Berberana Burgosko udalerria da, Merindadeetako eskualdean dagoena.

Berberana
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaSusana Gutiérrez-Barquin Torre (en) Itzuli
Izen ofizialaBerberana
Posta kodea09511
INEk ezarritako kodea09050
HerriburuaBerberana (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°55′11″N 3°03′36″W / 42.919722222222°N 3.06°W / 42.919722222222; -3.06
Map
Azalera33,8 km²
Altuera622 m
MugakideakJunta de Villalba de Losa, Amurrio, Kuartango, Gaubea eta Jurisdicción de San Zadornil
Demografia
Biztanleria50 (2023)
−2 (2022)
alt_left 23 (F) (b) 31 alt_right
Dentsitatea1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC 01:00
MatrikulaBU
berberana.es

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 73 biztanle zituen. Bi herriz osaturik dago: Berberana herriburua eta Valpuesta hain zuzen ere.

Demografia

aldatu
Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
411 413 405 345 344 340 230 141 133 98 87 71

Historia

aldatu

Valpuesta geografikoki Arabako Gaubeako haranean egon arren, gehienetan Gaztela Zaharraren barnean zegoen. Bertan Valpuestako kartulario ospetsuak topatu zituzten, aditu batzuen arabera agian antzinako gaztelaniazko lehenengo hitzak dituztenak.[1] Izen bereko elizbarrutiko hiriburua, Valpuestak, Oviedoren ondoren, Asturiasko Erresumako bigarren gotzaintza izan zuen, Alfontso II.a Asturiaskoak sortua. Merindadeetako hiribildua, Antzinako Erregimena amaitzean udalerri bilakatu zen.

2011ko abuztuaren 17an Richter eskalan 3,4 magnitudera iritsi zen lurrikara jasan zuen, udalerriaren ipar-ekialdean epizentroa izen zuena. Araban eta Bizkaian ere uhin sismikoa nabaritu arren, ez zuen kalterik eragin.[2][3][4]

Urtero irailaren 16an San Kornelioren omenezko jaiak ospatzen dituzte.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Estudio del ILCYL confirma a la falsedad de los Cartularios de Valpuesta como el español más antiguo
  2. (Gaztelaniaz) Instituto Geográfico Nacional. (2011). Evento 1083237. in: Catálogo sísmico..[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) P.C.P.. (2011-08-18). «Un terremoto de 3,4 grados hace temblar Villalba de Losa y Berberana» Diario de Burgos.
  4. (Gaztelaniaz) «Un terremoto de cuatro grados en la escala de Ritcher siembra la alarma en dos pueblos de Burgos» El Norte de Castilla 2011-08-19.
  5. González Bueno, Marta; Santos del Campo, Javier. (2001). Fiestas y costumbres de la provincia de Burgos. Burgosko Aldundia, 351 or. ISBN 84-86841-87-9..

Kanpo estekak

aldatu