Landare biurteroko

Biurteko» orritik birbideratua)

Landare biurteroko bat bizitza-ziklo osoa bi urtean osatzen duen landarea da.

Perrexila da landare biurterokoaren adibide garbia.

Lehenego urtean, landarearen hostoak, zurtoinak eta sustraiak hazten dira (egitura begetatiboa), eta orduan sorgorraldian sartzen da garai hotzean. Normalean, zurtoina laburra mantentzen da eta hostoak lurretik hurbil izaten dira, erroseta bat osatuz. Biurteroko ugarik hotzaldi bat behar dute loratu ahal izateko.

Hurrengo udaberri edo udan, hozitu egiten da, hau da, zurtoina edo gara luzatzen da, loreak emateko. Barazkiak hozitzea ez da komeni izaten, jateko ezegokia bihurtzen baita (gogorra eta zaintsua), hala nola uraza, espinaka eta mihiluaren kasuan. Horregatik landare hauek urteroko bezala landatzen dira. Hozitzean, landarea loretu, fruituak garatu eta haziak ematen ditu, hil baino lehen.

Biurteroko askoz gutxiago dago, urteroko edo bizikor baino.

Espezieak

aldatu

Landare biurterokoen adibide batzuk dira tipularen familiako batzuk, porrua[1] barne, azaren familiako batzuk[1], apo-belarra, perrexila, mihilua[1], Judas lorea, zerba, Dianthus barbatus, azenarioa[1] eta malba gorriak.

Baratzezainek kultibar urterokoak sortu dituzte biurteroko batzuetatik, ereindako urtean bertan loratzen direnak, hala nola kuku-prakak eta Matthiola incana.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu