Bit
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Mykx lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Aimar9 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Iura1 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Bita, informatikako oinarrizko unitatea da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari "gezur" egoera eta 1-ari "egia" egokitzen zaizkie, nahiz eta batzuetan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logikoak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Haien bitartez, multzokatuz, zenbakiak (osoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak diren datu egiturak ere adieraz daitezke.
Bit | |
---|---|
Azpiklasea | Nazioarteko Kantitate Sistema |
Neurtzen du | information (en) eta equivalent binary storage capacity (en) |
Unitate estandarretan | 0,125 B, 0,69314718055995 nat, 1 bit, 0,0009765625 Kibit eta 0,25 nibble (en) |
Ikurra | bit, b eta bit |
Biten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI aurrizkia | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobit (Kb) | 103 | 210 | kibibit (Kib) | 210 | ||
megabit (Mb) | 106 | 220 | mebibit (Mib) | 220 | ||
gigabit (Gb) | 109 | 230 | gibibit (Gib) | 230 | ||
terabit (Tb) | 1012 | 240 | tebibit (Tib) | 240 | ||
petabit (Pb) | 1015 | 250 | pebibit (Pib) | 250 | ||
exabit (Eb) | 1018 | 260 | exbibit (Eib) | 260 | ||
zettabit (Zb) | 1021 | 270 | zebibit (Zib) | 270 | ||
yottabit (Yb) | 1024 | 280 | yobibit (Yib) | 280 |
Definizioa
aldatuBita Binary digit-en akronimoa da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko digitu bat da.
Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsa dezakegu bonbila bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela.
Halaber, beste gauza asko adieraz ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, irekita edo itxita, ongi edo gaizki, etab. Guk adierazi nahi duguna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1).
Bit-en konbinazioak
aldatuBit batekin bi balio bakarrik adieraz ditzakegu, normalean 0 eta 1 adierazten dituzte. Informazio gehiago adierazteko gailu digital batean, bit kopuru haundiagoa behar dugu. Bi bit erabiliko bagenitu lau konbinazioak edukiko genituzke:
- 0 0 - Biak itzalita daude
- 0 1 - Lehena itzalita dago, bigarrena piztuta
- 1 0 - Bigarrena itzalita dago, lehena piztuta
- 1 1 - Biak piztuta dude
Lau konbinazio hauekin lau balio desberdin adierazi ditzakegu, adibidez, urdina, berdea, gorria eta magenta koloreak.
Bit segidak erabiltzean edozein balio kodifika dezakegu, zenbakiak, hitzak eta irudiak. Lau bitek nibble bat sortzen dute eta 24 = 16 balio desberdin adieraz ditzake, zortzi bitek zortzikote bat (edo byte bat) sortu eta 28 = 256 balio desberdin arte adieraz ditzake. Orokorki, n biteko sortarekin 2n balio desberdin arte adieraz ditzakegu.