Beroaldi (medikuntza)
Beroaldia[1] asaldu neurobegetatiboa da, gorputzeko berotasuna, gorritasuna edo kongestioa (aurpegian, lepoan eta bularraldearen goiko aldean batez ere) eta izerditze ugaria dakartzana. Klimaterioan edo menopausian agertzen dira horrelakoak, bat-batean, eta iraupen laburrekoak izan ohi dira; gauez emakumea esnaraztea lortzen dute sarritan.[2]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Beroaldi (medikuntza) | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | flushing (en) |
Espezialitatea | Ginekologia |
Arrazoia(k) | Klimaterio |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D019584 |
- Artikulu hau asaldu neurobegetatiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beroaldi».
Motak
aldatu- Beroaldi arinak: bi minutu baino gutxiago irauten dutenak dira. Era berean, ez dira egunean zazpi aldiz baino gehiagotan agertzen.
- Beroaldi moderatuak: bi minutu baino gehiago irauten ez duten arren, ohikoagoa da egunean zazpi aldiz baino gehiagotan egitea.
- Beroaldi larriak: bi minutu baino gehiago irauteaz gain, egunean zazpi aldiz baino gehiagotan errepikatzen direnak dira.
Tratamendua
aldatuMenopausiaren ondorioz agertzen diren beroaldietarako tratamendurik onena ordezko hormonak dira, hau da, estrogenoak eta estrogenoak progesteronarekin. Hala ere, terapia horiek areagotu egiten dute bularreko, obulutegiko eta umetoki-lepoko minbiziak, tronboak, istripu zerebrobaskularra eta gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua.[3]
Badira menopausiak eragindako beroaldiak arintzeko eraginkorrak direla erakutsi duten beste aukera batzuk ere, hala nola gelan giro hotza izatea eta giro beroa saihestea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- ↑ Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- ↑ (Gaztelaniaz) American Cancer Society. Terapia hormonal en la menopausia y el riesgo de padecer cáncer. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |