Balaitus
Balaitus[1] (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus; frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko altuera dituena.
Balaitus | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.144 m |
Prominentzia | 849 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′20″N 0°17′25″W / 42.838923°N 0.290149°W |
Mendikatea | Pirinioak Balaitus Massif (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Udalerria | Sallent de Gallego |
Babestutako-eremua | Pirinioetako Parke Nazionala |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra (Huesca) haranen artean dago.
Lehen igoerak
aldatuLehen igoera erregistratua 1825eko abuztuaren 8an izan zen, Peytier eta Hossard teknikari geodesiko frantziarrek egindakoa. Tontorrera iritsi ziren, Pico Palasera nahastuta igo eta gero, behelainoa zela-eta.
1864an bigarren igoera egin zuen Charles Packe pirineistak, arrakastarik gabeko saiakerak egin ostean. Lehenengo pertsona hara igotzen izan zela pentsatu arren, ustekabez aurreko igoeraren aztarnak topatu zituen.
Ibilbideak
aldatu1.500 metroko desnibela edo handiagoa dute ibilbideek. Iparraldetik, ohikoena da Las Neous glaziarra zeharkatzen duena, Larribet (2.060 m), Balaïtous (G. Ledormeur) (1.970 m) edo Arrémoulit (2.305 m) aterpetxeetatik. Arrens e Marçós (Argelès-Gazost) udalerririk gertuena da abiatzeko leku moduan.
Hegoaldetik, La Sarrako aparkalekua da abiapuntua, Sallent de Gállegon (Huesca). Gero, hala Arrieleko lakuetara Gran Diagonaletik, nola Respomusoko laku eta aterpetxera jo dezakegu. Igotzeko eskalada pausuren bat egin behar da (II ), eta jaisteko esperientzia eta material egokia. Latourreko bretxa da gainditu beharrekoa.
Badaude beste bide batzuk ere: Frondellako glaziarrekoa, Costerillouko bretxakoa eta Cresta del Diablokoa.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)"Mendikat" webgunean.