zituen 2006an, eta 0,77 kilometroko koadroko azalera dauka. Bolueta beti egon da altzairugintza eta industriari lotua, izan ere, Euskal Herriko lehen siderurgia modernoa bertan hasi zen, 1840ko hamarkadan eraiki zen Santa Ana de Bolueta lantegiaren bitartez.[1]
Bolueta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Boluetako geltokia eta eraikinak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′53″N 2°54′24″W / 43.24806°N 2.90667°W |
Azalera | 0,77 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.491 (2023) |
Dentsitatea | 7.131 bizt/km² |
Ondorengo urteetan, bestelako industriak garatu ziren, Cilindros Bolueta esaterako, eta industriari loturiko beste hainbat fabrika eta lantegi txiki. Industria izaera horrek eraginda, ez dira biztanle asko bizi auzoan. Dena dela, 1950eko hamarkadatik aurrera garatu zen Santutxuko auzoarekin batera, hainbat etxebizitza bloke eraiki ziren, Sagarminaga Taldea esaterako. Azken urteetan bestelako industria berriak ezarri dira auzoan, egunkari egileak, bulegoak eta kotxe saltegiak esaterako. Horrez gain, auzoan Bilbo hiriko diskoteka nagusienen bat kokatzen da, non noiz behinka kontzertuak ere eskaitzen diren.
1997ean zabaldu zen Bilboko metroaren Boluetako geltokiak auzoaren eta Bilboko erdigunearen arteko lotura indartu du. Geltokia hirian dagoen aldageltoki garrantzitsuenetako bat da, izan ere, EuskoTren eta Bilboko metroaren lotunea ematen da. Busturialdetik zein Durangaldetik datozen hainbat bidaiarik bertan hartzen dute metroa Bilbora edo beste hiri nagusietara heltzeko.
Etorkizuna eta "Zazpi Kaleak" proiektua
aldatuSanta Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresa historikoek hartzen zituzten orubeetan auzoaren etorkizuna hobetuko duen proiektua garatzen ari zen. Lantegiak saldu eta Sidenorerra igaro ziren Cilindros Boluetako langileak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak orubea erosi eta 1.100 etxebizitza eraikitzeko proiektua antolatu zuen. Auzo berria eraikitzeko bost proposamen aurkeztu ziren, eta azkenik Idom ingeniaritzak proposatutako proiektua, Bolueta Dorreak alegia, aukeratu zen.
Eraikitzen hasi diren 1.100 etxebizitzetatik, 600-700 inguru babes ofizialekoak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak eraikiko ditu. Gainontzekoak salmenta librekoak izango dira eta Sacyr Vallehermosok eraikiko ditu. Obrak 2007ko udaberrian hastea espero zen, baina Higiezinen burbuilaren ondorioz, proiektua asko atzeratu zen. Azkenean 2016. urtean, etxebizitzak eraikitzen hasi ziren[2].
Kalerik garrantzitsuenak
aldatu- Miraflores etorbidea
- Bilbao-Galdakao errepidea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ https://web.archive.org/web/20161220155342/http://www.deia.com/2016/08/12/bizkaia/bilbao/los-pisos-libres-de-bolueta-adelantan-su-comercializacion
Ikus, gainera
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
aldatu