Baionako bestak

Baionan udaro ospatzen den jaialdia da, abuztuaren lehendabiziko asteburu aurreko asteazkenean hasi eta hurrengo igandean bukatzen direnak.

Baionako festak Baionan udaro ospatzen den jaialdia da, abuztuaren lehendabiziko asteburu aurreko asteazkenean hasi eta hurrengo igandean bukatzen direnak.[1] 2004an, 1,3 eta 1,5 milioi arteko bisitari jasan zituen, Frantziako jai ospetsuenetariko bat izanik. Jaialdian zezenketa bi egiten dituzte.

2014ko festak

Historia

aldatu
 
2004ko jaietako Errege Lehoia
 
2004ko Euskal Museoaren gurdia

Lehendabiziko Baionako festak 1932an ospatu ziren,[2] Iruñeko Sanferminetan inspiratuak. Orduan "Udako Festa Nagusiak" (frantsesez: « grandes fêtes d'été ») zuten izena.

Festak urtero ospatu dira, Bigarren Mundu Gerrako urteak izan ezik.[2] 1990eko hamarkadatik aurrera, Peñak edo herriko konpartsak bestetan parte hartzeari ekin zioten.[2]

Betidanik, jaialdi jendetsua izan da. 5 egunetan milio lagun baino gehiago joan ohi da Baionara.[3] Hori aprobetxatuz, Baionan "Paquito chocolatero" abestiaren dantzarien munduko errekorra lortzeari ekin zioten:[4] 2005ean 1.400 metroko eta 4.000 laguneko ilara, 2006an 1.700 metroko eta 5.100 laguneko ilara, 2007an 2.000 metroko eta 6.000 laguneko ilara, 2008an 2.588 metroko eta 7.764 laguneko ilara lortu dituzte.

Jendetzak arazoak ere sortzen ditu, normalean alkoholaren eraginez izandako istripuak (Aturri eta Errobira eroriak). 2007an, bortxaketa salaketa bi eta hiru eraso sexualak jasatzeagatik izan ziren.[5] 2008an, gizabide, segurantza eta prebentzioaren aldeko kanpainak arrakasta izan eta ez zen salaketarik izan.

Bestetik 2008an jaialdiaren berri eman zuen kartelan lehendabizikoz "Baionako Bestak" euskarazko izena jarri zuten.[6][3]

Koloreak

aldatu

Festak iraun bitartean, bi kolore dira nagusiak: zuria eta gorria. Janzkera ofiziala zuria da, gerriko eta zapi gorria dituena.

Hala ere hauek ez dira jatorrizko koloreak. 1932ko lehendabiziko besteetako koloreak zuria eta urdina ziren (langileen janzkeraren urdina). Baina, Sanferminetako arrakastak urdina gorriaz ordezkatu zuen 1970eko hamarkadan.[2] Eztabaida egun puri-purian dago, zuri-urdinez jantzitakoak badaude eta (kontuan izan Aviron Bayonnais klubeko koloreak ere badira). Batzuk berdez ere janzten dira, ikurrinaren beste kolorea delako.[7]

Ekitaldiak

aldatu

Festek bost egunez diraute: abuztuaren lehendabiziko asteburu aurreko asteazkenetik hurrengo igandera arte.

Ekitaldi nagusiak euskal-gaskoi tradizioarenak dira: pilota, musika, dantza, zezenketak, bigantxak, gurdien desfilea, fanfarreak, zezensuzkoak, su artifizialak, eta abar.

Besteetako maskota Errege Lehoia da.[1] Maskota bere burugabekeriez Baionan famatua izan zen Léon Dacharyaren irudia da. Jean Duverdier marrazkigileak maskotan oinarritutako komikia egin zuen.

Festak hasteko Errege Lehoiarekin batera gonbidatu famatu batek Udaletxeko balkoitik hiriko giltzak botatzen ditu:[2] Luis Mariano, Johnny Hallyday (1960an), Zazie, Jean-Jacques Goldman (2002an), Francis Cabrel, Guy Forget, Tony Estanguet (2005ean), Anne-Sophie Lapix, Jules-Edouard Moustic et Eric Bayle (2006an), Hélène Ségara, Bernard Lavilliers, Lilian Laslandes, Élie Baup, François Grenet (2007an) Yannick Noah, Mathieu Crépel eta Richard Dourthe.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu