Bakteriar-toxina
Bakteriar-toxinak hainbat bakteriok ekoiztu eta jariatzen dituzten substantzia kaltegarriak dira, mikrobioaren birulentzia areagotzen dutenak. Bakterio batzuek inbaditzeko ahalmena oso mugatua izan arren patogeno arriskutsuak dira, sortzen dituzten toxinei esker. Clostridium tetani (tetanosen eragilea), esaterako, ez da ia mugitzen sartzen den zauritik, baina ekoizten duen toxina odolaren bidez gorputz osora zabaltzen denez oso patogeno arriskutsua da.
Hainbat bakteriar-toxina naturan dauden pozoi hilgarrienen artean daude. Botulismoaren bakterioak (Clostridium botulinum), adibidez, exotoxina indartsua ekoizten du, kobraren pozoia baino 20 aldiz pozoitsuagoa dena.
Bi toxina mota sortzen dituzte bakterioek: exotoxinak eta endotoxinak. Ezaugarri ezberdinak dituzte, nabarmenena izanik endotoxinak ez dituztela bakterioek askatzen, bakterioari lotuak irauten baitute, exotoxinak bakteriotik at jariatuak izaten diren bitartean (endo: barne, exo: kanpo). Gainontzeko ezaugarriei dagokionez zerrenda hau osa liteke:
Endotoxinak
aldatu- lipopolisakaridoak dira
- bakterio Gram negatiboek, batez ere, sortzen dituzte
- bakterioari atxikituta daude
- beroarekiko erresistenteak
- ezin dira toxoide bihurtu
- toxizitate ertaina
- immunogenizitate txikia
- sukarra eragiten dute
Exotoxinak
aldatu- proteinak dira
- Gram positiboek eta Gram negatiboek sortzen dtuzte
- bakterioek jariatzen dituzte
- beroarekiko sentikorrak
- toxoide bihur daitezke
- toxizitate handia
- immunogenizitate handia
- ez diote sukarrik eragiten ostalariari