Bedrich Smetana[1] (txekieraz: Bedřich Smetana, ˈbɛdr̝ɪx ˈsmɛtana ahoskatua; Litomyšl, 1824ko martxoaren 2a - Praga, 1884ko maiatzaren 12a) musikagile erromantikoa eta pianista izan zen. Txekiar musikaren sortzailetzat hartzen da. Smetanaren musikan herri-ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu, kantu eta dantzekin.

Bedrich Smetana

Bizitza
JaiotzaLitomyšl1824ko martxoaren 2a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
BizilekuaBedřich Smetana Memorial Museum (en) Itzuli
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaPraga1884ko maiatzaren 12a (60 urte)
Hobiratze lekuaVyšehrad hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFrantišek Smetana
Ezkontidea(k)Kateřina Otylie Kolářová (en) Itzuli  (1849ko abuztuaren 29a -  1859ko apirila)
Bettina Smetanová (en) Itzuli  (1860ko uztailaren 10a -  1884ko maiatzaren 12a)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAkademické gymnázium Štěpánská (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Irakaslea(k)Josef Proksch (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, irakaslea, pedagogoa, piano-jotzailea, musika-irakaslea eta musikaria
Enplegatzailea(k)Harmonious Society (en) Itzuli
Hlahol Prague (en) Itzuli
Provisional Theatre (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaUmělecká beseda (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoamusika klasikoa
opera
poema sinfonikoa
Musika instrumentuapianoa
biolina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaYoung Czech Party (en) Itzuli

IMDB: nm0806845 Allmovie: p111842 IBDB: 472382
Spotify: 25Eab1kIY1gh0Yo1oV04G4 iTunes: 285454 Last fm: Bedřich Smetana Musicbrainz: 6eb5695e-cf7b-4b94-b441-a09901127ef9 Songkick: 473406 Discogs: 833315 IMSLP: Category:Smetana,_Bedřich Allmusic: mn0000962712 Find a Grave: 2219 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Sei urte zituela eman zuen lehen piano-kontzertua. 1848. urtean musika-eskola bat sortu zuen Pragan Liszten laguntzarekin. Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan. 1856-1861. urteetan Göteborgeko elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen, eta 1866-1874. urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestrako zuzendari. 1874. urtean erabat gorra geratu zen, eta kargu guztiak utzi zituen.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: operak: Brandenburgotarrak Bohemian (1866); Andregai saldua (1866); Dalibor (1868); Bi alargunak (1874); Musua (1876); Sekretua (1878); Libuse (1881); Deabruaren horma (1882); poema sinfonikoak: Rikardo III (1858); Wallensteingo eremua (1859); Nire aberria (1874-1879), sei poema sinfonikoko zikloa, Moldova famatuarekin; ganbera-musika: harizko tresnetarako bi kuarteto, piano eta harizko tresnetarako hirukote bat, eta bohemiar herri-dantzak pianorako.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bedrich Smetana