Belgorod oblasta
Belgorod oblasta (errusieraz: Белгоро́дская о́бласть, translit.: Belgorodskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 27.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.526 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Belgorod hiria da.
Geografia
aldatuBelgorod oblasta mendebaldeko Errusian dago, gehienbat Donets, Vorskla eta Oskol ibai-arroen goialdeak hartuz[2]. Hegoalde eta mendebaldean Ukrainako Luhansk, Kharkiv eta Sumyko oblastekin du muga, iparralde eta ipar-mendebaldean Kursk oblastarekin, eta ekialdean Voronezh oblastarekin.
Jatorrizko landaredia, baso hosto-erorkorrak eta estepa, hein handi batean desagertu da, nekazaritzaren eraginez. Ibai bazterretan zenbait harizti kontserbatu dira[2].
Ekonomia
aldatuEkonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Laboreak (garia, garagarra, artatxikia eta artoa), azukre erremolatxa eta ekilorea dira uzta nagusiak. Baratze asko dago[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ a b c Belgorod[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com