Bohemian Rhapsody (filma)
Bohemian Rhapsody (euskaraz Bohemiar Rapsodia) 2018ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Queen ingeles rock musika taldeko Freddy Mercury buru eta abeslariaren bizitzan oinarritua dago eta taldearen Bohemian Rhapsody abesti ezagunaren izenburutik izen hartzen du. Rami Malek, Gwilym Lee, Ben Hardy, Joseph Mazzello, Aidan Gillen, Tom Hollander, Allen Leech eta Mike Myers aktoreek antzeztu zuten.
Oscarretan, bost izendapen lortu zituen, eta hauetatik lau sari eskuratu zituen, nabarmenki Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Rami Malek).
Argumentua
aldatuQueen britainiar rock musika mitikoaren buru eta abeslari nagusia izan zen Freddy Mercuryren (Rami Malek) bizitza azaltzen da, bai eta bere taldekide Brian May (Gwilym Lee), Roger Taylor (Ben Hardy) eta John Deaconekin (Joseph Mazzello) zuen harremana ere.
Aktoreak
aldatu- Rami Malek: Freddie Mercury, Queen taldeko burua eta abeslari nagusia
- Adam Rauf: Freddie Mercury gaztea
- Lucy Boynton: Mary Austin, Mercuryren neskalaguna
- Gwilym Lee: Brian May, Queen taldeko gitarra
- Ben Hardy: Roger Taylor, Queen taldeko bateriajolea
- Joseph Mazzello: John Deacon, Queen taldeko baxujolea
- Aidan Gillen: John Reid, Queen taldearen bigarren managerra
- Tom Hollander: Jim Beach, Queen taldearen hirugarren managerra
- Allen Leech: Paul Prenter, Mercuryren manager pertsonala
- Mike Myers: Ray Foster, EMI disketxeko exekutiboa
- Aaron McCusker: Jim Hutton, Mercuryren mutilaguna
- Dermot Murphy: Bob Geldof
- Meneka Das: Jer Bulsara, Mercuryren ama
- Ace Bhatti: Bomi Bulsara, Mercuryren aita
- Dickie Beau: Kenny Everett
- Neil Fox-Roberts: Austin jauna, Maryren aita
- Philip Andrew: Reinhold Mack
- Matthew Houston: Larry Mullen Jr., U2 taldeko bateriajolea
- Michelle Duncan: Shelley Stern
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)