Bidaxune
Bidaxune[a] (amikuzeraz: Bidaxüne[b]; goi-nafarreraz: Bidaitzun[c]) Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 52,9 kilometrora. Altuera 0 eta 162 metro artekoa da, eta 30,43 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 1347 biztanle zituen.
Bidaxune | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Purguko ikuspegia Agaramonteko gaztelutik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Agaramont | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Bidache | ||
Auzapeza (2020-2026) | Jean-François Lasserre (independente) | ||
Posta kodea | 64520 | ||
INSEE kodea | 64123 | ||
Herritarra | bidaxundar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°29′00″N 1°08′29″W / 43.4833°N 1.1414°W | ||
Azalera | 30,43 km2 | ||
Garaiera | 0-162 metro | ||
Distantzia | 52,9 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.364 (2018: −6) | ||
Dentsitatea | 43,61 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 23,02 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 63,86 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,41 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,02 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 15,25 (2010) | ||
Erabilera | % 1,36 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.bidache.fr |
Bidaxune Nafarroako Erresumaren iparraldeko herri garrantzitsuenetako bat izan zen, Ingalaterrako Erresumarekiko mugaren defentsan funtsezkoa lehenik, eta Frantziako Erresumarekiko mugaren defentsan ondoren. Garrantzi handia hartu zuen Agaramont familiaren instalazioarekin, Erreititik zetozenak. Hauek herriaren eta Biduze ibaiaren artean eraiki zuten gaztelua, herria ohiko bizileku bihurtuz. Aro Modernoan, eskualdeko lurrak Bidaxuneko Printzerri Subiranoa izan ziren, Frantziako eta Nafarroako erresumetatik independentea, nahiz eta azken erresuma horri oso lotua egon. Frantziako Iraultzaren ondoren, Nafarroa Beherearen zati da, Pirinioez bestaldean zeuden Nafarroako Erresumako gainerako lurraldeak bezala.
Bertako biztanleak bidaxundarrak dira. Agaramonteko eskualdeburua da.
Izena
aldatuBidaxune beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bidache
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Bidaixon edo Bidaixen
- okzitanieraz: Bidaishe
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Bidezon (1142)
- Bidassun (1292)
- Bidaxen (1293)
- Bidayssun (1304)
- Bidaxe (1305)
- Vidaxen (1312)
- Bidaxun (1316)
- Vidayxon (1329)
- Bidasun (1341)
- Bidaxen (1489)
- Bidaxuin (1712)
- Bidaxune (1853)
- Bidachune (1863)
- Bidaxune (1926)
- Bidaxune (1966)
- Bidaxune (1974)
- Bidaxune (2003)
Etimologia
aldatuBidaxune edo Bidaitzun toponimoak hiru elementu ditu: bid(e) (h)aitz un(e). Beraz, "bide harritsuaren lekua" esan nahi du. Euskara jatorri argia duen toponimoa da, Lohitzüne edo Gixune toponimoen antzekoa. Gainera, azken honek bezala, baxenabartar euskalkiaren berezitasunek, non soinuak afrikarragoak diren, tzun > xune aldatzea eragiten dute.[3]
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuUdalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[4], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.
Etxeak eta auzoak
aldatu- Barta
- Hiri
- Le Mèche
- Bourdettes
- Amikuze
Udalerri mugakideak
aldatu- Bardoze (Lapurdi) mendebaldean.
- Oragarre eta Arrueta-Sarrikota hegoaldean.
- Akamarre ekialdean.
- Landak iparraldean.
Azpiegiturak
aldatuBidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.
Historia
aldatuXVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[5][6].
XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.
1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.
Demografia
aldatuBidaxuneko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuUrteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Jean-Jacques Lasserre | UDF-MoDem |
2001-2008 | Michel Dallemane | |
2008-2014 | Michel Dallemane |
Ekonomia
aldatuUdalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[5]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[7], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.
Hirigintza
aldatuHerria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...
Kultura
aldatuHizkuntza
aldatuHerrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.
Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:
« | Que vas entà Bidàishen ? Pòt de graish. Que vas entà Bardòs ? Shuca aqueth òs. | » |
Euskaraz, literalki:
« | Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau. | » |
Musika
aldatuBidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.
Hezkuntza
aldatuUdalerriak eskola publikoa eta haur-eskola ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Agramondarren gaztelua[8][9][10][11], XII. mendean eraikitzen hasia. Egun zaharberritze lanetan dago.
- Judu hilerria[12]. Gaur egun ez dituzte ehorzketa gehiago egiten bertan, baina ondare gisa mantentzen dute.
- Lihurri zeharkatzen duen Agramondarren zubia[13] XVII. mendekoa.
- Zubi erromatarra[14] edo eiherakoa, XVII. mendekoa.
- XVII. mendeko gazteluaren hondarrak[15].
- Txanpina Etxea[16], XVIII. mendekoa.
- Herriko etxe zaharrak[17][18][19].
- Tanneur jauregia[20] XVII. mendekoa.
- Maisuaren etxea[21][22][23][24] XVII. eta XIX. mendeen artekoa.
- Hôtel restaurant basque izeneko etxea[25] 1586koa.
- Kongresu Etxea[26] XVIII. mendekoa.
- Agramondarren ehierakoa[27] XVII. mendekoa.
- Donejakue Nagusiaren eliza neogotikoa. Eliza zaharra, Gixune, Akamarre eta Bidaxuneko harriekin berreraiki zen, Antoine III.a mariskal eta dukearen ardurapean. Zenbait mende beranduago, 1880. urtean, berriztatu zen guztiz. 1930 aldera bertako gurutze-bidea, René Marie Castaing-ek eginiko fresko batzuekin apaindu zen. Koroko estatua eta beirate batek egiten diote erreferentzia Donejakueri.[28][29][30][31].
- Antzinako sinagoga[32], egun Capdevielle Etxea dena, XVII. mendekoa.
- Ibai-portua. Aturri eta Biduze ibaietan ondasunak garraiatzeko erabiltzen zen, idiek tiratutako gabarrak erabiliz. Gaur egun baserri modura erabiltzen den etxaldea du alboan, antzina ibai-garraioaren kudeaketa eta biltegi modura erabiltzen zena.
Bidaxundar ezagunak
aldatu- Jean-Jacques Lasserre, euskal herritar politikari eta alkate ohia.
Irudiak
aldatu-
Ibai-portua
-
Tanneur etxea
-
Haramboure etxea
-
Barthe etxea
-
Lihurrin dagoen Errobi errota
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Bidaxune - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Press. Univ. de Bordeaux ISBN 978-2-86781-396-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
- ↑ Principauté de Bidache
- ↑ Bidaxuneko historia
- ↑ Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: judu hilerria
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
- ↑ Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
- ↑ Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
- ↑ Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
- ↑ Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Agramondarren eihera
- ↑ Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea