Bilintx
Indalezio Bizkarrondo Ureña, ezagunagoa Bilintx goitizenaz (1831ko apirilaren 30a, Donostia, Gipuzkoa – 1876ko uztailaren 22a, Donostia, Gipuzkoa), bertsolaria eta euskal poeta erromantikoa izan zen, bere ideia progresista eta liberalistengatik ezaguna.
Bilintx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1832ko apirilaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1876ko uztailaren 21a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Familia | |
Aita | José Bizcarrondo |
Ama | Joaquina Ureña |
Ezkontidea(k) | Nicolasa Erquicia (1869ko apirilaren 5a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, poeta eta idazlea |
Izengoitia(k) | Bilintx |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia |
Bizitza
aldatuIzen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen eta aita, Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva).
Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Moko beste goitizena.
Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, herrenka ibili zen beti.
Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito (1869, ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco (1871) eta Maria Ana (1874).
Bilintx liberala zen eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Karlistaldian, karlistek hiria inguratuta zutelarik. Antzoki Zaharrean bizi zen, bertako zaindari izan baitzen urtetan, eta 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik. Granada lehertu eta zangoak moztu zizkion. Sei hilabete luzean oinaze izugarriak jasanda hil zen uztailaren 21ean, Hego Euskal Herriko foruak deuseztatu zituzten egun berean.
Madrilgo egunkari nagusi batentzat kazetari lanetan, Hirugarren Karlistaldiaren berri ematen izan zen Donostian Manuel Curros Enríquez galiziar idazlea, Rosalia de Castrorekin batera Galiziako literaturaren berpiztea ekarri zuena. Curros Enríquezek 1876ko urtarrilaren 21ean El Imparcial egunkarian kronika lazgarri bat argitaratu zuen Bilintxen heriotzaz. Euskal poetaren gorazarrea egiteaz gain, azaltzen du Bilintxen etxera joan zela hura ikustera, zangoetan zauri izugarriak eragin zizkion leherketaren berri jakin orduko.
Donostiako Udalak bere izenarekin kale bat izendatu zuen, Bilintx kalea alegia, bera bizi eta lan egin zuen Antzoki Zaharraren ondoan, hain zuzen.
Idazlea
aldatuBaserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere. Koldo Mitxelenaren iritzian, Bilintx da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.
Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakion zorigaiztoa txarrestera emana, baizik umore gazi-gozoko idazlea; umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.
Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera nagusi zen garaian. Horretan, Bilintx poeta bakartia izan zen bere garaian. Bilintxen begi zorrotza eta luma zorrotzagoa oso agerian gelditzen dira bere poema satirikoetan. Satiraren zertzelada nagusiak ongi marrazten zituen beti, baina gordinkeriarik gabe, mendekurik gabeko irribarre errukibera gordeta beti.
Literatura kritikariek hizkera arruntegi edo pobrea leporatu izan dioten arren, esan daiteke Bilintxen bertsoetan Donostiako euskara urbano zaharra mintzo dela garbi.
Lanak
aldatuBildumak
aldatu- Bertso ta lan guztiak (1962, Auspoa)
- Bertsoak eta beste (1986, EEE - Etor)
Bertsoak
aldatu- «Abade bateri». Gure erria. 1960, 38
- «Aizetxoari». Euskal-Esnalea 21. 1931, 330
- «Aizetxoari». Euskalerriaren alde 21. 1931
- «Amerikako bizitza»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 15. 1935, 747
- «Anton ixkiñentzat»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 25
- «Askok diote kantetan beti»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 13. 1933, 623
- «Asto baten azpian». La Vasconia 42. 1935, 1460
- «Asto baten azpian». Txistulari. 1935, 14
- «Au poza senti det». Argia 14. 1934, 711
- «Auxen da lotsa eman didana». Habe. 1983, 29
- «Begi urdinak dituzu eta». Saski-Naski. 1989, 44
- «Begi urdinak dituzu eta». Lartaun. 1976, 29
- «Bein batean Loyola'n». Society of Basque Studies in America. 1989, 9
- «Bein batean Loyola'n». Lartaun. 1976, 29
- «Bein batean Loyola'n». Zeutzat. 1957, 19
- «Bein batean Loyola'n». Euzko Deya 2. 1940, 42
- «Bein batean Loyola'n». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
- «Bein batean Loyola'n». Sustraia. 1989, 10
- «Bein batian Loiola'n erromeria zan». Eibar. 1959, 29
- «Bere ofiziyua». Gure erria. 1959, 36
- «Bertsoak». Aranzazu. 1976 , 192-195, 265-268
- «Bertsolariyen gudua»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 32
- «Beti zutzaz pentsatzen». Euskal-Erria 55. 1906
- «Beti zutzaz pentsatzen»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria. 1932, 24
- «Biyotz erituba». Habe. 1983, 33
- «Biyotz erituba». Euskal-Erria 51. 1904
- «Biyotz erituba»[Betiko hautsitako esteka]. Eguna 2. 1987, 183
- «Biyotz erituba». Bertsolaria 1. 1932, 31
- «Biyotz erituba». Eguna 2. 1987, 170
- «Biyotz erituba». Eguna 2. 1987, 182
- «Canovas del Castillo-ren emasteari». Hemen. 1978, 13
- «Dama bati». Eguna 2. 1987, 205
- «Dama gazte polit bat». Lartaun. 1976, 29
- «Ditu ille urrezko». Euskal-Esnalea 1. 1908, 7
- «Dolores'i»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 31
- «Domingo Kampaña». La Vasconia 1. 1894, 34
- «Domingo Kampaña, Realidad 10. 1954, 60
- «Domingo Kampaña». Euskal-Erria 55. 1906
- «Domingo Kampaña»[Betiko hautsitako esteka]. La Unión Vascongada 3. 1893, 651
- «Domingo Kanpaña'ri». La Vasconia 41. 1934, 1439
- «Domingo Kanpaña'ri»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 6
- «Egun batez zuk neri». Euskal-Erria 48. 1903
- «Egun batian Loyolan». Oarso-Renteria. 1932 , 24-25
- «Euskara». Hazten. 1990, 3
- «Ez du zartzaro txarra»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 1. 1921, 14
- «Galtzetan baduzkak». Eguna 2. 1987, 194
- «Gaztetan dama bati»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 31
- «Gaztetan jarriyak dama bati». La Vasconia 3. 1895, 73
- «Gaztetan jarriyak dama bati». Euskal-Erria 53. 1905
- «Gerra gaiztoa eta ondorioak». Hazten. 1990, 3
- «Guernica». Elgar 37. 1972, 235
- «Hiru errege datoz». Aldizkaria. 1976
- «Ille beltz eder dizdizariya». Saski-Naski. 1989, 44
- «Indarra zeukan arte»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 1. 1921, 14
- «Izan ere groputza duzu aproposa». Saski-Naski. 1989, 44
- «Izazu nitzaz cupira». La Vasconia 3. 1895, 77
- «Izazu nitzaz cupira»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 22
- «Izazu nitzaz cupira». La Vasconia 7. 1900, 241
- «Izazu nitzaz cupira». Goiz-Argi 7. 1966, 79
- «Izazu nitzaz cupira». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
- «Izazu nitzaz cupira». Habe. 1982, 5
- «Izazu nitzaz cupira»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 15. 1935, 732
- «Ja - Jay!». Euzkadi 20. 1932, 5960
- «Ja - Jay!»[Betiko hautsitako esteka]. Euskal-Erria 6. 1882
- «Ja - Jay!». Argia 11. 1931, 509
- «Ja - Jay!»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 11
- «Ja - Jay!». Habe. 1983, 21
- «Ja - Jay!». La Euskaria 1. 1906, 9
- «Ja - Jay!». La Vasconia 1. 1894, 14
- «Ja - Jay!». Euskal-Erria 53. 1905
- «Juana Bixenta Olabe. Juana Bixenta, nagusi jauna eta morroya». Euskal-Erria 56. 1907
- «Juana Vishenta Olave». Oarso-Renteria. 1930 , 26-27
- «Juana Vishenta Olave»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 14
- «Juana Vishenta Olave». Eguna 4. 1989, 268
- «Juana Vishenta Olave». La Vasconia 4. 1897, 137
- «Juramentua». La Vasconia 50. 1943, 1667
- «Juramentua». Bertsolaria 1. 1931, 3
- «Juramentua». Tierra Vasca 1. 1933, 53
- «Juramentua». La Vasconia 50. 1943, 1666
- «Kanpañari». La Vasconia 24. 1917, 859
- «Kanpuan da»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 31
- «Kanpuan da»[Betiko hautsitako esteka]. Euskal-Erria 6. 1882
- «Kanta». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
- «Kantatutzera, indar aundiko». Eibar. 1959, 29
- «Kontxesi»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 12 bis
- «Kontxesi»[Betiko hautsitako esteka]. Argia 12. 1932, 595
- «Kontxesirentzat». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
- «Kontxesirentzat»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 1
- «Kontxesirentzat». Tierra Vasca 1. 1933, 35
- «Lana sobra du baina». Eguna 4. 1989, 273
- «Laster Eguberriak direla eta». Habe. 1982, 12
- «Loriak». Euskal-Erria 55. 1906
- «Loriak». La Vasconia 13. 1906, 456
- «Loriak»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 23
- «Loriak udan intza bezela». Gure erria. 1961, 54
- «Loriak udan intza bezela». Urraspide. 1983, 11
- «Loriak udan intza bezela». Hots 1. 1983, 2
- «Loriak udan intza bezela». Sustraia. 1983, 10
- «Loriak udan intza bezela, Deia 11. 1987, 3297
- «Loriak udan intza bezela». Príncipe de Viana 3. 1968, 26
- «Loriak udan intza bezela». Society of Basque Studies in America. 1989, 9
- «Mando baten gañean». Umeen-Deia. 1964, 52
- «Mando baten gañean». Argia'ren egutegia 3. 1924
- «Mando baten gañean». Euzkadi. 1981, 2
- «Mando baten gañean»[Betiko hautsitako esteka]. Karmel 2. 1952
- «Mando baten gañean». Habe. 1988, 130
- «Mando baten gañean». La Vasconia 14. 1907, 486
- «Mando baten gañean». Gure erria. 1964, 85
- «Mando baten gañean». Eguna 2. 1987, 194
- «Mando baten gañean». Eguna 4. 1989, 259
- «Milla zortzireun irurogei ta». Habe. 1984, 35
- «Moko». Lartaun. 1976, 29
- «Nere biyotz gaxua». Pérgola. 1988, l
- «Neskatcha bati». La Vasconia 21. 1913, 729
- «Neskatxa bati mutill batek jarriak»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 21
- «Nic au pentzatu nuben». Diario de San Sebastián 4. 1876, 36
- «Orentzaro»[Betiko hautsitako esteka]. Euskal-Erria 1. 1880
- «Pagatzalle»[Betiko hautsitako esteka]. Euskal-Erria 1. 1880
- «Pagatzalle on bat»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 25
- «Pobriaren suertia». La Vasconia 13. 1906, 466
- «Pobriaren suertia»[Betiko hautsitako esteka]. Euskal-Erria 2. 1881
- «Pobriaren suertia». Euskal-Erria 55. 1906
- «Pobriaren suertia»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 25
- «Potajiarena»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 19
- «Potajiarena». Zeutzat. 1957, 21
- «Potajiarena». La Euskaria 3. 1909, 133
- «Potajiarena». Euzko Deya 3. 1941, 91
- «Potajiarena». Euskal-Erria 60. 1909
- «Pozez ta bildurrez»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1932, 28
- «Triste bizi naiz eta». Aizu 7. 1988, 66
- «Triste bizi naiz eta». Agur 6. 1975, 169
- «Ume eder bat ikusi nuben». San Sebastián. 1949
- «Vilinch eta ishkiña». La Vasconia 24. 1917, 853
- «Zai egoten naiz luzaro». Txistulari. 1990, 144
- «Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1408
- «Zaldi baten bizitza». Argia 8. 1928, 377
- «Zaldi baten bizitza». Pan-Pin. 1963, 23
- «Zaldi baten bizitza». Argia'ren egutegia 2. 1923
- «Zaldi baten bizitza»[Betiko hautsitako esteka]. Bertsolaria 1. 1931, 8
- «Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1409
- «Zaldi baten bizitza». Argia 11. 1931, 506
- «Zaldi baten bizitza». Euskal-Erria 75. 1916
- «Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1407
- «Zaldi baten bizitza». Euskal-Erria 55. 1906
- «Zaldi baten bizitza». La Vasconia 13. 1906, 466
- «Zaldi zuriyarena». Príncipe de Viana 17. 1983, 158
- «Zaldi zuriyarena». Gaiak. 1976, -77,2
- «Zortziko». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Bilintx |
- Indalezio Bizkarrondo, Literaturaren Zubitegian
- Manuel CURROS ENRÍQUEZ: Iparraldeko gutunak
- (Gaztelaniaz) Manuel CURROS ENRÍQUEZ: La canción de Vilinch
- Bernardo ESTORNÉS LASA: «Indalecio Bizcarrondo Ureña. Vilinch, Bilinch, Bilintx», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Gure manifestu partikularra: Bilintx gizajoari kale duin bat derrepentementean, otoi!. Hiru Damatxo-ren bideopilulak