Berriz Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldeko eskualdean kokatuta dagoena.

Berriz
 Bizkaia, Euskal Herria
Berrizko udaletxea.
Berrizko bandera

Berrizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangalde
Izen ofiziala Berriz
AlkateaRolando Isoird (EAJ)
Posta kodea48240
INE kodea48019
Herritarraberriztar
Kokapena
Koordenatuak43°10′33″N 2°34′32″W / 43.175833333333°N 2.5755555555556°W / 43.175833333333; -2.5755555555556
Map
Azalera29,9 km²
Garaiera257 metro
Distantzia36 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.543 (2023)
8 (2022)
alt_left 2.328 (Q,2) (P,5) 2.295 alt_right
Dentsitatea151,83 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 8,64
Zahartze tasa[1]% 21,25
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,35
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,96 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,86 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 55,22 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 39.09 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttps://www.berriz.eus

Geografia

aldatu

Auzoak

aldatu

Berriz honako auzoek osatzen dute: Andikoa, Eitua, Murgoitio, Okango, Olakueta (herrigunea), Sallobente eta Sarria.

Ingurune naturala

aldatu

Udalerriko iparraldea malkartsua da, Oiz mendiaren (1026 m) hegoaldeko maldaren zati diren erripe handiekin, mendi hau da baita iparraldean muga jartzen diona udalerriari. Hegoaldea, aldiz, malda gutxiagoko muinoz osaturik dago.

Udalerritik igarotzen den erreka nagusia Zaldua erreka da, Ibaizabal errekara isurtzen dena Abadiñon. Zaldibartik etorri eta udalerriko hegoaldetik gurutzatzen ditu herriko lurrak. Herrigunea den Olakueta erreka honen ertzean dago kokaturik. Oiztik jaisten diren eta Zaldua errekara isurtzen diren erreka eta errekastoek, bailara txikiak eratu zituzten, non baserri auzoak kokatu ziren. Erreka hauetatik garrantzitsuenetarikoa Arria erreka da.

Udalerri mugakideak

aldatu

Berrizek mugakide hauek ditu, erlojuaren noranzkoan:

Historia

aldatu

Oizen magalean dauden aztarna megalitikoak (Iturzuriaga eta Ama Birjinen basoko trikuharriak eta Ipiñarrietako tumulua), garai prehistorikoetatik giza presentziaren lekuko dira. Kristautasunaren helduerarekin batera, aurretik sorturiko gune txikietan baselizak eraiki ziren, zeinak hamabost izatera heldu ziren XVIII. mendean. Dena den, kristautasunaren aurreko kultu paganoaren froga dira Murgoitio eta Andikoa auzoetan aurkituriko zenbait hilarritako ikur astralak.

XII. mendean, parrokiaren eraikuntzarekin batera, parrokia inguruak osaturiko nukleoak hartu zuen indarra periferiaren gainetik. Era honetan, XV. menderako sei dira bakarrik elizatea osatzen duten kofradia edo auzoak: Sarria, Andikoa, Mendibil, Okango, Eitua eta Murgoitio.

Berriz Durangoko merindadeko kide zen, aulkia eta bozkatzeko eskubidea zituen Gerediagako batzar orokorretan, X zenbakiarekin. Nafarroako erresumako zati izan zen 1076. urtean Alfontso VII.a Gaztelakoak okupatu arte, ondoren, Alfontso VIII.ak 1200. urtean berriz okupatu zuen. Azken honek, Bizkaiko jaunari, Diego Lopez II.a Harokoari, laga zizkion Durangaldeko lurrak 1212an, Navas de Tolosako guduan emandako laguntzaren sari modura.

Berriztarren familiak Nafarroako erresumako zati zen garaietatik kontrolatzen zuten aldea. Berrizko Aznar Santxezek XI. mendean Durangoko kondeak lagundu zitueneko dokumentazioa dago. Ondoren, Durangaldea Bizkaiko jaunei utzi ostean, Berrizeko jauntxoak jaurerriko jaun berrien -Harotarrak- zerbitzura jarri ziren.

XI eta XIII. mendeen artean, hazkunde demografiko handia egon zen, oparotasun ekonomikoaren ondorioz. Osteko atzeraldiak, ordea, oinaztarren eta ganboatarren arteko leinu gerra ekarri zuen, jauntxo nagusienen artean. 1353. urtean, Berrizko Rodrigo ganboatarren aldeko jauntxo nagusienetarikoa zen, bere ondorengoek leinu beraren alde borrokatu zirelarik. Berriztarrek musulmanen aurkako gudan ere aktiboki hartu zuten parte, bereziki Antequerako 1410eko setioan. Hori dela eta, berriztar hauen ondorengo askok Andaluziako zenbait hiritan ardura postuak izan zituzten.

Monarkia eta herri-xeheak jauntxoen boterearen aurka eginiko aliantzak gudari bukaera eman ostean, jauntxoen dorretxe asko osorik zein zatika eraitsi ziren. Horren ostean, jauntxoek oinarri ekonomikoak aldatu behar izan zituzten, monarkiari lagundu behar izan ziotela, herri xeheak jauntxo feudal zaharrekiko berdintasuna eta nolabaiteko noblezia estatusa lortzen zuen bitartean, foruen bermearekin.

Hiru dira Berrizen dokumentaturiko dorretxeak: Berriz, Lariz eta Arria, jauregi errenazentistak bihurtu zirenak XVI. mendean. Mende horretan bertan, herritarrek San Joan Ebanjelariaren eliza berriztatu zuten, itxura guztiz aldatuz: eraikin erromaniko zaharra, eraikin errenazentista modernoa izatera pasa baitzen. Garai oparo horretan eginiko berriztatze lan horien artean, auzoetako baselizak ere berritu zituzten. Orduan eraiki zen, 1560an, Andikoako tenplua, handi eta neurrigabekoa horren baserri auzo txikirako. Garai hartan suspertu egin zen eskualde osoan eta, bereziki Berrizen, industria, errota eta burdinolen eskutik.

Berrizko antzinako jaunek, zenbait ezkontzaren ostean, Ganboa abizena hartu zuten XVI. mendean eta Villarreal XVII.ean. 1650ean, Lekeitiora joan ziren bizitzen, hiri horri zioten hurbiltasunagatik. Lariztarrek ere berdin egin zuten, Arriatarrak, berriz, bertan geratu ziren.

 
Berriz Legaño menditik ikusita.

XVIII. mendean pairaturiko erregimen foralaren krisia zela eta, inbertsioak atzerrira joaten hasi ziren, elizateko biztanleek euren bizi-maila nola erortzen zen ikusten zuten bitartean. Krisi hura are gehiago okertu zen XIX. mendean, Espainiar estatuan sorturiko klase desberdinekin. Krisi horren barruan, kofradiek (auzoak) klase dirudunei bertako herri-lurrak saldu zizkieten dirua lortu ahal izateko. Egoera horretan, emigrazio handia egon zen eta udalerriko jende asko kanpora joan zen bizitza hobearen bila.

XX. mendean errota eta burdinola zaharrak irin eta paper fabrika bihurtu ziren, baita zentral elektriko ere, haraneko lur lauetan lehenengo industriak kokatzen hasi zirela. Industriaren ondorioz, hazkunde ekonomikoa eta egonkortasuna bueltatu ziren Berrizera, inguruko herrietako langileak berriro erakartzen hasi zen.

Bandera

aldatu

1937. urtera arte, XVIII. mendeko bandera erabiltzen zen. 1952an, ordea, orduko Berrizko markesaren, Maria Teresa Aznar Gonzalez de Salazarren, enkarguz berria egin zen, aurrekoaren itxura izango zuena baina banderak erdian zituen San Pedroren ikurrak (Berrizko patroia) euskal folkloreari erreferentzia egiten zioten beste batzuekin aldatuta, bandera herriko dantza taldeak erabiltzen baitzuen. 1994. urtean, udalaren aginduz bandera berria egin zen, gaur egunekoa. Hainbat kopia egin dira herriko dantza taldeentzat.

Bandera triangeluz osaturiko karratuek osatzen dute, karratu bakoitzean lau triangelu daudela, kolore desberdinetakoak. Triangeluen posizioa eta koloreak karratutik karratura aldatzen dira. Erdiko karratu zurian Bizkaia eta Berrizko armarriak agertzen dira, lehoi batek eusten diela, Berrizko inskripzioarekin batera. Beste aldean, txistua, danbolina, atabala, ezpata eta makila ageri dira, jatorrizkoan agertzen ziren San Pedroren giltzen ordez.

Ekonomia

aldatu

Udalerriko ekonomia industrian dago oinarriturik. Udalerriaren kokapenak izan zuen eragina horretan, 1950 eta 60ko hamarkadetan hazkunde ikaragarria izan zuen Eibarko industriak kokagune berriak bilatzen hasi zenean, Eibartik hurbil zeuden Berrizko lurretan kokatu baitziren tailer asko, eta hala herriaren landa izaera industrial bihurtu zen.

Lehen sektoreak herrigunetik kanpoko auzoetan du indar gehien. Familia-ustiapenak izaten dira gehienbat eta gaur egun bigarren mailako izaera du, fabriketako lanarekin konbinatuta. Pinuaren ustiapenean zentraturiko basogintza jarduera garrantzitsua ere badago udalerrian.

Bigarren sektoreari dagokionez, hainbat erreka egoteak historian zehar nolabaiteko jarduera industriala ahalbidetu du, ur-errota eta burdinolen bitartez. Ondoren, instalazio hauek elektrizitatea sortzeko zentral txiki bihurtu ziren. Dena den, gaur egun, metalaren eraldaketa ardatz duen industria da garrantzitsuena herrian. Udalerriko hegoaldeko lurretan, estanpazio, erreminta, malguki, automobilen elementu laguntzailearena... fabrika asko daude kokaturik bertan, eta hortik datorkio izaera industriala.

Zerbitzuen sektoreak garapen pixkat duen arren, ez dago horretan espezializaturik. Hala ere, ostalaritzak indar berezia du Berrizen, jatetxeak badaude txuleta ederrak jateko, baina, oro har, bertako biztanleek zerbitzu eskaintza handiagoa duten Durango eta Eibarrera jotzen dute behar handiagoetarako.

Demografia

aldatu
Berrizko biztanleria

Politika

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako egindako udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen alderdirik bozkatuena, baina zinegotzi kopuruan berdindu egin zuen Bildu koalizioarekin (bost zinegotzi bakoitzak). PSE-EE alderdiak zinegotzi bat eskuratu zuen. 48 boto nulo eta 52 boto zuri izan ziren. Hauteskunde hauen ostean, EAJko Roland Isoird izendatu zuten herriko alkate bere taldekoek.[4]

2015eko udal hauteskundeetan EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen bototan eta zinegotzitan (sei zinegotzi). Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat galdu zuen (lau zinegotzi) eta PSE-EE-k bereari eutsi zion. Roland Isoirdek alkatetzan jarraitu zuen.

2019ko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleak berriz lortu zuen gehiengo osoa zinegotzitan (sei zinegotzi), ondorioz, Roland Isoirdek alkatetzari eutsi zion. Euskal Herria Bildu koalizioak zinegotzi bat galdu zuen (3 zinegotzi), PSE-EEk bere zinegotziari eutsi zion eta Podemos-Ahal dugu koalizioa lehenengoz sartu zen berrizko udaletxean zinegotzi batekin.

Berrizko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 26a

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 11
1.157 (% 46,98)
6 / 11
1.172 (% 52,14)
Euskal Herria Bildu
3 / 11
748 (% 30,37)
4 / 11
780 (% 34,70)
Podemos-Ahal dugu
1 / 11
280 (% 11,37)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
216 (% 8,77)
1 / 11
247 (% 10,99)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegiturak

aldatu

Azpiegitura gehienak herria ekialdetik mendebaldera gurutzatzen duen N-634 errepidearekin daude loturik. AP-8 autobideak ere gurutzatzen du udalerria, nahiz eta loturarik ez izan (sarrera/irteera hurbilenak Abadiño eta Eibarren daude). Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeak Trabakua mendatearen gainetik lotzen dituen BI-633 errepidea ere udalerritik igarotzen da. BI-3321 errepideak Berriz eta Elorrio batzen ditu.

Errepideez gain, Donostia eta Bilbo arteko Euskotren trenbide lineak geltokia du herrian.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Berrizko Imanol Oruemazagararen[5] pasartea (Ahotsak[6] proiekturako)

Berrizko[7] berezko hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da, Durangaldekoa[8]. Herriko bertso-eskola Gorka Lazkanoren ardurapean dago, eta bertsolari gazteak biltzen ditu.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Berrizko jaiak ekainaren 29an eta uztailaren 2an dira.

Auzoetakoak, berriz, hurrengo egunetan izaten dira:

  • Olakueta, urtarrilak 17, San Antonio.
  • Andikoa, otsailak 2, Kandelarioaren eta Jasokundearen hurrengo igandean.
  • Murgoitio, ekainak 24, San Juan.
  • Eitua, urriak 13, San Fausto eta San Pedro egunaren hurrengo igandean, San Pedro txiki.
  • Okango, irailak 29, San Migel.
  • Sallobente, abuztuak 10, San Lorentzo eta uztailaren 10ean San Kristobal txiki.
  • Sarria, Andikoakoaren hurrengo igandean, Urdaiagako jaia.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Berrizko jauregia, Markesen etxea izenaz ere ezaguna. Gaur egun udaletxea bada ere, IX. mendean eraikitako dorretxean du jatorria. Udal-jabegoa izan baino lehen, Berrizko markesena izan zen.
  • Larizko dorretxea XVIII. mendeko eraikin errenazentista da. Oin karratukoa, armarri ikaragarria du horma nagusian, eta landutako leihoak, besteetan.
  • Arria dorretxea Sarria auzoan kokaturik dago, gotorleku itxura du, harri landuzko horma garaiekin.
  • Andikoako Andra Mari eliza Andikoa auzoko eliza da hau. 1560. urtean eraiki zen, ojiba-estilo dekadentea erabiliz. XV. mendeko Ama Birjinaren estatua duen erretaula nabarmena du.
  • San Joan Ebanjelariaren parrokia XII. mendean du jatorria, baina 1550. urtean berriztatu zen guztiz, gaur eguneko itxura errenazentista emanda. XVII. mendeko irudi nabarmena du, Luca Giordanorekin erlaziona daitekeena.
  • Isuntza Bekoa eta Isuntza Goikoa baserriak monumentu izendaturik daude.

Berriztar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. http://www.anboto.org/albistea/9842/udaleko-batzordeak-osatu-dituzte/[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Oruemazaga Baseta, Imanol - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  7. «Berriz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  8. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa