Biolina igurtzitako hari instrumentu bat da, musika klasikoaren zein folkaren arloetan oso erabilia. Batzuetan, arrabita edo xirribika ere deitzen zaio, baina izatez hori antzinako beste hari instrumentu baten izena da. Biolin gehienek zurez eginda dagoen gorputz hutsa dute. Ohiko erabileran bere familiako instrumentu txikiena eta nota garaienetara heltzen dena (sopranoa) da. Biolin batek, normalean, lau soka ditu G3 (sol), D4 (re), A4 (la) eta E5 (mi) notekin, eta gehienetan arkua soketan igurtziz jotzen da. Sokak behatzekin katigatuz ere jo daiteke (pizzicato), eta kasu berezietan sokak arkuaren zurezko aldearekin kolpatuz ere bai (col legno).[1]

Biolin
Deskribapena
MotaHari igurtzizko instrumentu eta necked box lutes played with a bow (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-71
Hedadura
Jotzaileabiolin-jotzaile

Biolinak hainbat genero musikalentzat oso instrumentu garrantzitsuak dira, mendebaldeko tradizio klasikoarentzat esaterako. Orkestretan, ganbera-musikan eta baita bakarlari gisa ere erabiltzen dira. Folk musikaren hainbat adarretan ere oso erabilia da biolina, country musikan, bluegrass musikan eta jazzean esaterako. Biolin elektrikoa rock musikan eta jazz fusion generoan ere erabiltzen da. Mendebaldean ez ezik, beste hainbat herrialdetako musika eta kantetan ere erabiltzen dute biolina, Indiako musikan edota Iraneko musikan adibidez.[2]

Biolina XVI. mendean ezagutu zen lehen aldiz Italian, eta XVIII. eta XIX. mendeetan eraldaketa gehiago egin zitzaizkion instrumentuari honek soinu eta proiekzio indartsuagoa izan zezan. Europan, mendebaldeko musika klasikoan erabilitako beste instrumentu batzuk garatzeko balio izan zuen, hala nola, biola. [3][4][5]

Gaur egun biolinista eta bildumazaleek bereziki goresten dituzte Stradivari, Guarneri, Guadagnini eta Amati familiek egindako tresna historiko eder hauek, Brescia eta Cremonan (Italia) egindakoak eta baita Jacob Stainerrek Austrian egindakoak ere. Makina bat instrumentu sortu dituzte hain famatuak ez diren ekoizleek eta masa handitan ekoizten duten komertzioek, Saxonian, Bohemian eta Mirecourten adibidez. Instrumentu hauetako asko Sears and Roebuck & Companyren gisako enpresa handiek saltzen dituzte.

Biolin baten osagaiak hainbat zur motarekin egin ohi dira, eta sokak gota, perloi edo beste osagai sintetiko batzuekin. Biolinak egiten edo konpontzen dituen pertsonari luthier deitzen zaio, eta arkuak egiten edo konpontzen dituenari berriz, arkulari.[2]

Etimologia

aldatu

Biolin hitza italierako violino hitzetik dator, zeina viola hitzaren txikigarria den. Viola hitzak biolin tenorra adierazten du.

Friedrich Christian Diez (1794-1876) alemaniar filologoak dioenez, viula proventzerazko hitza vitula hitzetik dator, zeinak hari instrumentu esan nahi duen. Vitula, berriz, vitulari hitzetik dator. Azken hitz horrek, hasiera batean, «txahal bat bezala» esan nahi zuen, eta gero «poztasunez jauzi eta dantza egitea» esan nahi izatera igaro zen. Horregatik deitzen zaio vitula jendea dantzan eta saltoka jartzeko instrumentuari.[6][7][8]

Euskaraz askotan arrabita deitu izan zaio biolinari. Hau arrebèc hitz gaskoitik dator eta gerora rabel deitu zitzaion instrumentua izendatzeko erabili zen. [9][10]

Alderdi teknikoak

aldatu

Tamainak

aldatu

Biolin jolearen esperientzia eta honen besoaren luzeraren arabera neurri bateko edo besteko biolina egokituko zaio. Garrantzitsua da biolinaren tamainak bakoitzari dagozkionaren arabera jarraitzea ikasketa prozesu egoki baterako. Honako neurri hauek existitzen dira:[11]

  •  
    Biolinaren tamaina desberdinak
    4/4: Biolin-jole helduei biolin osoa edo 4/4 neurrikoa dagokie. Ikasleak 12 urte inguru dituztenean hasten dira tamaina honetako biolinak jotzen. Neurri osoko biolinetan botoitik bururako distantzia 59 zentimetro ingurukoa da eta erresonantzia kaxa, aldiz, 35-36 zentimetro ingurukoa da.
  • ⅞: biolin neurri honi "emakumearentzako biolina" deitu izan zaio, baina, oso gutxitan erabili izan da, izan ere, tamaina baxuko emakumeek ere nahiago dute biolin osoa jotzea. Biolin hau osoa baino pixkatxo bat txikiagoa da eta gutxi gorabehera 34-35 zentimetroko erresonantzia kaxa dauka.
  • ¾: 9 urtetik 11 urtera arteko biolin ikasleek erabiltzen dituzte biolin hauek eta bere erresonantzia kaxak 33-34 zentimetro inguru izaten ditu.
  • ½: 7 urtetik 8 urtera arteko ikasleei zuzenduta dago ½ biolina edo neurri erdikoa deritzona, 52-56 zentimetroko besoaren luzera dutenentzat hain zuzen. Biolin erdiaren erresonantzia kaxak 30-32cm ditu.
  • ¼: 6 urtetik 7 urtera artekoentzako biolina da, 47-51 zentimetroko besoa dutenentzakoa. Biolin honek 26-27 zentimetroko erresonantzia kaxa dauka.
  • ⅛: Biolin honen erresonantzia kaxa 27 zentimetro baino txikiagokoa da eta 5-6 urte arteko umeentzako egina dago.

Halaber, badaude biolin txikiagoak ere 3-4 urteko haurrentzako egiten direnak.[11]

Atalak

aldatu
 
Erresonantzia kaxa barrutik

Erresonantzia kaxa: Biolinak, oro har, forma ergonomiko dotore eta ederrak dituen erresonantzia kaxa bat dauka eta erdigunetik gertu bi estugune dituen forma obalatuko kaxa da, hain zuzen ere. Erresonantzia-kaxa hori bi taulaz (taula harmonikoak eta hondoko taulak), alboko estalkiez edo uztailez, eta goiko taula edo tapa harmonikoaz osatuta dago. Orkestrako biolinean, 35,7 zentimetroko luzera du, eta bi taulak eta apaingarri funtzioa ez ezik, instrumentua indartzeko funtzioa ere betetzen duten ertzez osatuta dago.

 
Biolinaren atalak

f-ak: “Belarri” bezala ere ezagutzen dira. Erresonantzia kaxaren estalkiaren erdialdean kokatzen dira, soken alde banatan simetrikoki. “Belarri” edo “efe” izeneko zuloen bitartez airea eta beraz soinua ateratzen da. Ikerketa batzuen arabera, gero eta f luzeagoa izan, soinuaren potentzia handiagoa lortzen da. Horren ondorio da, Amati, Stradivari eta Guarnerik, lehen luthierrek, biolinaren garapenean zehar gero eta f luzeagoak egin izana.[12]

Arima: Egurrezko makila txiki bat da. Erresonantzia-kaxaren barruan kokatzen da, taparen eta taula harmonikoaren artean. Zubiaren azpian dago eta soka altuen azpian perpendikularki kokatzen da. Arima biolinaren tentsioa mantentzen duen euskarria da eta erresonantzia-kaxaren barruan soinuak hobeto banatzen ditu. [1]

Lepoa eta kizkurra edo boluta: Erresonantzia-kaxaren kanpoaldean lepoa dago eta hau kizkurra edo boluta deritzon kiribil batean bukatzen da. Kizkurrean egiten diren zulotxo batzuetan lau kabilak kokatzen dira, biolinaren sokak estutzen eta askatzen dituzten egurrezko piezak. Kasu batzuetan kizkurra beste forma batzuekin ordezkatu daiteke, adibidez, lehoi buru batekin, aurpegi batekin etab. Angelu zehatz batetik ikusita, kizkurraren lerroek, perspektiban, lerro zuzen eta jarraitua egiten dute sokekin, batez ere mi eta solekin eta horizontean elkartzen dira. Horri esker, biolina noiz dagoen sorbaldan egoki jarrita jakin daiteke.

Zubia: Estalkiaren erdian dagoen egurrezko pieza bat da. Kordalerantz pixka bat okertuta egon behar du, bi f-etatik distantzia berera. Zubiak lau sokak airean mantentzen ditu eta hau ez dago estalkiari itsatsita edo iltzatuta, sokek eragiten duten presioari esker eusten baita. Bere goialdea kurbatua dago, eta, beraz, mastan zehar dauden lau sokak eta diapasoia ez daude plano berean. Soinua ahuldu nahi denean, zubiaren gainean sordina izeneko tabike bat jartzen da. [2]

Diapasoia: Lepoaren gainean diapasoia dago. Ebanozkoa izan ohi da, egur honek, hari igurtzizko instrumentuek behar duten “egur soinu” hori sortzen baitu. Ebanoa oso gogorra eta trinkoa da, eta, beraz, harien marruskadurak ez du diapasoia kaltetzen. Antzinako biolinetan bolizko diapasoiak aurki daitezke. Hari igurtzizko instrumentuen diapasoiak, gitarrarenak ez bezala, ez dauka trasterik. [13]

Kordala: Instrumentuaren gorputzaren erdia baino pixka bat beherago, zubiaren azpian, kordala dago. Hariak geldirik mantentzeko eta afinatzeko balio duten metalezko lau pieza txikiz osatzen da. [14][15][16]

 
Kuxina

Kuxina eta mentonera: XIX. mendearen amaieran Louis Spohek, biolinen kaxaren atzeko aldeari mentonera edo kuxin desmuntagarri bat gehitu zion, biolina eustea erosoagoa izateko. Kuxina kordalaren gainean jarri ohi da. Zenbat eta hurbilago kordaletik, orduan eta lerrokatuago egongo da instrumentua gorputzarekiko, eta alderantziz.

Sokak: Biolin batzuen ertzak zetaz inguratuta daude babes modura, eta askotan zeta horren koloreak eta diseinuak soka mota identifikatzeko balio du.

 
Biolinaren sokak

Soka baten soinua bere pisuaren eta diametroaren araberakoa da eta hau normalean hazbeteetan neurtzen da; gero eta soka lodiagoa izan gero eta pisu gehiago izango du. Soka pisutsuenek, tonu berdina lortzeko, tentsio gehiago behar dute arinagoak direnek baino. Presioa handiagoa izatearen ondorioz, hauen soinua indartsuagoa da. Adibidez, biolineko sokarik lodienak eta sokarik finenak, nota desberdina sortzeaz gain, soinuaren intentsitatea ere desberdina sortzen dute. [17]

Harien artean animalien tripaz eginikoak, metalikoak eta sintetikoak bereizten dira. Lehenengo egin ziren hariak ardi tripaz eginikoak izan ziren, eta hauek erabili ohi ziren beste biak agertu ziren arte. Gaur egun garestienak dira eta soinu originalaren ahalik eta antz handiena bilatzen duten musikariek erabiltzen dituzte. Hala ere, horien antza duten metalen aleazioekin egindakoak ere badira. Ondoren, metalezko hariak iritsi ziren, biolin merkeekin batera etorri zirenak. Tripekin egindakoak baino gehiago irauten dute baina malgutasun gutxiagokoak dira eta lehenago apurtzen dira. Azkenik, hari sintetikoak agertu ziren eta gaur egun gehien erabiltzen direnak dira, prezioaren eta kalitatearen aldetik errentagarrienak direlako. Bere soinuak tripaz egindakoen antza izan dezake, baina soinu distiratsuagoa sortzen dute. Gainera, metalikoekin alderatuta goxoagoak dira baina gutxiago irauten dute. [18]

Honako hauek dira biolin-jole famatu batzuek erabilitako sokak:

Jascha Heifetz: Erdiko Mi Goldbrokata; tripazko La, Re eta Sol sokak.

Nathan Milstein:  Sol Eudoxa tripazko Re. La eta Mi Goldbrokat 60. hamarkadan.

Anne-Sophie Mutter: Dominant Mi sokan Gold Label batekin.

Cho-Liang Lin: Infeld-Blue

 
Arkuaren taloia, igela eta torlojua

Arkua: Biolina arkuarekin[19] jotzen da. Hau egur zati fin eta kurbatu batez eta zaldi-zurdak edo ileak dituen zinta batez osaturik dago. Biolinaren arkuak 74 zentimetro izaten ditu eta eta hainbat atalez osatzen da. Arkuaren muturretako bati punta deitzen zaio eta besteari, burua dagoen tokiari, orpoa edo taloia. Buruan intxaurra deritzon nakarrezko apainduraz osatutako atal bat dago, ileen euskarri funtzioa betetzen duena. Buruaren kanpoko muturrean torlojua dago eta hau mugituz zurdei tentsioa eman edo askatzen zaie. Arkuaren egurra, normalean, pernanbukoaren zurarekin egiten da, nahiz eta gaur egun karbono zuntzezkoak geroz eta gehiago erabiltzen diren.

Normalean, ileak zaldi arrenak izaten dira ustez sendoagoak direlako. Inguru nordikoetako edo klima hotzetako zaldienak dira zurdarik hoberenak, bere erresistentzia eta gogortasuna handiagoak direlako, horregatik, zaldi mongoliar asko arkuak egiteko hazten dira.

Zurden koloreari dagokionez, izatez eraginik ez duela pentsatzen den arren, zuriak pixka bat finagoak direla uste da. Hori dela eta, musikari batzuek, bereziki biolontxelista eta kontrabaxista batzuek, nahiago dituzte zurda beltzak, interpretazioari izaera gehiago ematen diotela esaten baitute. Zurdak hain landuak dira, ez dutela sokara heltzeko ahalmenik eta horretan laguntzeko erretxina itsaskor bat ematen zaie jo baino lehen ileei. Hau, sonoritate ona lortzeko eta arkuaren argizariztatzearen iraupena errentagarri egiteko ere baliogarria da.

Zaintza eta mantenua

aldatu

Biolinak nahikoa erresistentzia daukanez, ez du zaintza gehiegi edo berezirik behar. Erabiltzen ez denean, kutxatila hermetiko eta bigun batean gorde behar dira, bai biolina eta baita arkua ere. Gainera gordetzerakoan kuxinaren beheko aldea kendu behar da eta arkuaren makila garbi eta ileak tentsio askorik gabe utzi behar izaten dira. Biolina ahal den heinean ondo babestuta egon behar da, batez ere hezetasunak eta tenperatura aldaketak bere egoeran eragin ez dezaten. Biolinaren garbiketari dagokionez, oihal lehor batekin edo bere garbiketarako bereziki egindako produktuekin garbitu behar da.

Biolinaren hariak jasaten duten tentsioaren eta higaduraren ondorioz, apurtu egiten dira eta horregatik komenigarria da badaezpadako soka-joko bat kutxatilan gordeta izatea. Bestalde, arkuaren zurdak ere erabilerarekin apurtu egiten dira edo beraien indarra galtzen dute. Hori dela eta, gutxi gorabehera urtean behin aldatu behar izaten dira ileak, batez ere biolina maiztasun handiarekin jotzen bada. Biolina mentoirik gabe jozen bada, lepoaren inguruan eta kokotsaren azpian zapi bat erabiltzea komeni da, biolinaren euskarria bermatzeaz gain, transpirazioak musika-tresnari eragin ez diezaion.

Oro har, biolin zaharrek edo denbora askoan jo izan diren biolinek, berriek baino soinu hobea izaten dute. Alabaina, soka berriak maiz desafinatzen dira, egonkortzeko denbora behar baitute.

Zaintzaren beste ezaugarri garrantzitsuetako bat, biolinaren soken tentsioa da. Instrumentuak denbora luzez gordeta egon behar badu, sokek ez dute tentsioan egon behar, hau da, ez dute afinatuta egon behar. Adibidez, hegazkinez harizko instrumentu batekin bidaiatu behar bada eta hariak tentsioan badaude, presio aldaketekin hautsi egin daitezke. Horretaz gain, horrela biolina beharrezkoa ez den tentsioetan egotea saihesten da.[20]

Sokek ere beraien zaintza propioa behar dute eta apurtzen direnean ez ezik, asko erabilita daudenean ere aldatu behar izaten dira, afinazioa galdu edo soinu ahulagoa sortzen dutelako.  Hariak garbi eta babestuta mantentzen badira gehiago irauten dute. Sokak aldatzeko denbora zehatzik ez dago, jotzerako orduan izandako garbitasunaren, gorputzeko izerdiaren eta beste faktore batzuen araberakoa delako. Soka erabiliak ordezko bezala ere gorde daitezke. Adibidez, soka sintetikoak 6 hilabetero aldatzea komeni da eta metalezkoek, ordea, gehiago irauten dute.  [18]

Luthierrak

aldatu
Luthierra eta biolina

Gaur egun biolinak egiteko prozesua guztiz mekanizatua dago eta zura bera ukitu ere egin gabe instrumentua egin daiteke. Hala ere, instrumentu honen fabrikazioari buruz hitz egiten dugunean, artisau-biolinari buruz hitz egiten ari gara, luthier batek egindakoari.[21]

Biolin on bat egiteak eskatzen duen zehaztasuna dela eta, lutheria artetzat hartzen da. Biolin baten fabrikazioaren zatirik handiena, eskuz egin behar den prozesu bat da eta hasierako lehengaiak hautatzen direnetik azken ukituak egiten direnera arte igarotzen den denbora, hilabete luzeetako lana izaten da.[22]

Biolin bat egiteko lehen urratsak eman baino lehen, gorputza egiteko zurezko xaflak ondo aukeratu behar dira. Sabela (aurrealdea) egiteko zura biguna izaten da, pinua edo izeia esaterako; eta atzealdea egiteko astigarra bezalako zur gogorrago bat erabiltzen da. Gehienetan bi alde hauek zur zati bat baino gehiagoz osatuak egoten dira eta biolinaren formako molde baten bidez ebakitzen dira zur puskak. Zura lantzen hasteko arrabota deritzen instrumentuak erabiltzen dira, eta ondoren gurbiarekin markak leuntzen dira. Lehen prozesu hau oso delikatua da, izan ere, xehetasunik txikienak ere instrumentuaren soinua erabat alda dezake.[21]

Ostean, kanaltxo bat egiten da gorputzaren xafla bien ertzaren inguruan eta zurezko zerrenda fin bat sartzen da bertan, maiz astigar zuriz eta udareondo tindatuz egina izaten dena. Biolinaren alboak ere astigarra eta pikozorozko blokeak molde batean sartuz egiten dira eta, ondoren, bloke horiek bata besteari eta azkenik gorputzari itsasten zaizkio. Itsaste prozesu hori, burdin berotu bat erabilita egiten da. Horrela, gorputza gainerako atalekin bateratzeko prest geratzen da.[21]

 
Biolinak berniz ezberdinekin

Instrumentuaren lepoa eta kizkurra ere, astigarra xerratuz eta zizelkatuz egiten dira. Lepoan lau zulotxo egiten dira biolinaren sokak estutu eta askatzeko kabilak jartzeko. Kabila horiek ebanoz egiten dira.[21]

Biolinaren gorputzean irekidura batzuk sortzen dira, f izenez ezagutzen direnak, forma hau baitaukate. Barnealdean, zurezko xafla luze bat jartzen da biolinaren bibrazioak banatzeko.[21]

Biolina ez da zuraren jatorrizko kolorearekin geratzen eta bernizadura prozesu luze batetik igarotzen da. Pigmentu ezberdinetako bernizak erabiltzen dira eta hiru edo lau hilabete irauten ditu bernizteak.

Gorputza bernizez beteta dagoela, diapasoia itsasten da eta amaitzeko hariak jartzen dira.[22]

Biolina, igurzten den harizko instrumentu bat izanik, arkua erabiltzen da hau jotzeko. Arkuaren ileak zaldiaren buztaneko ilez egina daude eta horiek tenkatu eta askatzeko, arkuaren muturrean dagoen torlojua biratu behar da. [23]

Biolina jotzen

aldatu

Afinazioa

aldatu
Biolinaren soka baten afinazioa

Biolina afinatzerako orduan, afinagailu elektronikoa asmatu zuten arte, piano bat edota nota hori sortuko zuen beste erreferentzia bat erabili behar izaten zen. Gaur egun, ordea, afinagailu elektronikoek jotako nota zein den identifikatzen dute eta horren arabera instrumentua zehaztasunez afinatzea errazten dute.[24][25]

Biolinak bostun perfektuetan afinatuta daude, orkestretan erabiltzen diren beste harizko gainerako instrumentu guztiak bezala (biolina, biola, biolontxeloa), kontrabaxua izan ezik. Izaera berdinarekin afinatutako instrumentu batekin batera jotzen dutenean, pianoarekin esaterako, biolinista adituek beraien afinazioa pianoaren tenperamentuarekin bat etor dadin afinatzen dute, nota diskordanteak saihesteko.

Instrumentuaren kizkurrean edo bolutan aurkitzen diren kabilak edo kordalaren gainean dauden torlojuak biratuz afinatzen da biolina. Biolinek fabrikatzen direnetik dituzte afinatzeko erabiltzen diren kabila horiek, kordalaren gaineko afinatzaile finak, berriz, aukerakoak dira. Afinatzaile fin gehienak palanka baten bidez sokaren muturra mugitzen duen metalezko torloju bat dira. Hauek afinazio-doikuntza oso txikiak egitea ahalbidetzen dute, kabilak baino askoz modu errazago batean. Horiek erloju-orratzen noranzkoan biratzean, tonua altuagoa bihurtzen da (soka tentsio handiagoan dagoelako), eta kontrako noranzkoan biratzean, tonua baxuagoa bihurtzen da (soka tentsio txikiagoan dagoelako). Lau soketako afinatzaile finak oso erabilgarriak dira altzairuzko sokak erabiltzen dituzten biolinisten artean eta baita soka sintetikoak erabiltzen dituzten batzuen artean ere. Mi soka modernoak altzairuzkoak direnez, ia beti afinatzaile fina jartzen da soka horietarako. Afinatzaile finak ez dira erabiltzen tripazko sokekin, altzairuzkoak edo sintetikoak baino elastikoagoak baitira, eta ez diete behar bezala erantzuten afinatzaile finen mugimendu txikiei.

Biolin bat afinatzerakoan, lehenik la soka afinatzen da, normalean 440 Hz-tan. Ondoren, gainerako sokak bostun perfektuen tarteetan binaka joz afinatzen dira. Batzuetan, bakarka jotzerakoan, instrumentua pixka bat altuago afinatzen da, horrela, soinuari kuttu distiratsuagoa emateko. Musika barrokoa aldiz, batzuetan afinazio baxuagoekin jotzen da, biolinaren soinua leunagoa izan dadin. Afinatu ostean, instrumentuaren zubia zuzen eta zentratuta dagoen begiratu daiteke, afinazioa ahalik eta zehatzena izan dadin lortzeko. Denbora luzez jo ondoren, kabilak txertatuta dauden zuloak higatu egin daitezke eta honen ondorioz, sokaren tonua jaitsi daiteke edo, kabila guztiz askatzen bada, sokak erabat gal dezake bere tentsioa. Hori dela eta, hauek labainkor jartzen direnean, luthier edo biolin-konpontzaile batengana eraman behar dira, ahalik eta arinen konpondu ditzan. Arazo hau saihesteko kabilak konposatu berezi batekin eginda egoten dira eta honi esker higadura agertzea atzeratzea eta kabilak leunki biratzea lortzen da.

Sol-Re-La-Mi afinazioa biolinarekin jotzen den musika gehienetan erabiltzen da, bai musika klasikoan, bai jazz eta folklore musikan. Batzuetan, beste afinazio batzuk erabiltzen dira; sol soka, adibidez, lan afinatu daiteke. Musika klasikoan afinazio estandarra ez den afinazioari scordatura deitzen zaio, estilo folkloriko batzuetan afinazio gurutzatua deitzen den arren. Musika klasikoan scordatura adibide ospetsu bat Camille Saint-Saënsen Danse Macabre da. Lan honetan biolin bakarlariaren mi soka mi♭-ean afinatua dago, konposaketari disonantzia kezkagarri bat emateko asmoarekin. Beste adibide bat, Béla Bartoken Kontrastesen hirugarren mugimendua da. Honetan, mi soka mi♭-ean dago afinatuta eta sol soka  sol♯-ean. Niccoló Paganiniren Biolinerako Lehen Kontzertuan, lau sokak tonu erdi bat altuago afinatuta daude, eta Biberren Sonata Misteriotsuan, mugimendu bakoitzak afinazio ezberdina dauka.

Beste adibide bat jartzeko, Indiako musika klasikoan, India hegoaldeko estiloan, biolinaren afinazioa Re♯-La♯-Re♯-La♯ izan ohi da. Indiako musika klasikoan tonu absolutuaren kontzeptua existitzen ez denez, musikariek ondo datorkien edozein afinazio erabil dezakete harien arteko tonu erlatiboko tarte hauek mantentzeko. Tarte hauekin beste afinazio nagusi bat Si♭-Fa-Si♭-Fa da, Sa-Pa-Sa-Pari dagokiona Indiako musika klasiko karnatiko estiloan.

Biolin gehienek lau soka dituzten arren, badaude hari gehigarriak dituzten biolinak ere, adibidez, zazpi soka dituztenak. Oro har, arkudun harizko instrumentu batek gehienez ere zazpi soka izan ditzakeela jotzen da. Zazpi soka baino gehiagorekin, ezinezkoa izango litzateke arkuarekin barneko sokak banaka jotzea. Dena den, zazpi sokako instrumentuak oso arraroak dira. Soka hauek do, fa eta si♭ tonuetan afinatuta egoten dira. Instrumentuaren luzera, edo zubitik zubira bitarteko soken luzera, biolin arrunt baten berdina bada, hau da, 33 cm baino pixka bat gutxiago, orduan biolina dei dakioke. Mota honetako tresna batzuk luzeagoak dira eta biolatzat hartu behar dira. Bost soka edo gehiago dituzten biolinak normalean jazzean edo musika folklorikoan erabiltzen dira.[26]

Nola hartu biolin bat

aldatu

Biolina jotzen hasteko lehenik eta behin kuxina ipini behar da, biolina sorbalda gainean egoki eta erosotasunez eusteko.

Kuxina jarri ondoren, biolina ezkerreko sorbalda gainean kokatu behar da eta buruaren eta sorbaldaren artean eutsi. Oso garrantzitsua da biolina ondo helduta geratzea, baita ahal den neurrian posizio erosoena bilatzea ere, modu honetan etorkizunean gerta daitezken lesioak saihesteko. [25][27]

Ezkerreko eskuko hatz lodia eta hirugarren atzamarra (hatz baliogabea) biolina eusten egon behar dira baina indar handiegirik egin gabe. Komenigarria da esku-ahurra biolinaren lepotik aldentzea baina asko behartu gabe. Besoa jarrera natural batean geratu behar da, ukondoa biolinaren erdiko zatitik behera bertikalki geratzen delarik.  [28]

Arkua eskuineko eskuarekin hartu behar da, hatz luzea eta lodia parean jarrita eta zero forma bat sortzen dutelarik. Hatz potoloa, hatz luzearen azken falangearen parean egon behar da. Gainerako hatzak ere arkua eusten egon behar dira, modu natural batean. Arkua biolinaren zubiaren eta diapasoiaren ertzaren erdian geratu behar da, bi kasutan izan ezik: soinu gehiago edota gutxiago atera nahi denean. Soinu gehiago atera nahi bada, zubitik hurbilago jotzen da eta soinu gutxiago atera nahi denean berriz, diapasoitik hurbilago. Normalean, arkuaren puntan soinu zikina saihesteko ez bada, arkua  zubiarekiko paralelo jartzen da.[3][25]

Eskuineko eskua eta soinua

aldatu

Eskuineko eskua arkua baino altuago eta apur bat jasota egon behar da. Nota berri bat jotzen hasterakoan edo arkua taloitik pasatzerakoan, eskumuturra barrurantz sar daiteke, baina ez da komeni posizio hau asko luzatzea. Besoa elastiko mantendu behar da eta kontua izan behar da ukondoa jaitsi ez dadin. Ukondoa oso behean badago besapea eta eskumuturra goregi geratzen dira, eta modu honetan zailagoa da arkua soka guztietara iristea.[29][25]

Nola sortu soinua

aldatu

Soinua sokei esker ateratzen da[30], bai arkuak duen ilezko zinta igurtzita edo baita eskuekin sokak katigatuz ere (pizzicatoa). Pizzicatoa eskuineko eskuarekin zein ezkerrekoarekin egin daiteke. Teknika hau biolinaren familiako instrumentu guztietan erabiltzen da, baina, jazz generoko baxuan teknika hau beste zenbait instrumentu edo generotan baino aurreratuago dago.

Besoa, eskua eta eskuineko arkuaren bidez kontrolatzen dira arkuaren abiadura, tonuaren kalitatea, erritmoa, dinamika, artikulazioa eta tinbre-aldaketa gehienak. Musikariak arkua sokaren gainetik igurzten duenean soka dardarazi eta modu honetan soinua sortzen du. Arkua egurrezko makila kurbatu bat da, zaldiaren buztaneko ilea tenkatuta duena. Zaldi-zurdaren berezko ehundurak eta  erretxinak arkuari soka heltzen laguntzen diote, eta horrela, arkua sokaren gainean igurzten denean, sokak nota bat jotzen du.

Arkua nota luze eta iraunkorrak edo melodiak sortzeko erabil daiteke. Harizko instrumentuez osaturiko musika talde batean, sail berdin bateko musikariek beren arkuak une desberdinetan aldatzen badituzte, nota batek amaigabeki iraunkorra iruditu dezake. Hala ere, arkua nota labur eta garbiak jotzeko ere erabil daiteke, hala nola, nota errepikatuak, eskalak eta arpegioak. Musika estilo askotan erritmo propultsiboa ematea lortzen dute honen bidez.

Arkuaren teknikak

aldatu

Teknika[31] honen zatirik funtsezkoena arkuaren heldulekua da. Hatz lodia igelaren eta arkua biribilkatzen den arteko eremu txikian tolestuta kokatzen da eta gainerako hatzak modu uniformean banatzen dira arkuaren goialdean. Hatz txikia kurbatuta dago eta hatz-punta berriz zurean, torlojuaren ondoan jarrita. Biolinak nota indartsuagoak sortzen ditu arkuaren abiadura handiagoa bada edo sokaren gainean pisu handiagoa eragiten badu. Bi metodoak ez dira baliokideak, tinbre desberdinak sortzen dituztelako; soka sakatzean, soinu latz eta biziagoa sortzeko joera dago. Soinu indartsuago bat ere lor daiteke, arkua zubitik hurbilago jarriz.

Sokarekin arkua gurutzatzen den soinu-puntuak ere eragina du tinbrean (edo "tonuaren kolorean"). Zubitik gertu jotzen bada (sul ponticello), ohikoa baino soinu biziagoa lortzen da, harmoniko altuenak nabarmenduz; baina alderantziz, diapasoiaren muturrean dagoen arkuarekin (sul tasto) jotzen bada, soinu delikatu eta etereoa lortzen da eta funtsezko maiztasuna nabarmentzen da. Shinichi Suzukik, soinu puntua Kreisler Autobidearekin alderatu zuen eta metaforaren zentzua azaltzeko soinu puntu ezberdinak autobideko erreiekin alderatu zituen.

Arku-teknika asko daude edozein estilo jotzea ahalbidetzen dutenak. Irakasle, musikari eta orkestra asko denbora luzez aritzen dira teknikak garatzen eta taldearen barruan teknika bateratu bat sortzen. Teknika horien artean legato arkua (soinu leuna, konektatua eta eutsia, melodietarako egokia), collea eta nota laburragoak sortzen dituzten arkuen barietatea daude, hala nola ricochet, sautillé, martelé, spiccato eta staccato.

Pizzicato
aldatu
Pizzicatoa

Pizzicatoa[31] arkuarekin jo beharrean, eskuineko eskuko hatzekin sokak punteatuz jotzeko teknika da eta "pizz."  laburdurarekin idazten da partituretan[32]. Batzuetan, orkestraren zatietan edo bakarlari bertutetsuen musikan, arkuaren eskua okupatuta dagoenean edo luxuzko efektu bat sortu nahi denean, ezkerreko eskuko pizzicatoa “ ” batekin adierazten da notaren azpian edo gainean. Ezkerreko eskuko pizzicatoan, bi hatz jartzen dira sokan; bata (normalean erakuslea edo erdikoa) nota egokian jartzen da, eta bestea (normalean hatz nagia edo hatz txikia) notaren gainetik jartzen da.[33] Behatz altuenak soka sakatzen du baxuenak bertan dirauen bitartean eta horrela tonu zuzena sortzea lortzen da. Punteoaren indarra handitzean, sokak sortzen duen notaren bolumena handitu daiteke. Pizzicatoa orkestra-lanetan eta bakarlari lanetan erabiltzen da. Batzuetan, biolinistek, oso aldaketa azkarrak egin behar izaten dituzte arkutik pizzicatora, eta alderantziz.

Col legno
aldatu

Col legnoa[31] (italieraz "egurrarekin"),  arkuaren ilea soketatik pasa beharrean, sokak arkuaren makilarekin jotzean datza. Arku-teknika hau gutxi erabiltzen da, perkusio soinu itzali bat sortzen baitu. Col legno pieza sinfoniko batzuetan jo izan da, bereziki Berliozen sinfonia fantastikoaren azken mugimenduko Sorginen dantzan. Saint-Saënsen Danse Macabre olerki sinfonikoan, harizko sailak col legnoaren teknika erabiltzen du dantzatzen duten eskeletoen soinua imitatzeko. Gustav Holst-en Planetak laneko Marten, col legnoa erabiltzen du bostetan errepikatutako erritmo bat jotzeko. Benjamin Brittenen The Young Person 's Guide to the Orchestra lanak percussion bariazioan col legnoa erabiltzea eskatzen du. Dmitri Shostakovitxek bere hamalaugarren sinfonian Santeko kartzelan mugimenduan erabiltzen du. Biolinista batzuk estilo honen aurka daude arkua kaltetu dezakeelako, baina, gehienek arku merke bat erabiltzen dute, gutxienez pasarteak irauten duen bitartean.[34]

Col legno
 
Col legno
Detaché
aldatu

Detachéa[35], kolpe leun eta uniforme bat da eta arkuaren abiadura eta pisua kolpearen hasieratik bukaeraraino berdinak dira.

Martelé

Mailukatua[31] esan nahi du eta indar handiko efektu bat da. Arkuarekin egiten den kolpe bakoitza indarrez eta bat-batean askatzean sortzen da. Marteléa arkuaren edozein tokitan egin daiteke. Batzuetan, arku punta batekin idatzita adierazten da.

Tremoloa
Tremoloa
aldatu

Tremoloa[31] arkuaren puntan egindako errepikapen azkarra da, normalean nota bakarrekoa, nota askorekin egindako ere izan daitekeen arren. Tremoloa notaren zurtoina zeharkatzen duen hiru lerro labur eta inklinatuko ikur batekin adierazten da. Sarri orkestra-musikan soinu efektu bezala erabiltzen da, batez ere, musika erromantikoaren garaian (1800-1910) eta opera musikan.

Legatoa
aldatu
Legatoa

Legatoa ligatura bidez adierazitako notak jarraian, hau da, soinua etengabe jotzean datza. Teknika hau ligatura deritzon kurbadun lerro baten bidez adierazten da.[36]

Staccatoa
aldatu
Staccatoa

Staccatoa nota bere jatorrizko balioa baino laburrago jotzean datza eta musikan notaren gainean jarritako puntu baten bidez adierazten da. Staccatoa legatoaren aurkako artikulaziotzat hartzen da eta teknika honek ez du soinuaren dinamika areagotzen. Teknika hau erabiltzerakoan, staccato bidez jotako nota eta hurrengo notaren artean isilune labur bat sortzen da.[37]

 
Sordinak

Metal, goma, larru edo zurezko gailu txiki bat da eta hau biolinaren zubian jarriz gero, tonu leunago eta itzaliagoa lortzeko erabiltzen da. Estilo honetan jotzen duen orkestra batean, harizko sail oso baten soinuak kalitate isila du. Sordinak[31] biolinaren bolumena eta tinbrea ("tonuaren kolorea") aldatzen ditu. Hau adierazteko ohiko italiar oharrak con sord edo con sordino dira, "sordinarekin" esan nahi duena; eta senza sord, “sordinarik gabe” esan nahi duena.

Badira metalezko, gomazko edo zurezko sordina handiagoak, praktika-sordina edo hotel-sordina deritzenak. Sordina horiek, oro har, ez dira interpretazioan erabiltzen, biolinaren soinua moteltzeko baizik, praktika-eremuetan edota hoteletako geletan adibidez. Halaber, praktikarako badago sordina duen biolina ere, erresonantzia kaxarik gabeko biolina. Zenbait konpositorek praktikarako sordinak erabili dituzte efektu berezi bat lortzeko, adibidez, Luciano Beriok biolinerako Sequenza VIII.aren amaieran.

Ezker eskua

aldatu

Ezker eskuko hatzak solte utzi behar dira, erraztasunez mugi daitezen[25][38]. Nota bakoitza jo baino lehen atzamarrak altxatu egin behar dira, berriz ere soka behar beste indarrez zapaldu dezaten. Hatza soka gainean jarri baino lehen hatz-mamiarekin zapalduko dela ziurtatu behar da.

Hatzak altxatu eta berriz ere sokaren gainean jartzeko prozedura ahalik eta berdinen egin behar da. Horrez gain, erabili den indarra arkuarekin egindakoaren berdina edo handiagoa izan behar dela kontutan izan behar da.

Goranzko eskalak egitean, hatzak jartzen joango dira, hurrenez hurren, eta beheranzko eskaletan berriz, bata bestearen atzetik altxatzen joango dira.

Ezkerreko eskuak sokaren soinu-luzera zehazten du, eta, beraz, hatz-mamiekin diapasoiaren kontra sakatuz, tonu desberdinak sortzen dira. Biolinak sokak gelditzeko trasterik ez duenez, gitarran ohikoa den bezala, interpreteak zehazki jakin behar du hatzak soketan non jarri afinazio egokia lortzeko. Eskalak eta arpegioak praktikatuz eta entzumena trebatuz, memoria muskularraren bidez, biolinistaren ezkerreko eskuak notak intuizioz aurkitzen ditu.

Hatzak 1etik (hatz erakuslea) 4ra (hatz txikia) zenbakitzen dira. Normalean noten gaineko zenbakiak 0 hatzarekin adierazteak, soka airean jo behar dela esan nahi du.

Posizioak

aldatu

Biolina ezker eskua posizio ezberdinetan jarriz jotzen da. Posizio hauetako bakoitzak eskua mugitu gabe 24 nota jotzea ahalbidetzen du. [25]

 
Lehenengo posizioko noten taula

Lehenengo posizioa, ikasle gehienek hasieran ikasten dutena, harizko instrumentuen artean gehien erabiltzen den posizioa da. Gazte orkestra hasiberrientzako musika gehiena lehen posizioan egon ohi da. Afinazio estandarreko posizio honetan dagoen notarik baxuena do3 airean da; notarik altuena, lehen posizioan, laugarren hatzarekin jotzen da mi sokan, si5 bat. Eskua lepotik igota, lehen hatzak bigarrenaren tokia hartzen du, hau da, bigarren posizioa. Lehen hatzari lehen postuan hirugarren hatzaren lekua hartzen uzten dionean, musikaria hirugarren posiziora pasatzen da, eta horrela hurrenez hurren. Posizioa aldatzeari eskuarekin lotutako mugimenduarekin, desplazamendua deitzen zaio eta intonazio zehatza eta soinua legato (ligadura) leun batean mantentzen dituen desplazamendu eraginkorra teknikaren funtsezko elementua da. Sarritan, "hatz gidari" bat erabiltzen da; aurreko posizioan azken nota jotzen duen hatzak soka ukitzen jarraitzen du, posizio berrian ere leku egokian amaitzeko. Posizioak ikasteko ariketetan, "hatz gidaria" bokalizatu egiten da sokan gora edo behera egiten den bitartean, musikariak entzumena behar bezala trebatzeko. Dena den, ariketa horietatik kanpo, oso gutxitan entzun beharko litzateke.

Behe posizioetan egiten diren desplazamenduetan, ezker eskuko erpurua instrumentuaren lepoan gora edo behera mugitzen da behatzekiko posizio berean egoteko. Posizio hauetan, hatz lodia aingura bezala hartzen da, eta bere kokapenak interpretearen kokapena definitzen du. Oso posizio altuetan, hatz lodia ezin da gainerako hatzekin mugitu, instrumentuaren gorputza tartean jartzen delako. Horren ordez, hatz lodiak tresnaren lepoa inguratzen du, lepoa gorputzaren eskuineko zatiari lotzen zaion puntuan kokatzen da, eta bertan irauten du hatzak posizio altuetan mugitzen diren bitartean.[31]

Posizio baten ohiko konpasetik kanpo inolako desplazamendurik gabe jotako nota bati luzapena deitzen zaio. Adibidez, la sokaren hirugarren posizioan, eskua, naturalki, lehen hatzarekin ren kokatzen da, eta laugarrenarekin solean. Lehenengo hatza doraino beherantz luzatzen bada, edo laugarren hatza la bateraino gorantz, luzapen bat egiten ari da. Luzapen bat nota bat edo bi posizio batetik kanpo daudenean gertatzen da eta normalean tonu bat edo tonuerdi baino ez da mugitzen. Biolinaren posizio baxuenari "posizio erdia" deitzen zaio. Hatz lodiaren posizioa "erdiko posizioan" eta lehenengoan berdina izan ohi denez, hobe da esku osoaren atzeranzko luzapen gisa hartzea, benetako posizio gisa baino.

Biolinaren mailaren goiko muga, neurri handi batean, interpretearen trebetasunak zehazten du. Posizioen izenak, batez ere, beheko posizioetarako eta metodo eta ikasketa liburuetarako erabiltzen dira, arrazoi honegatik, ez da oso ohikoa zazpigarren posizioa baino altuagoa den zerbaiti buruzko aipamenak entzutea. Posizio altuena, izatez, 13. posizioa da. Posizio oso altuak erronka tekniko bereziak dira, bi arrazoirengatik. Lehenik eta behin, noten arteko tartea askoz ere estuagoa da posizio altuetan, eta, ondorioz, notak belarriz errazago aurkitzen dira. Bigarrenik, sokaren soinu-luzera askoz laburragoa da posizio oso altuetan, erronka bat da eskuineko besoarentzat eta arkuarentzat instrumentua modu eraginkorrean jotzea. Instrumentu bat zenbat eta finagoa (eta garestiagoa) izan, orduan eta gaitasun handiagoa dauka diapasoiaren goialderaino tonu on bat mantentzeko, mi sokaren tonu altuenetan hain zuzen.

Nota guztiak (re airean notaren azpitik daudenak izan ezik) soka batean baino gehiagotan jo daitezke. Harizko instrumentuen diseinu estandarreko ezaugarri bat da hau, baina pianoaren kasuan ezberdina da, izan ere, bere 88 notetako bakoitzak kokapen bakarra dauka. Adibidez, biolinean la nota, hau da, la airean, la sokan re sokan eta sol sokan jo daiteke. Soka bakoitzak tonu kalitate ezberdina du, soken pisu eta lodiera ezberdinengatik eta baita beste soka batzuen erresonantziengatik ere. Adibidez, sarritan, sol sokak oso soinu osoa eta ozena duela uste da, bereziki egokia erromantizismo berantiarraren musikarako. Hau sarri adierazten da musikan marka batekin, adibidez IV (laugarren sokan jo behar dela adierazten duen zenbaki erromatarra). Sokak finenetik, hau da, altuenetik (I) baxuenera (IV) zenbatzen dira. Partituran argibide espliziturik eman gabe ere, biolinista onek beren jakituria artistikoa erabiltzen dute nota edo pasarte jakin batzuetan zein soka jo aukeratzeko.

Harmonikoa

aldatu
Harmonikoa

Hatz-mamiarekin soka pixka bat ukitzean, baina indarra egin gabe, eta, ondoren, punteatu edo sokan arkua igurtzita, harmonikoak sortzen dira[31]. Hauek tonu arruntaren ordez, nota altuagoa ematen dute. Nodo harmoniko (harmonikoak sortzen diren puntua) bakoitza, sokaren zatiki oso batean aurkitzen da, adibidez, sokaren luzeraren herenean edo erdian. Harmonikoak musikan, notaren gainean zirkulu txiki bat jarriz edo noten burua diamante formakoa eginez adierazten dira. Bi harmoniko mota daude: naturalak eta artifizialak, bigarren motakoei gezurrezko harmonikoak ere esaten zaie.

Harmoniko naturalak soka airean jotzen dira. Soka airean jotzen denean ateratzen den tonuari, oinarrizko frekuentzia deitzen zaio. Lehen harmoniko naturalak, beraz, oinarrizkoaren multiplo osoetan gertatzen dira, bigarren harmonikoa frekuentzia horren gainetik dagoen lehen tonuan, eta horrela hurrenez hurren. Bigarren harmonikoa sokaren erdian dago eta sokaren tonua baino zortziren bat altuago da. Hirugarren harmonikoa sokaren hirugarrenetan dago eta oinarrizko frekuentziaren gainetik zortziren bat eta bosten bat jotzen du. Bigarren harmonikoarena da soinu argiena eta garbiena sortzen duena. Hirugarren harmonikoa eta hurrengo bakoitiak zailagoak dira jotzen.

Harmoniko artifizialak naturalak baino zailagoak dira, soka gelditzea eta horren gainean harmonikoa jotzea eskatzen baitute. Zortzigarrenak erabiliz (lehen hatzaren eta laugarren hatzaren arteko distantzia normala edozein posiziotan), laugarren hatzarekin nota gelditua baino laurden altuago bat joz gero, laugarren nota harmonikoa sortzen da. Harmoniko bat ondo jotzeko, beharrezkoa da hatzen kokapena eta presioa, arkuaren abiadura, presioa eta zundaketa-puntua kontuan izatea.

Hatz harmonikoak hirugarren maior batean ere jo daitezke, nota pultsatuaren gainetik (bosgarren harmonikoa), edo bosgarren altuago batean (hirugarren harmoniko bat). Hauek gutxiagotan erabiltzen dira; hirugarren maiorraren kasuan, nota geldia zein ukitua altuak izan behar dira, bestela harmonikoak ez du hain erraz soinurik egiten. Bosgarrenaren kasuan, luzapena biolin-jole askorentzat erosoa dena baino handiagoa da. Errepertorio orokorrean ez dira seigarrena baino zatiki txikiagoak erabiltzen, batzuetan zortziren bateko zatikiak erabiltzen direna arren. Musikaria ona izanez gero hamabigarrena bezain zatiki txikiak ere jo ditzake.

Biolinaren literaturan, batez ere XIX. mendekoan eta XX. mendearen hasierakoan, harmoniko artifizialen pasarteak aurki daitezke. Bi adibide aipagarri Vittorio Montiren Csárdás sail oso bat eta Piotr Ilich Tchaikovskyren Biolinerako Kontzertuaren hirugarren mugimenduaren erdialdeko pasarte bat dira. Paganiniren Biolinerako I. Kontzertuaren hirugarren mugimenduaren atal bat, harmonikoetan geldialdi bikoitzeko hirugarrenak dira.

Sokak higatuak, zikinak eta zaharrak daudenean, harmonikoek tonuan zehatzak izateari utz diezaiokete. Arrazoi honegatik, biolinistek hariak erregulartasunez aldatzen dituzte.

Bibratoa

aldatu
Bibratoa

Bibratoa tonuaren bibrazio arin batek sortutako soinuaren ondulazioa da, ezkerreko eskuaren eta besoaren mugimenduarekin sortzen dena. [39] Mugimendu honetan, eskuaren edo besoaren zati batzuek esku har dezaketen arren, azken emaitza, hatz-mamiaren mugimendu bat da. Honek soka dardarkariaren luzeran aldaketa arin bat eragiten du, hau da, tonuaren ondulazioa eragiten du. [40] Bibratoak ezer gutxi egiten du nota desafinatu bat disimulatzeko, hau da, bibratoa ez da desafinazioaren ordezkoa. Intonazioa lantzeko eskalak eta beste ariketa batzuk jo ohi dira, bibratorik gabe, lana errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Ikasleei kontrakorik esan ezean, bibratoa egin ohi den zerbait dela erakusten zaie. Hala ere, esan beharra dago hori joera bat besterik ez dela; ez dago ezer partituretan biolinistak bibratoa jotzera behartzen dituenik. Musika barrokoan eta biolin tradizionalaren estilo askotako lanetan bibratoaren erabilera oso mugatua da. [30]

Bibratoa eskumuturraren eta besoaren mugimenduen konbinazio egoki baten bidez sortzen da. Metodo horietako bat, esku-bibratoa (edo eskumuturreko bibratoa) izenekoa, eskua eskumuturretik atzerantz kulunkatzean datza, oszilazioa lortzeko. Beste metodo batek, besoko bibratoak, tonua ukondotik mugitzen du. Teknika hauen konbinazioari esker, musikariak efektu tonal ugari sortzen ditu. Biolineko bibratoa, estilo eta gustu askotarako gai artistikoa da; izan ere, hainbat irakaslek, musika-eskolek eta musika-estilok hainbat bibrato estilo bultzatzen dituzte. Hala ere, gehiegizko bibratoa gogaikarria izan daiteke. Akustikari dagokionez, bibratoak soinuari interesa ematen dio [41] eta instrumentuaren soinuari [42] [43] "distira" edo "bizitasuna" gehitzen dio. Bibratoa, neurri handi batean, biolinistaren diskrezioaren menpe uzten da. Bibrato mota ezberdinek aldarte ezberdinak ematen dizkiote piezari, eta bibrato gradu eta estilo ezberdinak, sarri, biolinista ezagunetan nabarmentzen diren ezaugarriak dira.

Trinoa

aldatu

Trinoa iraupen bereko bi noten segida azkar eta txandakatua da, horien artean tonu edo tonuerdi baten distantzia utzita. [44]

Batzuetan bibrato mugimendu bat erabil daiteke trino efektu azkar bat sortzeko. Efektu hau errepikatzeko, nota gelditzen duen hatzaren gainetik dagoen hatza, sokatik pixka bat kanpo jartzen da (soka gelditzen duen hatzaren kontra irmoki presionatuta), eta bibrato-mugimendu bat egin daiteke. Bigarren hatzak oszilazio bakoitzarekin pixka bat soka ukitu egingo du beheko hatzaren gainetik, eta tonua bibrato zabal baten eta trino oso azkar baten arteko nahasketa baten antzera kulunkaraziko du. Horrek nota altuenaren eta baxuenaren arteko trantsizio ez hain zehatza ematen du, eta interpretazio-aukeraren bidez aplikatu ohi da. Trino-teknika honek trino erditonaletarako edo posizio altuetan dauden trinoetarako bakarrik balio du (noten arteko distantzia txikiagoa den kasuetan); izan ere, nota nagusian dagoen eta azpian dagoen hatza ukitzea eskatzen du, trinoa egin daitekeen distantzia mugatuz. Posizio oso altuetan, trinoaren distantzia hatzaren zabalera baino txikiagoa denetan, trino bibratoa da trinoaren efektuetarako aukera bakarra.

Akordeak, soka bikoitzak/hirukoitzak

aldatu

Soka bikoitza, soka bi aldi beretan jo eta bi tonu jarraitu sortzen direnean gertatzen da[31]. Soka bikoitza edozein posiziotan egin daiteke, posizio batean modu naturalean jo daitekeen tarterik zabalena zortzigarren bat izanik.  Hala ere, errepertorio aurreratuan, batzuetan, soka bikoitzak egin behar izaten dira hamarrenetan edo gehiagoko tarteetan, eta, ondorioz, ezkerreko eskuko hatzak luzatuta egoten dira.

Aldi berean jo behar diren hiru edo lau nota adierazten direnean, biolin-joleak akordea banatu egiten du, eta lehenik beheren dauden nota bat edo bi jotzen ditu, ondoren altuagoak direnekin jarraitzeko eta, horrela, lau notak aldi berean eman izan balira sortuko litzatekeen efektuaren antzekoa sortzen da. Egoera batzuetan, soka hirukoitza jo daiteke, baina, arkuak ez ditu berez hiru soka batera joko. Hala ere honen abiadura eta presio nahikoa badago biolin-joleak hiru notako akorde bat jotzen duenean, arkuaren ileak hiru sokaren gainean tolestu daitezke aldi baterako. Hau, kolpe gogor batekin lortzen da, normalean igeletik gertu, eta tonu gogor eta oldarkor bat sortzen du. Orkestretan soka bikoitzak, noizbehinka, zatitu egiten dira, eta musikarien artean banatzen dira, nota baxuenetik nota altuenera. Soka bikoitzak banatzea ohikoa da orkestra-errepertorioan biolinek akonpainamendua jotzen dutenean eta beste instrumentu edo atal batek melodia jotzen duenean.

Arpegioa (hiru akorde)

Genero batzuetan, normalean musika barrokokoan eta lehenagokoetan, ez dira egokitzat hartzen ez akorde zatituak ez soka bikoitzak; biolin-jole batzuek akorde guztiak arpegiatzen dituzte, nota guztiak edo gehienak banaka joz, lotutako figura gisa idatziak izan balira bezala. Hala ere, biolin modernoen garapenarekin, triple-stop soka hirukoitza naturalagoa bihurtu da zubia ez delako hain kurbatua. Zenbait musika-estilotan, hari irekiko bordoi bat jo daiteke, batez ere ondoko soka batean idatzitako pasarte batean, oinarrizko laguntza emateko. Hau ohikoagoa da tradizio folklorikoetan musika klasikoan baino.

Soka airean

aldatu
Sokak airean (Sol-Re-La-Mi)

Ezkerreko eskuko hatzak soka zapaldu gabe, soka bat igurtzi edo punteatzen denean, soka airean jotzen ari dela esaten da[31]. Honek, soka bat zapaltzen denean sortzen den soinuarekin alderatuta soinu ezberdina sortzen du, askeago bibratzen baitu. Soka airean jotzerakoan, ezinezkoa da bibratoa erabiltzea. Aipatutako soinu aldaketa hori saihesteko, tradizio klasikoan, biolinistek, soka gurutzaketa bat edo posizio aldaketa bat erabiltzen dute, bereziki mi sokan, sarritan soinu latza sortzen duelako. Hala ere, egoera batzuetan soka irekia efektu artistiko bat lortzeko erabil daiteke. Eskalen edo arpegioen pasarte azkarretan, soka ireki bat erabil daiteke, notak ez badu tinbre latz bat jotzeko eta garatzeko denborarik. Folklore musikan, fiddlingean eta beste musika genero tradizional batzuetan, airean dauden hariak, beraien tinbre ozenagatik erabiltzen dira.

Soka ireki bat eta ondoko soka batean zapaldutako nota bat aldi berean joz gero, gaita baten antzeko soinua sortzen da eta teknika hau konpositoreek musika folklorikoa imitatzeko erabiltzen dute. Batzuetan, bi notak berdinak dira eta hau beharrezkoa izan daiteke bolumen handiagoa behar denean ere, bereziki orkestraren interpretazioan. Biolin klasikoko lan batzuek konpositoreak biolin-joleari soka airean jotzeko eskatzen dioten oharrak dituzte, horrek sortutako sonoritate bereziagatik.

Ikasketa prozesua

aldatu

Gaur egun, biolinaren pedagogiak eta bere irakaskuntzak, aurreko garaietako metodo ezberdinen eraginak biltzen ditu. Suzuki metodoa gailentzen da biolinaren hastapen gisa. Hala ere, oro har, metodo gehienek nabarmentzen dute, musika-hezkuntzaren arloan txikitatik hastea garrantzitsua dela, izan ere, giro egokia bultzatu eta biolinaren pedagogiaren arloan ikuspegi berriak garatzen laguntzen du.  Egun, musikariaren egoera fisikoari eta alderdi psikologikoei garrantzi handia ematen zaie biolinaren irakaskuntzan. XX. mende osoan zehar, metodologiek giharren tentsiorik gabeko ohiturak garatzea bilatu eta mugimendu askeekin jotzea bultzatu zuten. Gaur egun, ordea, metodologia gehienak bat datoz jarrera txar batek gorputzaren mugikortasunean eragin oso negatiboa izan dezakeela esatean, batez ere hasiberriengan. Biolinaren jarrera ez da jarrera estatikotzat hartu behar, baizik eta jarrera dinamiko eta eroso gisa. Garai honetako metodologia gehienek diotenez, jarrera onaren eta eskuak eta besoak egoki erabiltzearen arteko erlazio egokiak biolin-joleek sarritan jasaten dituzten min eta eragozpenak saihesten ditu. Laburbilduz, jarrera funtsezko abiapuntua da, eta hortik abiatuta lortzen du mugitzeko askatasuna eta oreka, jarrera zuzena bada. Jarrera horren abantaila batzuk arnasketa, erosotasuna eta jotzerako orduan erresistentzia dira.[45]

Hasiberrientzat postura hori lortzeko modurik onena biolinista profesionalak jotzen ikustea eta norberaren jarrera ispiluaren aurrean zuzentzea da. Egia da, mundu guztiak ez duela modu berean jotzen, baina pixkanaka norberarentzako zuzenena eta erosoena den jarrera aurkitzen da.[25]

Aipatu bezala, biolinaren ikaste prozesurako metodo anitz dauden arren, Suzuki metodoa da azken mendean zehar eragin eta ospe handiena izan duen metodoa.[45]

Suzuki metodoa

aldatu

1945en Sinichi Suzukik sortutako Talentuaren hezkuntza, irakaste metodoa, mundu osoan zehar hedatu da eta haurren hezkuntzan teoria askoren garapenari bidea zabaldu dio[46]. Metodo hau ideia bakar batean oinarritzen da, hain zuzen, “ama hizkuntza” deritzon ideian. Suzuki konturatu zen haurrak beraien ama hizkuntza zehaztasun handiarekin ikasten dutela eta gaztetatik ikasten hasiz gero, musikan ere berdina gertatu zitekeela. Horrenbestez, gakoa oso gaztetan hastean dago metodo honen arabera, haurrek 3-4 urte inguru dituztenean. Horrela, gaitasun handia garatzen laguntzen die.

Suzuki metodoaren abantailetako bat, informazioa buruan geratzeko erraztasunean dago, haurrak oso txikitatik hasi ahal direlako erritmoak eta melodiak ikasi eta errepikatzen. Prozesu horretan pieza laburretatik hasi eta pixkanaka pixkanaka lan luzeagoetara pasatzen da. Gainera, hasieran haurrei ez zaie solfeoa jakitea eskatzen, musika soinu-hizkuntza bat bezala ulertzen baitu metodo honek.

Ikasleek astero banakako klaseak izateaz gain, taldekakoak ere izan behar dituzte, bi egoera desberdin horietan garapen egokia izan dezaten. Bakarkakoak barneko garapenean laguntzen du eta taldekoak, berriz, erantzukizuna eta independentzia eskaintzen ditu.

Haurrek, bestalde, beraien buruari egindako grabazioak aztertuz ikasi behar dute, ikaste prozesuaren garapena handiagoa izan dadin eta entzuten ere ikas dezaten.

Ikaste prozesu horrek gurasoen rola goraipatzen du, eta haurraren klaseetan egon behar dutela dio, izan ere, haur baten eragin nagusia bere gurasoengandik dator eta horrela haurrek segurtasuna izateaz gain, musika-hezkuntza zoriontasunarekin lotuko dute. Horretaz gain, irakaslea ere garrantzitsua da guzti honetan eta bere erantzukizuna hartu beharko du, pedagogia berri eta eraginkorrena ikasteari utzi gabe.[46]

Biolina jotzerakoan lehen pausuak

aldatu

Biolina ikasterako orduan instrumenturik zailenetako da, gauza asko izan behar baitira kontutan eta batez ere, hatzak inolako laguntzarik gabe leku egokian jarri behar baitira. Gainera, arkuaren posizio desegoki bat hartuz gero erraza da zarata desatsegin bat sortzea.

Ikasterako orduan emaitza onak izateko, 45 minuturo 10 minutuko atsedenaldi bat egitea gomendatzen da. Bestalde, nekea agertzen den momentuan ere atsedenaldi bat egitea garrantzitsua da. Izan ere, posizio horretan egotea nekagarria da  eta emaitza onak izateko beharrezkoa da jarrera on bat mantentzea jotzen ari zaren bitartean. Hasiberriek, egunean ordu eta erdi ikasiz gero, hobekuntza oso handiak izango dituzte eta jarrera ere naturaltasunez jartzen hasiko da.

Oso aspergarria dirudien arren, ikasten hasteko orduan hoberena, eskalak egiten hastea da, horrela, notak non dauden ikasi eta belarrira ohitzen hasteko. Gainera, grabagailu batekin norberaren soinua grabatzen joatea komeni da eta jo ostean hura entzun eta aztertzea, entzuten ikasteko. Belarria egin ahala diapasoiaren gainean nota egokia bilatzea errazten joaten da eta afinazioa hobetu egiten da desafinazioak berehala zuzentzeko gaitasuna garatzen baita.[25]

Arkuari dagokionez ere garrantzitsua da hasieratik eskuaren jarrera on bat hartzea. Hau ondo hartzen ikasteko teknika bat arkua hartu baino lehenago arkatz batekin egitea da. [25][47]

Hatz luzearekin eta lodiarekin zero bat egin eta azken hau hatz luzearen azken artikulazioaren parean jarri behar da. Ostean, arkatza jarri behar da hatzen artean, hain zuzen ere, hatz lodiaren muturrak eta hatz luzearen azken artikulazioak osatzen duten pintzan.[25]

Jarrera hori mugitu gabe, hatz nagia luzearen ondoan jarriko da, hatz erakuslea pixka bat bananduta eta alboetan arkatzaren erdiaren artikulazioaren parean bermatuta, eskumuturra arkatzaren gainetik jarriko du, bihurgune txiki bat osatzen duelarik. Alabaina, mundu guztiak ez du berdin-berdin hartzen. Hau da, gorputz guztiak (besoak, eskuak, etab.) ez dira berdinak, eta bakoitzak bere modua aurkitu behar du deskribatutako oinarrizko posizioaren arabera.[25]

Ikaste prozesuari dagokionez, biolin jole hasiberriak sokak airean jotzen hasten dira, eta ondoren nahiko tonalitate errazekin jarraitzen dute, La Maior eta Sol Maior kasu. Eskala eta doinu errazak irakasten zaizkie.[26]

Hasiberriei, batzuetan, diapasoian zinta batzuk jartzen zaizkie ezker eskuko hatzak behar bezala kokatzen ikasteko, baina azkar uzten dituzte aurrera egin ahala. Oso erabilia den beste markatze-teknika bat diapasoian dauden tinta zuriz eginiko puntutxoena da, hauek higatu egiten dira praktika erregularreko aste batzuen ondoren. Teknika hori, zoritxarrez, batzuetan entzumen-entrenamendu egokiaren ordez erabiltzen da, behatzak begien arabera jartzea gidatuz, eta ez entzumenaren arabera. Bereziki musika ikasteko lehen etapetan, erabilgarria da soka airean jo eta nota bereko nota zapaldu bat jotzea, afinazioa zuzentzen ikasteko. [26]

Biolina jotzerakoan sortu daitezkeen minak

aldatu

Biolina jotzerakoan gorputz osoa erabiltzen da, bereziki, lepoko, sorbaldako, besoko, besaurreko eta eskuko muskulu eta artikulazio ugari.[48]

 
Tendinitisa

Artikulazio eta muskulu horiek minak jasan ditzakete, hainbat faktoreren ondorioz. Biolina jotzeak, gorputza jarrera asimetrikoetan jartzea eskatzen du eta horrek muskulatura kargatzea dakar. Bestalde, teknika okerrak edo aukera anatomikoen aurkakoak direnak erabiltzeak ere minak sor ditzake.[48]

Patologia hauek hiru kategoriatan banatzen dira, min larriak, kronikoak eta endekapenezkoak hain zuzen. Min larriak noizbehinka eta bat-batean agertzen direnak dira eta, beraz, eboluzio-denbora gutxi dutenak. Mota horretako adibideak hauek lirateke: muskulu-espasmoak, kalanbreak, kontraktura "berriak", muskulu-gainkargaren sindromea, tendinitis batzuk, min zerbikala, gerrialdeko mina eta abar. Kronikoak berriz eboluzio luzeena duten lesioak dira, hala nola tendinitisa eta kontraktura zaharrak, kapsulitisa, sindrome azpikromala, epikondilitisa, epitokleitisa, haitzarte torazikoaren sindromea, karpo-tunelaren sindromea eta abar. Azkenik, endekapenezko patologiak funtzio anatomikoen pixkanakako galera dakarte, denboraren joanak eragindako higaduraren ondorioz. Mota honen barruan bilakaera luzeko artritisa eta, batez ere, artrosia aipa genitzake.[48]

Horregatik garrantzitsua da patologia horiek prebenitzea, lesioa agertzea saihesteko. Bestalde, min horien diagnostiko eta tratamendu goiztiarra oso garrantzitsua da, baita gaixotasunaren garapena geldiaraztea eta errehabilitazioaren bidez ondorioak saihestea ere. Hori horrela izan ezean, instrumentista batzuen karrera eten edo, batzuetan, amaitu egin daiteke.[48]

Gaixotasun horiek saihesteko modurik onena, biolin-jole bakoitzari egokitutako ariketak egitea da. Ariketa horiei esker, muskuluak mugiarazi, bizkarrezurraren malgutasuna landu, uzkurtutako gorputz-atalak luzatu, musikaria jotzen ari den momentuan luzatuta dauden muskuluak gogortu, nerbio sistema erregulatu etab. egiten da. Horretarako, ariketa fisioterapeutikoak, automasajea, ariketa terapeutikoak, Yoga, Tai Chi, Chi Kung, Pilates, hidroterapia, balneoterapia eta bestelako teknikak erabil daitezke.[48]

Historia

aldatu

Aurrekariak

aldatu

Biolinaren aurrekariak, ia giza zibilizazioaren hastapenetan kokatzen dira, Indiako kristo aurreko 5000. urte inguruan, ravanastron deritzon instrumentuarekin, edo Persia eta Ipar Afrikan rebab deritzon harizko instrumentuarekin.[49] Europako arkuzko instrumentu guztien aitzindari zuzena da Arabiako rebaba (ربابة). Instrumentu hau garatuz joan zen eta IX. mendean bizantziar liran eraldatu zen, geroago europar rebecean.[50][51][52] Ziur aski, lehen biolin sortzaileak bizantziar liraren garapen eta eraldaketa ugaritan oinarritu ziren. Hari familiako lehen instrumentuak hari pultsatuzkoak ziren, adibidez, lira greziarra da familia honetako lehen instrumentuetako bat. Bi haridun arkuzko instrumentuak bertikalki jarrita jotzen ziren eta arkua harien gainean kolpatuz ateratzen zen soinua. Instrumentu hauek jatorriz Asia erdialdeko kulturetakoak zirela esan ohi da, gaur eguneko Mongoliako Morin huur eta Kazakheko Kobyzen antzekoak direlako. Hori dela eta uste da, instrumentu horien eratorriak Asia mendebalde eta ekialdetik, [53][54] Ekialde Erdirainoko merkataritza bideetatik zehar hedatuko zituztela.[55][56]

Ez hain antzinakoak, baina, oraindik ere urrutiko denboretakoak, biolinaren aitzindaririk hurbilekoenak aurkitzen dira: viellea eta rotta. Erdi Aroko bi instrumentu hauek, arkuarekin jotzea ahalbidetzen zuen aldaketak izan zituzten, besteak beste diapasoia jartzea atzamarrak erresonantzia kaxaren gainetik jarri ahal izateko. Biolinaren garapenean zehar, bere sonoritatea hobetzeko zulo batzuk jarri zitzaizkion.

Gaur egun ezagutzen dugun biolinaren beste arbaso hurbil batzuk, lira da braccio eta viola da braccio dira. Bere izenak dioen bezala instrumentu hauek besoarekin jotzen ziren, gerora, biolinaren garapenean posizio, teknika eta postura aldaketa batzuk jasan zituen arren.

Biolinaren behin betiko garapena, ordea, XVI. mendearen lehen erdian hasi zen, Italian hain zuzen ere. [49]

Biolinaren jaiotza

aldatu

Gaur egun ezagutzen dugun biolinaren jatorria nahiko misteriotsua da. Lehen aldiz, 1520ko hamarkadan entzun zen instrumentu honen agerpena, [57] gutxi gorabehera “violino” eta “vyollon” hitzen agerpenarekin batera.[58] Garai horretan oso hedatuak zeuden rabela edo gamba biolaren oinordeko gisa agertu zen biolina.[57] Instrumentu honen eta bere afinazioaren lehen deskribapen zehatzetako bat, Jambe de Ferren musika 1556an Lyonen argitaratu zen Epitomean egin zen. Garai honetarako biolina jada Europa osora hedatzen hasia zen.[58] Lombardia eskualdeko mapa batean, biolinaren historian kokatzeko baliagarriak diren erreferentzia puntu batzuk identifikatu ziren: iparraldean, Alpeak eta Suitzako muga; Milan, Venezia eta historia honetako hiririk garrantzitsuenak, Brescia, Cremona eta Bergamo.[59]

Cremonako luthierra

Biolinak bakarrik egiten ez zituzten arren, musika-tresna honen lehen sortzaileak, Giovanni Giacomo Dalla Corna eta Zanetto de Michelis da Montechiaro izan ziren. Garai horretan biolina ez zegoen guztiz garatuta eta bertsioetako batzuek hiru soka baino ez zituzten. Bresciako lehen biolin sortzaileak Gasparo di Bertolotti da Saló eta bere ikaslea zen Giovanni Paolo Maggini izan ziren.[59]

Lau sokako biolinik zaharrena 1555ean egin zen,[59] Cremonan (Italian), Andrea Amatiren tailerrean hain zuzen ere. Luthier honek bere lehen biolinak 1564an egin zituen, Karlos IX Frantziako errege izango zenarentzat.[57] Frantziaren eta Italia iparraldearen arteko harreman politiko estuei esker, 1560 inguruan, Karlos IX.a Frantziakoak hogeita hamazortzi musika-tresnako eskari berezi bat egin zion Amati familiari, hain zuzen ere, hogeita lau biolin, sei biola eta zortzi txelo eskatu zizkien. Amati familiaren lan on eta oparoa zela eta 1600. urte aldera, Bresciatik Cremonara aldatu zen biolin-fabrikazioaren nagusitasuna.[59] Momentu horretatik aurrera, musika tresna herrikoi bat izatetik, erregeari zegokion instrumentu bat izatera igaro zen. Horrela, Cremona biolinaren jaioterria bihurtu zen. Lutheria ogibide bihurtu zen eta lanbide hau ikasi nahi zutenentzat prestakuntzak eta klaseak hasi ziren.[57]

Cremonako eskola famatua Antonio Amatik, Girolamo Amatik eta bere semeak, Niccolò Amatik sortu zuten. 1630ean, izurri bubonikoaren epidemia batean, biztanleriaren gehiengoa hil egin zen, Niccolò Amatiren gurasoak eta bi arrebak barne. Gertaera honen ondorioz bera izan zen Italia iparraldean bizirik geratu zen biolingile bakarra eta beraz jakintza horiek zabaldu zitzakeen bakarra. Amatiren ikasleen artean Girolamo Amati II eta Andrea Guarneri  aurkitzen dira eta argi ez dagoen arren, Antonio Stradivari ere bere ikaslea izan zela uste da.[59]

Biolinaren garapena

aldatu

Biolinak gaur egun daukan forma XVI. mendearen erdi aldera lortu zuen eta ondorengo mendeetan zehar hobekuntzak gehituz joan zitzaizkion.[22] Amatiren lantegiko ikasle batek instrumentu honen historian mugarri bat ezarri zuen, Antonio Stradivarik hain zuzen. Berak biolinaren kalitatea hobetzeaz gain, hau luxuzko instrumentu bihurtu zuen.[57] 1644-1737 urte bitartean Antoni Stradivari luthier famatuaren eskutik sortutako biolinak historian zehar egin diren biolin perfektuenak direla esan ohi da eta, horrenbestez, garai hartatik hona aldaketa txikiak baino ez ditu jasan biolinaren diseinuak. Stradivari familiak egindako biolin askok, gaur egun oraindik soinu perfektua sortzen jarraitzen dute.[22]

Biolina musika klasikoan sartu zuen lehen pertsona Claudio Monterverdi izan zen, historiako lehen operatzat hartzen den 1607ko Orfeo lanaren bidez. Momentu horretatik aurrera biolinaren estatusak gora egin zuen eta nobleziara iritsi zen.[60]

Giovanni Battista Fontana eta Biagio Marini dira 1630 aldera biolinerako sonatak idatzi zituzten lehenak. Gasparo Florencio Zanettik 1645ean biolinaren lehen posizioari buruzko liburu didaktikoa idatzi zuen. 1625ean Antoine Fourètierek, bere hiztegi unibertsalean, jada erreparatu zuen autore askok eta askok biolina instrumentuen errege bezala ikusten zutela. Biolinak Orfeon egindako lehen agerpen xume horretatik hogei urtera jada bazeukan musika klasikoan onarpena. [61]

Bestalde, biolinerako idatzi ziren lehen lanak ez ziren biolin bakarrarentzako idatzi, trisonata bezala ezagutzen diren abesti polifonikoak ziren. [62] Dena den, biolina oraindik ez zen haintzat hartzen, gaur egun egiten den bezala. Biolina eta, oro har, musika, ez ziren haintzat hartu geroagora arte.[60] Horrela bada, biolina instrumentu berria izanik, musikariak esperimentazio lanak egiten hasi ziren instrumentuari zukurik handiena ateratzeko. [63]

Garai horretan gainera, hari igurtzizko instrumentuak jotzen zituzten musikariek, bibratoari uko egiten zioten. Bibratoa, trinoa, mordatoa edo antzerakoak apaingarri bat bezala ikusten ziren eta beraz, gaur egun ezagutzen dugun bibrato jarrai hori ez zen erabiltzen.[64]

Biolin eta orkestrarako kontzertuaren genero musikala barrokoan jaio zen (1600-1750), eta erromantizismo garaian lortu zuen puntu gorena Ludwig van Beethoven, Félix Mendelssohn, Johannes Brahmsi esker izan zen. [59]

XVI. eta XIX. mendeetan zehar biolinaren formari dagokionez musika-tresna honen soinuan eragin zuten hainbat eraldaketa gertatu ziren. Besteak beste, diapasoia luzatu zen eta, horrela, nota altuagoak jo ahal izan zituzten. Gainera, egur zati honen okerdura ere apur bat areagotu zen eta, horri esker, bolumen altuagoak lortu ahal izan zituzten. Hori zela eta orkestretan biolinaren ospea areagotu egin zen. Tonu altuagoak lortzeko, orokorrean harizko instrumentu guztien lepoa pare bat zentimetro luzatu zen. Bestalde, Louis Spohrrek XIX. mendean biolinaren euskarria hobetu zuen kuxina asmatu zuen.[65]

Industrializazioa

aldatu

Artisau-lanaren banaketak eta manufaktura industrialak biolinaren fabrikazioan aro berri bat ekarri zuten eta biolinaren tinbrearen kalitateak txarrera egin zuen. Lehen biolin fabrika 1790 inguruan sortu zen Mirecourten, Frantzian.[66]

Europako beste hiri batzuk ere biolinaren ekoizpen masiboa jarraitu zuten. Biolin fabrikatzaileak Italiako instrumentu zaharrak erosi eta aztertzen hasi ziren eta antzinako estiloko instrumentuak ekoizten hasi ziren.[66]

Luthier famatu batzuk instrumentua sortzeko prozesua arintzeko teknika batzuk egiten hasi ziren. Jean Baptiste Vuillaume kasu, eskola frantsesaren aita eta bere biolin "gorriengatik" ospetsua (1999ko "Biolin Gorria" ekoizpen zinematografiko ospetsuarekin zerikusirik ez daukana). Berak biolinaren lehorketa prozesua bizkortzeko egosketa bezalako metodoak erabili zituen, keztatzea eta egurren tratamendu kimikoen erabilera bezalako teknikekin eta prozedura hauei bernizarekin egindako esperimentuek jarraitu zieten. Esperimentu hauen formulak Stradivari bezalako luthierren sekretua zirela esan ohi da.[66]

«Antzinako» instrumentuen eskariak gora egiteak, instrumentu faltsuak eta imitazioak agertzea ekarri zuen. Batzuen arabera, Vuillaumek Niccoló Paganiniren Guarneri biolina hain zehaztasun handiarekin imitatu zuen, ezen Paganini berak ere ezin izan zuela originala ezagutu.[66]

XX. mendea

aldatu

1918-1938 gerraosteko garaitik aurrera, kontzertu gehiago idazten hasi ziren. Gizateriarentzat garai latza eta zurrunbilotsua izan zen arren, musika klasikoaren arloan maisulan ugari agertu ziren.

Honen arrazoi nagusia, Europa osoko egoera ezegonkorra izan liteke, izan ere, musikari askok, aldi baterako, beste herrialde batzuetara emigratu behar izan zuten, eta, ondorioz, balio handiko lanak eraman behar izan zituzten beraiekin. Hindemith, Schoenberg, Stravinsky eta Bartok izan ziren besteak beste errealitate hau bizi beharra izan zuten biolin-jole ezagunenak. Baina ez ziren bakarrak izan, beste musikari askok ere bizi izan zuten egoera hau, eta hala eta guztiz ere, biolinerako kontzertuak idaztea ahaztu gabe, musika sortzen jarraitu zuten.[67]

XIX. eta XX. mendeetan zehar Frantzian, Saxonian, Mittenwalden (gaur egungo Alemanian), Tirolen eta Bohemian (Txekiar Errepublika) biolin ugari egin ziren. Gutxi gorabehera zazpi milioi instrumentu eta arku egin ziren. Horietako asko artisau anonimoek egin zituzten, modu azkar eta ekonomiko batean. Gaur egun, Txina, Errumania eta Bulgariako instrumentuekin hornitzen da merkatu hau. [68]

XX. mendearen hasieran, musika barrokoarekiko interesak eta garaiko instrumentuen eskasiak, instrumentuak zehaztapen barrokoak jarraituz egitea eragin zuen. Gaur egun,  garai bateko "instrumentu originalaren" erabilera aldarrikatzen duten musika klasikoa jotzen duten taldeek ere ez dituzte garaiko instrumentuak jotzen. Luthier ospetsuek egindako instrumentu gutxi batzuk dauden arren, instrumentu hauetako asko antzinako teknikarekin egindako erreprodukzio modernoak dira. Hauek beraien sonoritateagatik dira baliotsuak eta ez beraien antzinatasunagatik. Antzinako biolinek eta benetako "originalek" prezio oso altuak dituzte, eta bildumazale edo musikariek benetako altxor bezala gordetzen dituzte.[67]

Biolin elektrikoa

aldatu

XX. mendeko iraultzaz geroztik, teknologia berriek musikaren mundua ere eraldatu zuten, besteak beste, biolin elektrikoaren sorrerarekin. Lehen, biolin elektrikoa 1874 urtean agertu zen baina hauen erabilera 1920ko hamarkadan hasi zen. 1900. urtetik aurrera egon zen biolin elektrikoa, herri musikan nagusitzen hasi zenean eta, horregatik, gaur egun asko dira instrumentu hauen melodia erabiltzen dutenak.

Biolin elektrikoen salmentak gora egin zuen 30eko eta 40ko hamakadetan Electro Stringed Instrument Corporation, National String Instrument Corporation eta Vega Company konpainien eskutik. 1958an, Fenderrek biolin elektriko bat aurkeztu zuen baina erretiratu egin behar izan zuen.[69]


Biolin elektrikoa, izatez, irteera elektronikoko seinale bat daukan biolin bat baino ez da. Izan ere, biolin elektronikoa transduktore elektroniko bati lotutako biolin akustiko bat izan daitekeen arren, normalean guztiz elektrikoak izaten dira.[70]

 
Biolin elektrikoa

Biolin klasikoak ez bezala, elektrikoak plastikoz eginda daude, eta horregatik ia edozein forma har dezakete. Normalean forma arinak izaten dituzte, hura eutsi eta maneiatzea errazagoa eta erosoagoa izateko.

Instrumentu hau gainera, perfektua da soinu berriak sortzeko, izan ere, anplifikadore baten laguntzarekin soinua aldatzen, erreberberazio eta distira ezberdinak sortzen edo bestelako soinu esperimentuak egiten jolastu daiteke. Rock eta bestelako generoetako musikari askok, honelako teknikak erabiltzen dituzte beraien  abestiei kolore berezi bat emateko. Horretaz gain, biolin elektrikoari esker kontzertuetan agertokia mikrofonoz betetzea ekiditen da eta estudioetan grabaketak egiteko ere oso ondo etortzen da.

Ikasterako orduan ere, instrumentu honek abantaila asko ekarri zituen, aurikularrak jarrita arazorik gabe ikastea ahalbidetu baitzuen.[69]

Instrumentu askoren gorputza sendoa da, eta horrek eszenatoki baten anplifikazio handiaren azpian, instrumentuen gorputz hutsaren erresonantzien atzera-elikadura ekiditen laguntzen du. Hala ere, biolin akustiko baten tinbrea erresonantzia hauen ondorioz sortzen da, eta horregatik biolin elektriko batek akustiko batek baino soinu "gordinagoa" izaten du. Normalean, biolin elektrikoek diseinu minimalista eta ez oso tradizionala izaten dute, pisua ahalik eta txikiena izateko.[70]

Gainera, instrumentu elektrikoek, biolinak tartean, akustikoak baino eraldaketa gehiago jasaten dituzte, adibidez, sokak gehitu, soka sinpatetikoak edo baritonoak jarri edo bestelakoak, musikariaren nahieran.[70]

Arkuaren historia

aldatu
 
Arkuaren puntak

Zaila da biolinaren historiaren misterioa argitzea, musika-tresna honek gaur egungo formara iritsi arte kultura ezberdinetatik izandako migrazioa ulertzea konplexua den era berean. Bide luze honetan zehar teknika, osagai, eta formak garatuz joan ziren, besteak beste, arkua agertu zen. Elementu honek jatorri zalantzagarria daukan arren, jakina da arku modernoaren garapena François Tourte (1774 – 1835) erlojugileari esker hobetu zela, bere aitak eta anaiak egin zuten bezala.[71]

Azken honi zor zaio arkuak egiterako orduan pernanbuko-zuraren erabilera. Egur hau arkua egiteko materialik onena da, elastikotasun, pisu eta erresistentzia egokiak dituelako. Pernanbukoa (Paubrasilia echinata) jatorriz Brasilgo zuhaitza da eta Amazoniaiko floran bakarrik aurkitzen den espezie bat da. Horregatik, zur hau arkuen fabrikazioan erabili izanak, espezien iraupenaren alde egiten dutenen artean kontzientzia zabaldu du. [71]

Viotti, Kreutzer eta beste biolin-jole batzuen aholkua jarraituz, Tourtek biolinaren arkuaren luzera 74-75 zentimetrotan zehaztu zuen. Biolinaren arkua zaldiaren buztaneko ilez egindako ehun eta berrogeita hamar bat zurdaz eratuta dago. Zurda hauen kalitateari buruzko eztabaida ugari egon dira historian zehar, baina, beti erabili izan dira zaldi arren ileak, emeenak gernuaren ondorioz ahulduta egon zitezkeelakoan. Hari igurtzizko musikari batzuen ustetan, zurda hoberenak Siberiako edo Mongoliako zaldienak dira; beste batzuek gainera, zurda zuriak hoberenak direla esan ohi dute. Alabaina, arkuen kasuan ile zuri puru hori lortzeko dekolorazio prozesu batetik pasa behar dira eta, horren ondorioz, apurkorrak bihurtzen dira.[71]

Gaur egun, Kanadako, Australiako, Hungariako, Errusiako eta Hego Amerikako lurralde batzuetako zaldien zurdak erabiltzen dira eta ile bakoitza 0,4 bat milimetrokoa da. Ile hau Anthrenus museorum larbaren edo museoko kakalardoaren jakia denez gero, ilean agertu daitezkeen gaixotasunak ekiditeko intsektizidak erabiltzen dira. Bestalde, gomendagarria da arkuak eguzkiaren argitan jartzea, larbak agertzea saihesteko.[71]

 
Biolin baten Arkua

Biolina munduan zehar

aldatu

Biolinak betidanik arrakasta handia izan du mundu osoan zehar, bere aldakortasun, tamaina txiki eta pisu gutxiari esker.[72] Gainera, biolinak, herri musikariek musika idatziarekiko duten jarrera ere aldatu du[73]. Europako klase sozial desberdinen arteko lotura egitea ere lortu zuen eta bidaia honetan zehar aldatu eta egokitu egin den arren, gaur egun ere ospe handia izaten jarraitzen du.

Europa

aldatu
 
Hardanger-a

Europako herrialde askotan, biolina beren kulturetan sartu zen dantza eta musika herrikoiarekin bat eginez.[74] Bere hedapen zabalari esker, ordura arte musika akademikoari erreserbatutako agertokietara iritsi zen eta ondare tradizionalaren balioa nabarmentzeko aukera eman zuen.

Iparraldeko herrialdeak

aldatu
  • Finlandia: XVII. mendean, biolina Europa erdialdeko dantza-musikan sartu zen (polska, polka, mazurka, koadrila, balsa eta minuet), pelimanni edo purppuri izenarekin ("popurrí" dantzarako suitea), finlandiar musikaren genero nagusia bihurtu zena.[75]
  • Norvegia: Hemen ere, XVII. mendean agertu zen biolina, slåtter izeneko dantza-musika kontinentalarekin. Biolinari eraldaketa batzuk egin zitzaizkion eta modu honetan hardanger izeneko instrumentua izatera heldu zen. Instrumentu honekin batera, landa-musika jotzen zuten bikote-dantzak egiten ziren festetan. XIX. mendean, jotzeko teknika eboluzionatu egin zen emigrante estatubatuarren itzulerarekin eta dantza berri eta dibertigarriagoen etorrerarekin.[75]
  • Suedia: XVII. mendean iritsi zen biolina gammaldans dantza-musikara. XIX. mendean erlijioak biolina deabruarekin parekatzen zuten eta hortik spelmans musikan akordeoiarekin batera erabiltzen hasi ziren. Bestalde, biolin nyckelharpa ere erabili zuten.[75]
  • Lituania: XVI. mendetik aurrera, hiru eta bost soka artean zituzten etxean egindako biolinek, smuikak deiturikoek. Musikariek, batzuetan, egur zati txiki bat jartzen zioten erresonantzia kaxan soinua aldatzeko.[75]

Herrialde anglosaxoiak

aldatu
  • Erresuma Batua: Biolina iritsi zenean, Eskozian berehala ordezkatu ziren rabela eta Erdi Aroko biolina. Shetland uharteetan zegoen biolina bularraren kontra eusten zen eta biratu egiten zen arkuarekin soka ezberdinetara iritsi ahal izateko. Galesen, ffidilak, crwtha ordezkatu zuen XVIII. mendean, baina nobleziarik gabeko herri instrumentu bat zenez, ia han desagertu zen. Ingalaterran XVII. mendean viola da gambarekin lehiatu zuen, baina azkenean dantza-musikan errepertorio onbera bat aurkitu zuen.[75]
  • Irlanda: Biolinank dantza-musikan aurkitzen du bere osotasuna. Adibidez, Kevin Burke The Bothy Band taldeko musikari irlandarra, biolin jolea da.[75]

Ekialdeko herrialdeak

aldatu

Musikari ijito eta juduek biolina jotzeko estilo berezia garatu dute, izan ere, musikari bidaiariek, instrumentuaren eramangarritasuna berehala ikusi zuten. Ekialdeko herrialdeetan dantzak eta ezkontza-ospakizunak garrantzi handikoak dira eta biolina bertan garatu da. [75]

  • Hungaria: Ijitoei eta erromaniei instrumentu eramangarri eta moldakor honek azkar piztu zien interesa. XV. mendean jada, txindata eta biolinez osatutako multzoak aurkitzen ditugu eta garai hartako instrumentu herrikoitzat hartzen dira. Elek Bacsik edo Roby Lakatos bezalako bertutetsuak izan ziren besteak beste biolin jole famatuak.[75]
  • Moldavia: zazpi soka dituen biolin bat dago, zalantzarik gabe, gadulkaren eragina duena (biolin bulgariar bat).[75]
  • Polonia: instrumentuak harrera oso ona izan zuen herrialde honetan eta dantzetarako oso erabilia izan zen.[75]
  • Serbia: folklorean biolina hirukotean jotzen da.[75]

Mediterraneoko herrialdeak

aldatu
 
Paris 1845, kaleko biolin-jolea
  • Albania: Gerren arteko garaian marko danbor batekin batera jotzen zen.[75]
  • Espainia: biolina XVI. mendean agertu zen, baina modu diskretuan.[75]
  • Frantzia: XVII. mendean agertu zen musika herrikoian. Dantza alpetarretan erabiltzen zuten bereziki baina erdialdeko beste eskualde batzuetan ere ageri zen.[76]
  • Bretainia: biolina Bretainiako musika tresna tradizionaletako bat da. Bere praktika, batzuetan, Frantziako beste eskualde batzuenaren ezberdina da.[75]
  • Grezia: ijitoen eraginez nagusitu ziren. Bi modutan jo ohi zuten, bularrean edo kokots azpian.[75]
  • Italia: musika klasikoarekin batera, biolinak helmuga folklorikoa izan zuen eta eskualde askotan dantzak laguntzeko jotzen zen. XIX. mendean, organettoaren lehiari aurre egin behar izan zion. Herrialdearen hegoaldean, dantza terapeutiko tarantelarretan ere erabili zuten.[75]
  • Portugal: herrialde honek bere kolonietan zehar biolinaren hedapenari garrantzi handia eman zion.[75]

Afrika iparraldea

aldatu
 
Marokoko kaleko biolin-jolea

Biolina Magrebeko herrialdeetan (Maroko, Aljeria, Tunisia, Egipto) eta arabiar-andaluziar musika artistikoa jotzen zuten takht taldeetan sartu zen XIX. mendean. Biolina bertikalean jotzen zen eta kamân, kamanja, kemala edo baita jrâna ere deitzen zitzaion. Nuba artera ezin hobeto egokitzeaz gain, genero erdi klasiko eta herrikoi askotan integratu zen harizko orkestra edota firqa modura. XX. mendean zehar, Tunisia eta Egipto berriz jantzi ziren mendebaldeko estiloan. Ridha Kalai, Abdou Dagher eta Jasser Haj Youssef izan ziren biolin-jole nagusiak. Jasser Haj Youssef, jazzean ere ezaguna, biolin arabiarra biola d 'amore batera egokitu zuen lehen biolin-jolea izan zen.[75]

Ekialde Erdia

aldatu

Biolina XIX. mendetik aurrera ekialdeko musikaren parte da eta aldaketa organologikorik gabe iraun duen arren bere teknika eta jotzeko posizioa aldatu egin dira.[75]

  • Iran: biolina oso ezaguna egin zen eta kamanche biolina ordezkatu zuen Irango musika artistikoa interpretatzen duten taldeetan. Biolin eskola handi bat sortu zen.[75]
  • Turkia: biolina Turkiako musika artistikoan sartu zen eta kemençe biolinaren ordezkoa bihurtu zen makamen interpretazioetan. Ijitoek ere musika herrikoian erabili zuten.[75]
 
Indiako biolin-joleak

Biolina asko jo izan da Indiako musikan XVIII. mendetik hona, batez ere musika karnatikoan, baina baita indostanikoan ere. Instrumentu klasiko bihurtu zen laster batean. Bakarkako instrumentu bezala, perkusio instrumentu batekin lagunduta, zein abeslari eta dantzarientzako laguntzaile bezala erabiltzen zen. Biolinaren bertsio herrikoi bat ere badago rebec izenarekin, antzinako Portugalgo Goa probintzian. Azken hau modu berezian jotzen da. G2 - D3 - G3 - D4 akordea erabiltzen da soloetan eta G3 - C3 - G3 - C4 gizonezkoen ahotsarentzat (SA - Pa - SA - PA). Instrumentua ahuspez eusten da, ezker eskua libre utziz eta burua musikariaren orkatilan jarrita, hankak gurutzatuta, eta atzeko kopa bularrean jarrita. Horrela posible da musika honetan hain ohikoak diren glissandoak (jâru) egitea.[75]

Biolina, pixkanaka-pixkanaka, esraj eta dilruba biolak ordezkatzen ari da musika erdiklasikoan, baita partitura zinematografikoetan ere. Sri Lankan aurki daiteke, ravikinna deitzen den tokian, baita Bangladeshen ere.[75]

Asiako hego-ekialdea

aldatu

Biolina, noizean behin, antzinako herrialde kolonial hauetan ere aurkitzen da.

  • Indonesia: portugaldarrek biolina XVII. mendean sartu zuten biola izenarekin. Esklaboek ganbera-orkestrak jotzen zituzten etxe kolonialetan. Javako gamelan gandrungean ere entzun daiteke.[75]
  • Malaysia: biolina gorteko orkestretan sartu zen biola izenarekin. Europako estilora afinatutako instrumentu honek, tokiko dantzekin edo antzerkiekin batera jotzen duten taldeak ere biltzen ditu.[75]
  • Filipinak: espainiarrek ere eraman zuten biolina kolonia honetara, eta bertako musikariek serenatak jotzen zituzten europar estiloan. Handik urrutieneko etnietara ere hedatu zen, gologod edo gitgit izenarekin.[75]

Amerika

aldatu

Ipar Amerika

aldatu

Irlandar, eskoziar, eskandinaviar eta eslaviar migrazio masiboaren ondorioz, mota askotako dantza eta estiloak garatu ditu.

  • Kanada: musika klasiko edo modernoan garatu zen biolina. Jean Carignan bezalako biolinista tradizional handiak sortu ziren eta Quebeceko eta Brunswick Berriko musika tradizionalean biolina inkorporatu zuten.[75]
  • Estatu Batuak: Biolin tradizio handia dago herri honetan ere eta jendeak besoan, bularrean edo masailean jotzen du scordatura erabiliz.[75]

Hego Amerika

aldatu

Espainiar eta portugaldar kolonoek hona ere ekarri zituzten biolinak eta herritarrek ongi onartu zuten instrumentua beren kulturetan.

  • Guatemala: XVII. mendetik aurrera, maiak rabela jotzen hasi ziren, monoxilo zurezko bloke batean zizelkatutako erresonantzia kaxa batekin.[75]
  • Jamaika: biolina oso ezaguna egin zen. Dantzarako musikan eta Floridako estiloan jotzen zen, bularraren kontra eutsita. "Banbuzko biolin" bat ere bazegoen. Oraindik berdea zegoen banbuzko sekzio batekin egiten zen, zeinetatik soka moduko lau zerrenda askatzen ziren; banbuzko arkua ere uretan murgildu behar zen jo aurretik.[75]
  • Mexiko: biolina indigenen talde batzuek hartu zuten, baina, batez ere, mariatxien edo huapangoen talde tradizionaletan agertzen da. Rabel-a amerindiar batzuek ere erabiltzen dute.[75]
 
Brasileko rabeca-jolea
  • Panama: biolinak hiru sokako rabela ordezkatu zuen.[75]
  • Argentina: bertako batzuk biolina jotzen hasi ziren. Santiago del Estero probintzian ere jotzen da, tokiko dantzak interpretatzeko, zamba adibidez, baina ez da kokotsaren azpian jotzen, bularraren kontra baizik. Biolinero deitzen zaie.[75]
  • Bolivia: Amazoniako oihanaren bihotzean orkestra barrokoak daude (misiolariek osatuak), ahozko tradizioaren bidez ondare musikal bakarra gorde dutenak.[75]
  • Brasil: herrialde honetan rabecaren aldaera dago, jatorriz Portugalgoa dena.[75]
  • Kolonbia: rabel-a herrialdeko elizetan jotzen zen XVIII. mendean.[75]
  • Ekuador: amerindiarrek rabel izeneko bertsio rustikoa ere jotzen dute.[75]
  • Paraguai: misiolariek amerindiarrengana eraman zuten, hauek ere biolina jotzen baitzekiten. Pieza kreolak eta barrokoak jotzen dituzte.[75]
  • Peru: indiarrek baltsa zurezko biolin bat egiten dute bi sokekin, kitaj deitzen dena.[75]

Biolina genero ezberdinetan

aldatu

Musika klasikoa

aldatu

Barroko garaitik hona, biolina musika klasikoaren instrumenturik garrantzitsuenetako bat izan da hainbat arrazoirengatik. Biolinaren tonua beste instrumentu batzuen gainetik nabarmentzen da, lerro melodiko bat interpretatzeko egokia delako. Musikari on batek, biolina oso arina denez, nota azkar eta zailen sekuentziak jo ditzake.[77]

 
Biolina orkestretan zuzendariarekiko ezkerreko aldean kokatzen da.

Orkestran

aldatu

Biolinak orkestra baten zati garrantzitsu bat dira eta bi ataletan banatuta egoten dira, lehen eta bigarren biolinak bezala ezagutzen direnak. Konpositoreek melodia lehen biolinei ematen diete normalean, posizio altuagoak erabiltzen dituen zati zailago bat. Aldiz, bigarren biolinek harmonia, akonpainamendu-patroiak edo melodia lehen biolinek baino zortziren bata baxuagoa jotzen dute. Orkestratik kanpo ere, bestelako taldeetan agertu izan da biolina, adibidez, ganbarako musikan. Harizko laukote batek lehen eta bigarren biolinentzako zatiak ditu, baita biola zati bat ere, eta baxuko instrumentu bat, biolontxeloa edo, gutxitan, kontrabaxua izaten dena.[77]

Biolina Jazzean

Biolina jazzean instrumentu solista gisa agertu zeneko lehen erreferentziak XX. mendeko lehen hamarkadetan dokumentatuak daude. Joe Venuti, jazzeko lehen biolin-joleetako bat, 1920ko hamarkadan Eddie Lang gitarra-jolearekin egindako lanagatik da ezaguna. Ordutik biolinista inprobisatzaile asko izan dira, Stéphane Grappelli, Stuff Smith, Eddie South, Regina Carter, Johnny Frigo, John Blake, Adam Taubitz, Leroy Jenkins eta Jean-Luc Ponty kasu. Jazzeko biolinistak ez diren arren, Darol Angerrek eta Mark O 'Connorrek genero hau jotzen eman dituzte beraien ibilbidearen urte gehienak. Yilian Cañizares suitzar-kubatar biolinistak jazza eta Kubako musika nahasten ditu.[77]

Indiako musika klasikoa

aldatu
Musika indiarra Biolinarekin

Biolin indiarra, funtsean, mendebaldeko musikan erabiltzen den instrumentu bera den arren, ezberdina da zentzu batzuetan. Instrumentuaren IV eta III hariak (Sol eta Re Mendebaldean afinatutako biolin batean) eta II eta I hariak, (La eta Mi) sa-pa (do-sol) bikotea deiturikoak dira, eta soinu berdina dute baina zortziko bat mugituta daude. Tonikako sa (do) ez da finkoa, modu aldakorrean afinatzen baita abeslari edo interprete nagusiari egokitzeko. Musikariak instrumentuari eusteko duen modua ere, mendebaldeko musikatik Indiako musikara aldatu egiten da. Indiako musikan, musikaria lurrean esertzen da, hankak gurutzatuta eta eskuineko oina aurrean duela. Instrumentuaren biribilkia oinaren gainean dago. Posizio hori funtsezkoa da ondo jotzeko, Indiako musikaren izaera dela eta. Eskua diapasoi osoan mugitu daiteke, eta ez dago posizio finkorik ezkerreko eskuarentzat; beraz, garrantzitsua da biolina posizio egonkor eta geldi batean egotea.[77]

Herri musika, rocka eta popa

aldatu

1970eko hamarkadara arte gutxienez, herri musika mota gehienek arkudun hari-atalak erabiltzen zituzten. Batez ere, hogeiko hamarkadan eta hogeita hamarrekoaren hasieran asko erabili ziren herri musikan. Hala ere, swing musikaren gorakadarekin, 1935etik 1945era, soken soinua sarri erabili zen big bandetako musikari osotasun handiagoa emateko. Swing aroaren ondoren, 1940ko hamarkadaren amaieratik 1950eko hamarkadaren erdialdera arte, sokak pop musika tradizionalean berpizten hasi ziren. Joera hau 1960ko hamarkadaren amaieran bizkortu zen soken erabileraren berpizte garrantzitsu batekin, bereziki soul musikan. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako Motowneko grabazio herrikoiek sokazko instrumentuak bilatzen zituzten neurri handi batean, haren testura bereizgarriaren zati gisa. 70eko hamarkadan disko musikaren gorakadak joera honekin jarraitu zuen, hau da, harizko instrumentuen erabilera intentsiboarekin orkestra herrikoietan (adibidez, Love Unlimited Orchestra, Biddu Orchestra, Monster Orchestra, Salsoul Orchestra, MFSB).[77]

 
Eric Stanley musikagile eta biolinista biolina jotzen

1980ko hamarkadan, ordea, elektronikoki sortutako musikaren gorakadarekin, biolinen erabilerak behera egin zuen, teklatu batek jotako soken soinu sintetizatuek bere tokia hartu baitzuten. Hala ere, biolina ohiko rock musikan oso gutxi erabili den arren, rock progresiboan aurrekari batzuk ditu (adibidez, Electric Light Orchestra, King Crimson, Kansas, Gentle Giant). 1973ko RDM italiarren Contaminazione albumean, biolinek sintetizadoreei aurre egin behar zieten ("la grande fuga"). Biolina, batzuetan, britainiar folk-rock musikaren zati izan da, Fairport Convention eta Steeleye Span bezalako taldeetan esaterako.[77]

Crossover musikaren ospeak, XX. mendeko azken urteetatik aurrera, biolina herri musikaren esparrura ekarri du eta talde herrikoiek biolin elektriko eta akustikoak erabiltzen dituzte. Dave Matthews Band taldean, adibidez, Boyd Tinsley biolinista dago. The Flock taldeak Jerry Goodman biolinista zuen, geroago, The Mahavishnu Orchestra jazz eta rock fusio taldearekin elkartu zena. Saul Davies (James) gitarra-jolea da, eta taldeak biolin-jole gisa hartu zuen. Bere lehen hiru disko eta singleetan, No-Man talde britainiarrak bakarkako biolin elektriko eta akustikoa erabili zuen, Ben Coleman bandako kideak jotzen zuena.[77]

 
Lindsey Stirling biolina jotzen

Yellowcard pop-punk taldeak biolina funtsezko zutabe bihurtu du bere musikan. Sean Mackin biolin-jolea taldeko kidea da 1997tik. Los Salbadores taldeak punk eta ska eraginak ere uztartzen dituzte biolin batekin. My Dying Bride doom metaleko bandak biolina erabili du bere formazioaren zati bezala bere disko askotan. Biolina Mägo de Oz folk-metal talde espainiarraren musikan modu nabarmenean agertzen da (adibidez, 1998ko bere arrakastan, "Molinos de viento"). Instrumentua metal sinfonikoan ere erabiltzen da askotan, bereziki Therion, Nightwish, Within Temptation, Haggard eta Epica taldeetan, baina metal gotikoko taldeetan ere aurki daiteke, hala nola, Tristania eta Theedater taldeetan. Hurt rock alternatiboko taldeko abeslariak biolina jotzen du, eta horrek biolina duten rock talde bakarrenetakoan bihurtzen du hau.[77]

Owen Pallett, The Shondes eta Andrew Bird artista independenteek ere instrumentuarekiko interes handia erakutsi dute. Talde independenteek konponketa berriak eta ezohikoak egin dituzte lan askotan, eta, horri esker, musika konbentzionaleko artista askok baino biolina erabiltzeko askatasun handiagoa dute. Besteak beste, Genuine Freakshow, Sigur Rós, Zox, Broken Social Scene eta Silver Mt taldeek erabili dute. Biolin elektrikoa The Crüxshadows bezalako taldeek ere erabili izan dute, teklatuetan oinarritutako musikaren testuinguruan. Lindsey Stirlingek biolina jotzen du rift eta erritmo elektroniko, dubstep edo trancekin batera.[77]

Eric Stanleyk biolinarekin inprobisatzen du hip-hop, pop edota musika klasikoko elementuekin eta erritmo instrumentalekin. Arcade Fire indie rock eta pop barroko talde arrakastatsuak biolinak asko erabiltzen ditu bere moldaketetan. Indiako, Turkiako eta arabiar pop musikak biolin asko erabiltzen ditu, bai bakarka, zein taldeka jotzerakoan.[77]

Musika folklorikoa

aldatu

Musika klasikoan erabiltzen diren beste instrumentu asko bezala, biolina, musika folklorikorako erabiltzen ziren antzinako arbasoetatik dator. Errenazimendu amaieran garapen handiko etapa baten ondoren, batez ere, Italian, biolinak hobera egin zuen (bolumenari, tonuari eta bizkortasunari dagokionez). Musika artistikoan oso instrumentu garrantzitsua bihurtzeaz gain, musikari herrikoientzat ere oso erakargarria izan zen, eta asko hedatu ziren. Etnomusikologoek musika folklorikoan biolinaren erabilera orokorra ikusi dute Europan, Asian eta Amerikan.[77]

XIV. mendean, ingelesezko, “fiddle” hitza agertu zen, folklorerako erabiltzen den biolin bat  izendatzeko eta gaur egun ere askotan, instrumentu folkloriko bezala jotzen denean, biolinari fiddle deitzen zaio ingelesez. Mundu osoan zehar biolinaren antzeko hainbat harizko instrumentu daude musika folklorikoan erabili izan direnak, hala nola, "gurpil biolina" eta "apache biolina", "fiddles" ere deitzen direnak. Melodiak, oro har, dantza musikatzat hartzen diren biolin musika klasikotik bereizten da eta hainbat teknika erabiltzen dira, adibidez, burrunba, herrestatzea eta estilo jakin batzuen apainketa espezifikoa. Folklore musikaren tradizio askotan, melodiak ez daude idatzita, baizik eta musikarien belaunaldiek buruz ikasi eta ahozko tradizioa bezala ezagutzen den horretan transmititu dira. Antzinako musikako pieza askok afinazio gurutzatua dute, edo G-D-A-E betetzen ez duten bestelako afinazioak izaten dituzte. Biolin folklorikoko amerikar estiloetako musikari batzuek (bluegrass edo old-time kasu), zubiaren goiko ertza, bihurgune apur bat lauago batekin moztua dute. Horrek "shuffle bikoitza" bezalako teknikak, eskumako besoarentzat hain nekezak ez izatea eragiten du, soka bikoitzak jotzeko mugimendua murrizten baitu. Altzairuzko sokak erabiltzen dituzten biolin-joleek nahiago dute afinatzaile finak dituen kordal bat erabili lau soketan, mi sokako afinatzaile fin bakarraren ordez, musika klasikoa jotzen duten askok erabiltzen duten modura.[77]

Arabiar musika

aldatu

Rababah arabiarraz gain, biolina arabiar musikan ere erabili izan da.[77]

Biolina artean

aldatu

Biolina musika tresnarik famatuenetako bat da eta horrenbestez, musikan ez den beste arteetako hainbat esparrutan askotan agertu izan da, sinbolismo, esanahi edo egoera ezbedinak ulertzera emateko:[78]

Pinturan

aldatu

Argazkian

aldatu

Literaturan

aldatu

Zinean

aldatu

Antzerkian eta arte eszenikoetan

aldatu

Biolinista famatuak

aldatu

Musikaren historian zehar biolinaren prodijio asko egon dira, esaterako:

Gaur egun

aldatu
  • Vanessa-Mae: Singapurreko biolin jole honek biolin klasikoko ikasketak dituen arren, lan klasikoak, pop, jazz, techno eta beste genero batzuetako lanekin egiten dituen grabazioengatik egin zen famatu. [106]

Biolinerako obra famatuak

aldatu

Beste batzuk:

Euskal Herrian

aldatu

Tresnari edo tresna-jotzaileei buruzko lehenengo erreferentzia idatziak XVI. mendekoak dira, Tutera, Hernani, Lekeitio eta Balmasedakoak.

Biolinistak

aldatu

Euskal herrian ere izan dira biolin jole garrantzitsuak, esaterako:[118]

Gaur egun, euskal musikari batzuek beraien abestietan erabili izan dute biolina. Esaterako, Ara Malikian armeniarrak Kepa Junkera trikitilariarekin jo zuen eta Nika Bitchiashvili biolin-jole georgiarrak Mikel Urdangarinen taldean jotzen du. [119][120]

Beste adibide bat, Izarorena da. Izaro Andres Euskal-herriko abeslari bat da, ingelesez, espainolez eta euskerazko abestiak sortzen dituena. Bere abestietan hainbat instrumentu erabili izan ditu, gitarra, baxua, ukelelea, bateria, eta abar.

 
Huntza taldea

Bere 2018ko Eason albumean "Zure ezpainen itsasoan" kantua egin zuen Xabier Zaberio biolinistarekin batera. Biolinaren bidez Zaberiok Izaroren kantua aberasten du, eta instrumentu honen bitartez kantu moderno bati aspektu klasiko bat ematea lortzen du, modu honetan kantu hau albumean dauden besteetaz bereiziz. [121][122][123]

Bestalde, azken urteotan ospe handia izan duen Huntza taldeak ere erabiltzen du biolina. Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika talde bat da. Pop eta ska generoetako musika sortzen dute. Taldea sei kidez osatua dago eta euskaraz sortzen dute haien musika, trikitixa, panderoa, gitarra, baxua, bateria, eta biolina instrumentuak erabiliz. Biolinaren erabilera haien “Buruz behera”, “Aldapan gora” eta “Lasai, lasai “ kantuetan ikus dezakegu, adibidez. Biolinaren berezitasunak erabiliz gaur-egungo euskal musikarekin lotzen dute instrumentu klasiko hau. [124]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Violin. 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  2. a b (Ingelesez) Violin. 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  3. Violin-making, as it was and is: Being a Historical, Theoretical, and Practical Treatise on the Science and Art of Violin-making, for the Use of Violin Makers and Players, Amateur and Professional. Preceded by An Essay on the Violin and Its Position as a Musical Instrument.. E. Howe. Accessed 5 September 2015..
  4. (Ingelesez) The Origin and Evolution of Violin as a Musical Instrument and Its Contribution to the Progressive Flow of Indian Classical Music: In search of the historical roots of violin.. Ramakrisna Vedanta Math. Retrieved 5 September 2015. ISBN ISBN 978-9380568065..
  5. «- YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  6. (Gaztelaniaz) «VIOLÍN» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  7. (Ingelesez) «violin» Online Etymology Dictionary (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  8. (Ingelesez) «viola» Online Etymology Dictionary (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  9. «Nom gascon L'Arrebèc - Gasconha.com» www.gasconha.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  10. «arrabika - Diccionario etimológico vasco-español-francés-inglés» projetbabel.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Tallas de violín para niños» Paloma Valeva 2015-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  12. (Gaztelaniaz) «Importancia de la forma de las f del violín» Paloma Valeva 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  13. (Gaztelaniaz) Musik, Planeta. (2017-11-23). «Partes del Violín: caja de resonancia, mástil, puente, barbada» Blog de Música - Planeta Musik (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  14. , 4 or..
  15. (Ingelesez) Violines is under construction. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  16. «Glosario de términos» web.archive.org 2012-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  17. (Gaztelaniaz) «Las cuerdas para el violín» musical92 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  18. a b «Cómo elegir las cuerdas del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  19. Diccionario enciclopédico de música. .
  20. (Gaztelaniaz) «Violín - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  21. a b c d e .
  22. a b c d Musika. Altea-Descleé, irudi-gidak.
  23. (Gaztelaniaz) Curiosidades. (2013-09-20). «Cómo se hace un violín acústico artesanal, paso a paso» ComprarViolin.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  24. (Gaztelaniaz) «Afinador de violín» imusic school (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  25. a b c d e f g h i j k Jaffa, Max. (1986). Cómo tocar el violín. EDAF.
  26. a b c (Ingelesez) Violin. 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  27. «Aprender a sujetar el violín y el arco | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  28. https://www.deviolines.com/1-aprender-a-sujetar-el-violin-y-el-arco/. .
  29. Metodo del violín (https://rcsmm.eu/general/files/biblioteca/00000017800-1.pdf). .
  30. a b (Ingelesez) Violin. 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  31. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Violin. 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  32. (Ingelesez) «pizzicato» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  33. (Gaztelaniaz) México, Escrito por: Música en México Redacción Música en México tiene la misión de promover la música clásica-y la música nueva – en; Mundo, Y. De Dar a Conocer Una Selección De Las Actividades Musicales En El Resto Del. «Pizzicato: pellizco de las cuerdas» Música en México (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  34. Jones, Evan. An Acoustic Analysis of Col Legno Articulation in Iannis Xenakis’s Nomos Alpha. .
  35. "Detache". Strad. 110: 638 – via Music Index. .
  36. (Gaztelaniaz) Legato. 2021-02-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  37. Staccato. 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  38. (Gaztelaniaz) Método del violín (https://rcsmm.eu/general/files/biblioteca/00000017800-1.pdf). .
  39. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «vibrato | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  40. String Builder, Book 3: Teacher's Manual.. New York: Alfred Publishing., 4 : "Now we will discipline the shaking of the left hand in the following manner: Shake the wrist slowly and evenly in 8th notes. Start from the original position and for the second 8th note the wrist is to move backward (toward the scroll). Do this in triplets, dotted 8ths and 16ths, and 16th notes. A week or two later, the vibrato may be started on the Violin. ... The procedure will be as follows: 1. Roll the finger tip from this upright position on the note, to slightly below the pitch of this note." or. ISBN ISBN 978-0-7579-3056-0....
  41. "The psychoacoustic secret of vibrato". Accordingly, the sound level of each harmonic will have a periodically fluctuating value due to the vibrato. https://web.archive.org/web/20120329080125/http://www.schleske.de/index.php?id=31&type=123&L=2. .
  42. (Ingelesez) "Weinreich and Directional Tone Colour". Strad Magazine.. https://web.archive.org/web/20120329080125/http://www.schleske.de/index.php?id=31&type=123&L=2, In the case of string instruments, however, not only are they strongly directional, but the pattern of their directionality changes very rapidly with frequency. If you think of that pattern at a given frequency as beacons of sound, like the quills of a porcupine, then even the slight changes in pitch created by vibrato can cause those quills to be continually undulating. or..
  43. "Directional tone color" (PDF) Acoustical Society of America.. .
  44. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «trino, trina | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  45. a b (Gaztelaniaz) Josep Gustems Carnicem, Ana Garde Badillo. (2017). Métodos y tratados de iniciación al estudio del violín en el siglo xx. Sonograma.
  46. a b «El Método Suzuki | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  47. (Ingelesez) Violin technique. 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  48. a b c d e https://ria.asturias.es/RIA/bitstream/123456789/236/1/Archivo.pdf Pablo Allende Aguilera
  49. a b «Historia del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  50. (Ingelesez) Encyclopædia Britannica. 2021-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  51. (Ingelesez) «lira | musical instrument» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  52. .
  53. The Silk Road: Connecting Cultures, Creating Trust, Silk Road Story 2: Bowed Instruments, Smithsonian Center for Folk life and Cultural Heritage [1] (accessed 2008-09-26). .
  54. The NPR Classical Music Companion: Terms and Concepts from A to Z, https://books.google.es/books?id=e6GcPB5v0yIC&redir_esc=y. Hoffman, Miles (1997)..
  55. , 29 or..
  56. On Concepts and Classifications of Musical Instruments. Chicago Studies in Ethnomusicology, University of Chicago Press. .
  57. a b c d e Txantiloi:Es-CL Brino, Leyla. «Saberlo Todo sobre el Violín | Superprof» Superprof CL (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  58. a b «Violin Pedagogy - Historical Background of the Violin - Violin Online» www.violinonline.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  59. a b c d e f «Historia del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  60. a b (Gaztelaniaz) Historia del violín (https://books.google.es/books?id=I0oJ70ZPs4gC&printsec=frontcover&dq=violin historia&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi4y9rzxK_wAhVC8hQKHdggBZEQ6AEwAHoECAAQAg#v=onepage&q=violin historia&f=false). Entrelineas Editores, 34-35 or..
  61. Historia del violín (https://books.google.es/books?id=I0oJ70ZPs4gC&printsec=frontcover&dq=violin historia&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi4y9rzxK_wAhVC8hQKHdggBZEQ6AEwAHoECAAQAg#v=onepage&q=violin historia&f=false). , 35-36 or..
  62. Historia del violín (https://books.google.es/books?id=I0oJ70ZPs4gC&printsec=frontcover&dq=violin historia&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi4y9rzxK_wAhVC8hQKHdggBZEQ6AEwAHoECAAQAg#v=onepage&q=violin historia&f=false). .
  63. Historia del violín (https://books.google.es/books?id=I0oJ70ZPs4gC&printsec=frontcover&dq=violin historia&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi4y9rzxK_wAhVC8hQKHdggBZEQ6AEwAHoECAAQAg#v=onepage&q=violin historia&f=false). , 41 or..
  64. Historia del violín (https://books.google.es/books?id=I0oJ70ZPs4gC&printsec=frontcover&dq=violin historia&hl=es&sa=X&ved=2ahUKEwi4y9rzxK_wAhVC8hQKHdggBZEQ6AEwAHoECAAQAg#v=onepage&q=violin historia&f=false). , 43 or..
  65. (Ingelesez) History of the violin. 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  66. a b c d «Historia del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  67. a b «Historia del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  68. Strings Magazine (https://stringsmagazine.com/issues/pastissues/toc.aspx?issueid=880). , 73-79 or. ISBN 0888-3106..
  69. a b Txantiloi:Es-CL Brino, Leyla. «Saberlo Todo sobre el Violín | Superprof» Superprof CL (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  70. a b c (Gaztelaniaz) «Violín - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  71. a b c d «Historia del violín | Deviolines» www.deviolines.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  72. (Ingelesez) The New Grove Dictionary of Musical Instruments. Macmillan.
  73. A History of European Folk Music. University Rochester Press, 249 or. ISBN 978-1-878822-77-2..
  74. Dictionnaire des musiques et danses traditionnelles de la Méditerranée. Fayard.
  75. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au (Frantsesez) Violon. 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  76. a b Violon traditionnel en Auvergne et en Limousin. Au-delà du répertoire, le style (http://edinum.free.fr/wp/?p=4). .
  77. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae (Gaztelaniaz) Violín. 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  78. (Frantsesez) Violon. 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  79. (Ingelesez) «Self-Portrait with Death Playing the Fiddle - Arnold Böcklin» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  80. «Man With Viola Da Gamba by Gerrit vanHonthorst» www.artnet.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  81. «Rest on Flight to Egypt by CARAVAGGIO» www.wga.hu (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  82. (Ingelesez) «The Musicians' Brawl (Getty Museum)» The J. Paul Getty in Los Angeles (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  83. «Clarinet and Violin, 1913 - Pablo Picasso - WikiArt.org» www.wikiart.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  84. «Violin, c.1912 - Pablo Picasso - WikiArt.org» www.wikiart.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  85. «Dufy, The Red Violin | MuMa Le Havre : site officiel du musée d'art moderne André Malraux» www.muma-lehavre.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  86. (Gaztelaniaz) «El violín de Ingres - Man Ray» HA! (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  87. «Les éditions du passage | Catalogue» www.editionsdupassage.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  88. (Gaztelaniaz) La sonata a Kreutzer. 2021-04-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  89. (Frantsesez) «Chanson d'automne, un poème de Paul Verlaine» poetica.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  90. «Une heure sonne au loin ... - Albert SAMAIN - Vos poèmes - Poésie française - Tous les poèmes - Tous les poètes» www.bonjourpoesie.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  91. (Frantsesez) Jean Diwo. 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  92. (Gaztelaniaz) Maria Àngels Anglada. 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  93. (Frantsesez) Arnaud Delalande. 2021-05-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  94. (Gaztelaniaz) «Concierto Menuhin 100 years: Violins for Peace» Fundación Yehudi Menuhin España 2016-10-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  95. (Ingelesez) «The Red Violin (1998) - IMDb» www.imdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  96. The Red Violin Official Trailer #1 - Carlo Cecchi Movie (1998) HD. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  97. Vargas, Francisco. (2007-01-03). El violín. Camara Carnal, Centro de Capacitación Cinematográfica (CCC), Fidecine (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  98. (Ingelesez) «Un Coeur en Hiver (1992) - IMDb» www.imdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  99. (Ingelesez) «Le concert (2009) - IMDb» www.imdb.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  100. Kezelos, Christopher. (2012-08-28). The Maker. Zealous Creative (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  101. Kondô, Yoshifumi. (1995-07-15). Mimi wo sumaseba. Tokuma Shoten, Nippon Television Network (NTV), Hakuhodo (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  102. a b c d e f (Gaztelaniaz) Silvela, Zdenko. (2003-10-16). Historia del violin. Entrelineas Editores ISBN 978-84-96190-38-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  103. «OnMusic Dictionary - Term» dictionary.onmusic.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  104. a b c d (Gaztelaniaz) «Los Mejores Violinistas De La Historia Top 5» Paloma Valeva 2017-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  105. (Ingelesez) Leopold Auer. 2021-04-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  106. a b (Gaztelaniaz) «Violín - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  107. Niccolò Paganini. 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  108. Ara Malikian. 2021-05-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  109. (Gaztelaniaz) Janine Jansen. 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  110. (Gaztelaniaz) Julian Rachlin. 2020-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  111. (Ingelesez) Violin Concerto (Mendelssohn). 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  112. «Johannes Brahms Symphonie no 1 de Brahms - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  113. Brahms - Symphony No. 1 (Leonard Bernstein). (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  114. «Wolfgang Amadeus Mozart Malá noční hudba - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  115. (Ingelesez) Violin Concerto (Brahms). 2021-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  116. (Gaztelaniaz) Concierto para violín (Sibelius). 2021-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  117. Sibelius : Concerto pour violon (Hilary Hahn). (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  118. Kategoria:Euskal Herriko biolin-jotzaileak. 2012-01-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  119. Mikel Urdangarin-Nika Bitchiashvili- Haitzetan (Kulturunea 2020). (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  120. https://www.improvisacionconviolin.com/. .
  121. https://www.badok.eus/euskal-musika/izaro/eason/. .
  122. https://www.izaromusic.com/bio/. .
  123. Xabier Zeberio. 2021-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  124. https://huntza.eus/gu-geu/. .

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu