Bakar Etxea
Bakar Etxea (frantsesez Bakhar Etchea) Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen etxe bat da. Pierre Loti frantziar idazle ospetsuaren bizilekua eta hilekua izan zelako ospetsua da.
Bakar Etxea | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Hendaia |
Koordenatuak | 43°21′36″N 1°46′37″W / 43.360067°N 1.776925°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1893 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000077 |
Lapurdiko monumentu historikoen zerrendaren barnean sailkatua dago.
Kokalekua
aldatuTxingudi badiaren ertzean dago, Arrantzaleen karrikaren 2-4 zenbakietan dago, Mauresque Etxearen alboan, Herrigunearen azpian eta antzinako portua zenaren eremuan. Aurrez-aurre Hondarribia begi bistan du.
Historia
aldatu1893an bertan Pierre Loti frantziar itsas gudarosteko ofiziala eta idazle ospetsua bizitzen jarri zen, Hendaiako ontzi estazioaren agintari izendatu baizuten, handik gutxira Frantziako Itsas Gudarosteak Hendaiako portuan kokalekua zuen Jamelo kanoiontziaren agintaritza eman zion, honela bere literatura lanak idazten jarraitzeko behar zuen adina astia izan zezan. 1899an idazleak etxeari Bakhar Etchea izena eman zion, alegia, bakartiaren etxea. 1903an etxea erosi eta berez nahiko apal eta sotila zen etxeari euskal arkitektura estiloa eman eta garaiko bere gonbidatu ospetsuei behar bezala harrera egiteko erosotaunak gehitu zizkion.
Lotik etxea maite zuen oso, etxeko bere lekurik kutunena dorre nagusian dagoen eta bere lantokian zen bulegoa zen. 1923an bertan zendu zen.