Azidofilo
Azidofiloak pH oso azidoetan bizi diren organismoak dira (3 unitateko pH-etan edo gutxiago). Organismo azidofiloak estremofilo mota bat dira.
Izaki bizidun gehienak erdiko pH-etan bizi dira, muturretatik urrun (5 eta 9 arteko pH-etan).
Gaur egun ezagutzen den bizidun azidofiloena Picrophilus oshimae arkeoa da, 0,7ko pH-an eroso bizi dena [1]. Prokarioto hori azidofilo hertsia da, 4tik gorako pH-etan hiltzen baita.
Azidofilo gehienak mikroorganismoak dira (bakterioak eta arkeoak), baina badaude onddoak eta landareak ere. Arkeobakterioen artean Picrophilus, Sulfolobus eta Thermoplasma aipa daitezke, bakterioen artean Thiobacillus, Acetobacter, hainbat Lactobacillus eta Helicobacter pylori, eta eukariotoen artean Mucor onddoa eta Dunaliella acidophila alga mikroskopikoa.
Moldaketa mekanismoak
aldatuIngurune oso azidoetan bizi diren organismoek neutraltasunetik gertuko baloreetan mantentzen dute zelula barneko pHa. Hori lortzeko, organismo horiek hidrogeno ioiak (H ) zelulatik kanpo ateratzen dituzte ponpa sistema baten bidez. Garrantzi handiko prozesua da hori, zelula barneko entzima eta proteinak kaltetuko liratekeelako zitoplasmaren pHa oso azidoa izango balitz [2].
Mikroorganismo gutxi batzuek, halere, proteina bereziak dituzte, pH baxuak jasateko gai direnak.